rss
Gipuzkoako Foru Aldundia - Ogasun eta Finantza Departamentua
Europako funtsak Gipuzkoan
hasiera es | eu
Harremanak
Berriak
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2018ko iraila
 
- Gipuzkoako Foru Aldundiak ETORKIZUNA ERAIKIZ ekimena 80 herrialdetako ordezkariekin partekatu du
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasunerako Foru Araua jardunbide egokiaren adibide gisa aitortu du Europako Batzordeak
- “WASTE TO ENERGY, hondakinen kudeaketa Europan” jardunaldia egin dute


...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2018-10-16   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2018ko uztaila eta abuztua
 
- Finantzaketa-ereduei eta ongizate-estatuari buruzko udako ikastaroa egin dute, Gipuzkoako Foru Aldundiko Zerga eta Finantza Politikako Zuzendaritzak antolatutakoa
- ELKARREKIN programako 2018ko deialdiari dagozkion diru-laguntzak eman dituzte
- Nafarroak lehen aldiz hartu du Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeko presidentetza

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2018-09-21   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2018ko ekaina
 
- EGEFeko 1,05 milioi euro Gipuzkoako ibai eta erreken iragazkortasuna hobetzera bideratuko dira
- Zerga eta Finantza Politikako Zuzendaritzak “Finantziazio eredua eta gizartearen ongizatea” uda ikastaroa antolatu du
- Gipuzkoako eta Iparraldeko 250 ikaslek hartu dute parte Euskal Eurohiriaren eskola-trukeetan
- Gipuzkoak klima-aldaketaren aurkako estrategia eta mugikortasun iraunkorrerako eredua aurkeztu dizkio Europako METREX sareari
 
Data: 2018-07-10   informazio gehiago: ireki
 
 EGEFeko 1,05 milioi euro Gipuzkoako ibai eta erreken iragazkortasuna hobetzera bideratuko dira
 
Euskadiko 2014-2020 EGEF Programa Operatiboaren helburuen artean dago ingurumena zaintzea eta babestea, baita baliabide naturalen eraginkortasuna sustatzea ere (6. helburu tematikoa), bioaniztasuna babestuz eta berreskuratuz, batez ere.
Testuinguru horretan, xede horri lagunduko dioten eta FEDER funtsak 2014-2020 aldian finantzatuko dituen hainbat jarduera egitea dauka aurreikusita Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ingurumena eta Obra Hidraulikoen Departamentuko Obra Hidraulikoetako Zuzendaritza Nagusiaren bidez.
 
Data: 2018-07-02   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2018ko maiatza
 
- Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskadiko EGEF Programa Operatiboan eAdministrazioaren aldeko apustua egin du
- Europako proiektuetan laguntza teknikoa emateko tokiko erakundeei bideratutako Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzen programa berria
- Pasaiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak beren proiektuak azaldu dizkiote Europako Parlamentuko Aurrekontu Batzordeari
- Gipuzkoako Foru Aldundia EAEko 2014-2020 EGEF Programa Operatiboaren Jarraipen Batzordera joan da

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2018-06-06   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskadiko EGEF Programa Operatiboan eAdministrazioaren aldeko apustua egin du
 
Estrategia Empresarial hamabostekariak EUROPA atalean artikulu bat argitaratu du 2014-2020 Euskadiko EGEF Programa Operatiboan (POPV FEDER, gaztelaniaz) Gipuzkoako Foru Aldundiaren parte-hartzeari buruz, eta zehazki, foru-erakundea IKTen eremuan garatzen ari den proiektuen inguruan. Zehatz-mehatz, eAdministrazioaren arloa jorratu du.

Aipatutako ardatz horietako lehenengoan (POPV FEDEReko 2. ardatza), Aldundiak Gipuzkoan e-Administraziorako IKT azpiegitura eta plataformak zabaltzeko ekintza nagusiak sartu ditu. Esaterako, Gipuzkoan eGobernurako zerbitzuak eta aplikazioak martxa jartzea aurrez ikusi dute, baita gardentasunari, diru-laguntzei, datu-trukaketari edo kontratazio elektronikoari lotutako plataforma berriak martxan jartzea ere. Horien guztien inbertsioa, orotara, 15.473.090 eurokoa da, eta EGEFen % 50eko finantzaketa izango dute.
 
Data: 2018-05-21   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2018ko apirila
 
- Foru Aldundiak milioi bat euro bideratuko ditu Gipuzkoako enpresak nazioartekotzeari laguntzeko
- EGEFaren 1,1 milioi bideratuko dira energia berriztagarrien hedapenera eta foru-eraikinetan efizientzia energetiko handiagoa lortzeko jardueren garapenera
- Abian da "ALERT", Pirinioen bi aldeetan larrialdien kudeaketa hobetuko duen POCTEFA proiektua
- Euskal Autonomia Erkidegorako Europako Gizarte Funtsaren 2014-2020ko Programa Eragilearen Segimendu Batzordearen bilera egin da

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2018-05-08   informazio gehiago: ireki
 
 EGEFaren 1,1 milioi bideratuko dira energia berriztagarrien hedapenera eta foru-eraikinetan efizientzia energetiko handiagoa lortzeko jardueren garapenera
 
EGEF funtsak 2014-2020 aldian finantzatuko dituen hainbat jarduera egitea dauka aurreikusita Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ingurumen eta Obra Hidraulikoen Sailaren Ingurumen Zuzendaritza Orokorraren bidez.

Zehazki, Foru Aldundiaren zenbait eraikin publikoren eta instalazioren efizientzia energetikoa hobetzea aurreikusten da, baita foru-administrazioak eskaintzen dituen zerbitzu publikoak hartzen dituzten beste eraikin batzuena hobetzea ere. Eraikinen inguratzailean eta instalazioetan nahiz energia berriztagarrien hainbat iturriren instalazioetan (hala nola, eguzki-energia fotovoltaikoa, eguzki-energia termikoa, basoko biomasa edo eoliko txikia) hobekuntzak egitea da jardueren xedea, elektrizitatea eta erabilera termikoak ekoizteko eraikin horietan.
 
Data: 2018-05-02   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2018ko martxoa
 
- KABIAk bere hizkuntza-politika aurkeztu du Europako Parlamentuen, jarduera onen adibide gisa
- Europako Ikerketa Kontseiluak 2,4 milioiko laguntza eman dio biomaGUNE ikerketa-zentro kooperatiboaren ikerketa-proiektu bati
- Non ikusten duzu Europa Euskadin? gazteentzako argazki-lehiaketaren edizio berria
- Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna eraikiz indartu nahi du, erreferentziako kide europarren partaidetzarekin
- Eusteko hesi bat jarri da Deba ibaian, zabor flotatzailea biltzeko, LIFE LEMA proiektu europarraren esparruan

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2018-04-20   informazio gehiago: ireki
 
 KABIAk bere hizkuntza-politika aurkeztu du Europako Parlamentuen, jarduera onen adibide gisa
 
KABIA da Gipuzkoako hamasei udal-egoitzak bilduko dituen organoa, eta bere hizkuntza-politika aurkeztu du Europako Parlamentuan, jardurera onen adibide gisa. Adinekoen hizkuntza-eskubideak bermatzearekin batera, kalitateko zainketak eta arreta ematea da hizkuntza-politika horren xedea.
 
Data: 2018-04-09   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2018ko otsaila
 
- Foru Aldundiak Europako lantaldeetan parte hartzen du Etorkizuna Eraikiz-en bidez
- Gipuzkoak erreferentzia-zentroak Europarekin konektatu nahi ditu
- Gipuzkoako lurraldeak ikerketaren, garapenaren eta talentuaren erakarpenaren aldeko apustua finkatu du. 2018an 4,8 milioi baino gehiago bideratu ditu arlo horretako programetara

..nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2018-03-23   informazio gehiago: agiria ireki   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2018ko urtarrila
 
- Gipuzkoako Zuzentasun Instituzionaleko Sistema aurkezteko jardunaldia egin dute
- COMPETITIV’eko eta TRANSFRON 3D proiektuek fabrikazio gehigarriari buruzko jardunaldia antolatu dute
- Nafarroako, Aragoiko, Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoetako ordezkariak mugaz haraindiko bilera egin dute kirol-erakundeekin

..nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2018-02-23   informazio gehiago: agiria ireki   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2017ko abendua
 
- EGEFek 738.000 eurorekin Gipuzkoako sareko errepide batzuetako argiteria eta sistema elektrikoak eraginkortasun energetikoaren irizpideen arabera berritzea babestuko du
- POCTEFAk kofinantzatuta, Ederbidea proiektuaren inguruan Bizikleta bidezko Mugikortasun Iraunkorreko Mugaz gaindiko lehenengo jardunaldia antolatu du Aldundiak
- Gipuzkoako etorkizuna hobetzeko ideia onenei Altuning Pro Gipuzkoa sariak eman dira

..nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2018-01-12   informazio gehiago: ireki
 
 EGEFek 738.000 eurorekin babestuko du Gipuzkoako sareko errepide batzuetako argiteria eta sistema elektrikoak eraginkortasun energetikoaren irizpideen arabera berritzea
 
Euskadiko 2014-2020 EGEF Programa Operatiboaren helburu nagusietako bat karbono baxuko ekonomiara trantsizioa egitea da (4. helburu tematikoa). Horretarako, Programa Operatiboak iturri berriztagarrietatik eratorritako energiaren ekoizpena eta banaketa sustatzea aurrez ikusten du, baita eraikinetan, azpiegituretan eta zerbitzu publikoetan eraginkortasun energetikoa hobetzea ere.

Testuinguru horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bide Azpiegituren Saileko Errepideetako Zuzendaritza Nagusiaren bidez, 2014-2020 aldian zehar EGEFek kofinantzatuko dituen eta helburu horretan lagunduko duten jarduera multzo bat garatzea aurrez ikusi du.
 
Data: 2017-12-29   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2017ko azaroa
 
- Gipuzkoak Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) 7,7 milioi euroko aldi baterako finantzaketa jasoko du bere eAdministrazioan IKT azpiegiturak eta plataformak hedatzeko
- Urumea ibaiak Martutene parean eragin litzakeen uholdeen aurreko babesa eraikitzeko lanen bigarren faseak EGEFeko finantzaketa jasoko du
- Gipuzkoako Foru Aldundiak i-SARE ekimena aurkeztu du jardunbide egoki gisa Madrilen egindako Eskualde Politikako eta Europako Funtsen Urteroko Ekitaldian
- Gipuzkoak herritarren parte-hartzerako nazioarteko ereduak egiaztatu ditu

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2017-12-15   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoak Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) 7,7 milioi euroko aldi baterako finantzaketa jasoko du bere eAdministrazioan IKT azpiegiturak eta plataformak hedatzeko
 
EAEko EGEF Programa Operatiboak (2014-2020), bere 2. ardatzean, informazioaren teknologien erabilera eta kalitatea eta euskal enpresen eta herritarren horietarako sarbidea hobetuko dituzten esku-hartzeak aurreikusten ditu.

Testuinguru horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Informatika Zerbitzuen Foru Elkartearen (IZFE) bitartez, EGEFekin batera finantzatutako hainbat ekintza burutuko ditu 2014-2020 aldian.

Europar Batasunak Gipuzkoako Foru Aldundiari IKT azpiegitura eta plataformak hedatzeko ekintzak garatzeko Programa Eragilearen baitan onartu dion finantzaketa partekatuko aurrekontua 7,7 milioi eurokoa da.
 
Data: 2017-12-07   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2017ko urria
 
- Zerga eta Finantza Politikako Zuzendaritza Nagusiak eta Berdintasun Zuzendaritzak, Inbertsio eta Egiturazko Funtsak aurrekontuen eta generoaren aldetik aztergai izan dituen Europako batzarrean parte hartu dute
- Gipuzkoako 2.267 abeltzain eta nekazarik jasoko dituzte Nekazaritza Politika Bateratuko (NPB) diru-laguntzen aurrerakinak

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2017-11-08   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2017ko iraila
 
- Martxan da Euskadi, Nafarroa eta Akitania Berriaren arteko mugaz gaindiko enpleguari buruzko azterketa
- Gipuzkoak Mexikoko "Udalerria eta Giza Eskubideak" Nazioarteko Foroan parte hartzea
- Irunek nazioarteko mugikortasun-programa desberdinak ezagutzera emateko balio izan duen jardunaldi antolatu du
 
Data: 2017-10-10   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2017ko uztaila eta abuztua
 
- Gipuzkoako 19 enpresak biltzen dute Espainiarako PYME Tresnaren Europako laguntzen %6a
- Europa Kanala guneak intelektual handiak entzuteko aukera eskainiko du
- Transfermuga!-ren aurkezpena Europako Parlamentuan
- Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualde berriak 23 proiektu finantzatuko ditu 2017ko laguntzen lehen deialdian
- ADENNA, diseinatzaile industrialen Akitania Berria - Euskadi - Nafarroa mugaz gaindiko aliantza berria

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2017-09-18   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2017ko ekaina
 
- Donostian izan da EGEF Euskadi 2014-2020 Programaren Jarraipen Batzordearen laugarren bilera
- Urumea Martutenetik igarotzen den lekuan izaten diren ur-goraldiei aurre egiteko defentsa-lanen bigarren fasearen finantzaketan parte hartuko du EGEFek
- Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadiko Egitura Funtsetako Berdintasunerako Lantalde Teknikoan partaide

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2017-07-11   informazio gehiago: ireki
 
 Donostian izan da EGEF Euskadi 2014-2020 programaren Jarraipen Batzordearen laugarren bilera
 
Ekainaren 21ean izan zen EGEF Euskadi 2014-2020 Programa Operatiboaren Jarraipen Batzordearen laugarren saioa, Donostiako Miramon Teknologia Parkean.

Donostian eginiko bileran, Euskadiren posizioa eta erronkak aztertu dituzte Euskadik Eskualde Lehiakortasuneko Indizean zer posizio duen aintzat hartuta; Espezializazio Adimentsurako Estrategiaren (RIS3) aplikazio zertan den ere aurkeztu dute; 2016ko urtearen aurrerapena ere garatu dute Programa Operatiboko partaide diren administrazio publikoek egiteko ardura hartu duten programak eta ekintzak jasota; eta Programa Operatiboko Ebaluazio Komuneko eta Espezifikoko Planak aurkeztu eta aurreratu dituzte. Azkenik, “Lanak hautatzeko irizpideak eta prozedurak” dokumentuaren bertsio berria eta “Programarako Komunikazio Estrategia” dokumentuaren bertsio berria ere aurkeztu dituzte, onartzeko.
 
Data: 2017-06-26
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2017ko maiatza
 
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren erakunde adierazpena Europaren Eguna dela eta
- Gipuzkoak parte hartzen du mugaz haraindiko eremuan larrialdien kudeaketa indartzeko ALERT proiektuan
- Life LEMA Europako proiektuko LIFE programaren 25. urteurrena izan da, eta itsasoko zaborrak eragiten duen inpaktuarekin lotutako bi jarduera egingo dituzte horren harira
- EGEF funtsak Urumeak Martutene inguruan gainezka egiten duenerako babes obrak kofinantzatuko ditu
- Gipuzkoako Foru Aldundiak Europaren etorkizunari buruzko parte hartze prozesua bultzatu du

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2017-06-12   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2017ko apirila
 
- TXINBADIA+ ekimenak herritarren sentsibilizazioa sustatuko du espazio naturala babesteko
- 2016an Donostia Europako Kultura Hiriburu izateak 47 milioi euroko inpaktua ekarri dio tokiko ekonomiari
- ELKARREKIN programak Gipuzkoako senidetzeen ikuspegi sozioekonomikoa indartuko du

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2017-05-11   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2017ko martxoa
 
- PYME Ekimenak Gipuzkoako 388 enpresari mailegutan 43,2 milioi euro ematea ahalbidetzen du
- Nafarroa, Akitania Berria-Euskadi Euroeskualdera atxikitzeko ekitaldia gauzatu da
- Diputazioak berezko gobernantza eredua azaldu du Pirinio Atlantikoen Kontseiluan
- Diputazioak hamar milioi euro bideratuko ditu Gipuzkoako nazioartekotzea babesteko

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2017-04-07   informazio gehiago: ireki
 
 PYME Ekimenak Gipuzkoako 388 enpresari mailegutan 43,2 milioi euro eman ditu
 
Eskuragarri dauden azken datuen arabera, Gipuzkoako 388 enpresari 426 mailegu eman zaizkie guztira; hau da, PYME Ekimenaren bidez zein Euskadin arreta emandako enpresetan mailegutan Euskadin emandako guztizkoen % 38 izan da. Horrez gain, Gipuzkoako enpresek Euskadin emandako maileguen guztizko zenbatekoaren % 42 eskuratu dute (43,2 M€; guztizkoa, aldiz,103,6 M€-koa izan da).
 
Data: 2017-03-31   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2017ko otsaila
 
- Gipuzkoako Foru Aldundia EGEFekin finantzatutako ekimenak kudeatzeko Tarteko Erakunde izendatu dute
- Gipuzkoako udaletako, mankomunitateetako eta garapen-agentzietako Europako proiekzioa hedatzeko jardunaldia egin da
- Gipuzkoak kirol arloko mugaz gaindiko lankidetza-hitzarmena sinatu du Nafarroarekin, Aragoirekin eta Pirinio Atlantikoekin
- Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia 2016k “DSS2016EU GR SAREA” aurkeztu dute

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2017-03-08   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2017ko urtarrila
 
- Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Europako finantzaketara sartzeko bideei buruzko prestakuntza-ikastaroaren edizio berria
- POCTEFAk bultzatutako 'HABIOS' proiektuak hegaztien kontserbazioa eta basoko habitaten kudeaketa sustatuko du Pirinioetan
- Gipuzkoako Foru Aldundia Iparraldeko Elkargoko lehen presidentea hautatzeko ekitaldian izan da

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2017-03-01   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoako Foru Aldundia EGEFekin finantzatutako ekimenak kudeatzeko Bitarteko Erakunde izendatu dute
 
Gipuzkoako Foru Aldundiak Ogasun eta Funtzio Publikoaren Ministerioko Europako Funtsen Zuzendaritza Nagusiak agindutako funtzioak onartu ditu. Horren arabera, EGEF 2014-2020 Euskadiko Programa Operatiboko proiektuak kudeatzeko Tarteko Erakunde izendatu dute.

Onarpena urtarrilaren erdialdean sinatu zuten eta, horren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldean garatu beharreko eragiketak hautatzeko eta onartzeko gaitasuna izango du. Horiek guztiak 2014-2020 aldian EGEF funtsekin batera finantzatuko dituzte. Era berean, beste hainbat alderdiren artean, beste batzuekin batera finantzatutako jarduerak gauzatzeko garaian EGEF araudia betetzen dela bermatzeko prebentzioko eta ikuskapeneko mekanismoak ezartzeko betebeharra izango du Aldundiak.
 
Data: 2017-02-20
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2016ko abendua
 
- Donostiak Europako Kultura Hiriburu izan den urtea amaitu du
- EGIF Euskadin duen jarraipenarako batzordeak bigarren bilera egin du

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2017-01-12   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2016ko azaroa
 
- Foru Aldundiak ETEak ekimenean izandako partaidetzari esker, 29,4 milioi euro mailegutan jasotzeko aukera izan dute Gipuzkoako enpresek
- Euskal Eurohiriak Plan Estrategiko berria aurkeztu du eta Iparraldeko administrazio-egitura berriaren ondorioei buruzko hausnarketaldia abiarazi du
- Foru Aldundiak bisita egin dio Danimarkako Gobernuari Gobernu Ona delakoari lotutako estrategiak partekatzeko
- Europako Batzordeak Espainiako eta Portugaleko Egiturazko eta Inbertsiorako Funtsak ez blokeatzea erabaki du

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2016-11-16   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2016ko urria
 
- Gipuzkoako Foru Aldundiak berretsi egin du talentua erakarri eta bertan atxikitzeko helburua duen Fellows programarekiko konpromisoa
- Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak DG Regio eta Eurocities-eko arduradunekin bildu dira 2016ko Open Days delakoan parte hartzeko
- Gipuzkoak berdintasun-gaietako esperientziak trukatu ditu Norvegiako gobernuarekin

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2016-11-14   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2016ko iraila
 
- Ingurumen Departamentuak LIFE LEMA Europako proiektua
- Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Departamentuak antolatutako “lurraldeen erresilientzia” ikastaroak Europako hiri-politika landu zuen
- LIFE OREKA MENDIAN mugaz bestaldeko proiektuak
- 83 udalerri finantzatuko dituzte DUSI Estrategiak bideratzeko

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2016-10-13   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoako gizarteratze-zerbitzuen eskubideen eta bizi-kalitatearen eredua identifikatu dute Europako jardunbide egoki gisa
 
Europar Batasuneko Holandako presidentetzak “Gizarteratzeko zerbitzu integratuetako jardunbide egokiak Europan” izeneko txostenean kide diren herrialde ugarietan gizarte-bazterkeriaren eta txirotasunaren aurka borroka egiteko ikuspegi integratuen jardunbide egokiak bildu ditu. Txostenean hautatutako proiektuen artean, 8 proiektu Estatuan garatu dituzte; haien artean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika Departamentuak garatutako gizarteratze-zerbitzuetako eskubideen eta bizi-kalitatearen eredua dago.
 
Data: 2016-09-27   informazio gehiago: ireki
 
 LIFE OREKA MENDIAN mugaz bestaldeko proiektuak oinarriak ezarriko ditu mendiko larreak haien kontserbazioa bermatzeko moduan kudeatzea lortzeko
 
LIFE OREKA MENDIAN proiektuaren helburua mendiko larreak (Europa mailan oso mehatxatutako guneak dira) haien kontserbazioa eta bertan bizi diren habitaten eta espezieen mantentzea bermatzeko moduan kudeatu ahal izateko oinarriak finkatzea da. Europar Batasunak finantzatu du beste batzuekin batera, eta Eusko Jaurlaritzak zuzendu du, HAZI Fundazioaren bidez.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Departamentuaren bidez, beste bi foru-aldundiekin eta Ihobe eta Neiker-Tecnalia sozietate publikoekin batera, proiektuan hartu du parte.

LIFE OREKA MENDIAN proiektuan Euromontana elkarteak eta Euskal Herriko Laborantza Ganbara eta Conservatoire d’Espaces Naturels d’Aquitaine Iparraldeko erakundeek ere hartu dute parte.
 
Data: 2016-09-26   informazio gehiago: ireki
 
 Ingurumen Departamentuak LIFE LEMA Europako proiektua, itsasoko zabor flotatzaileak jasotzeko eta kudeatzeko zerbitzu adimentsua, zuzenduko du
 
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Departamentuak zuzendu eta AZTI koordinazio teknikoaz arduratuko den LIFE LEMA Europako proiektuaren helburua Gipuzkoako eta Lapurdiko kostaldeetan itsasoko zabor flotatzaileak jasotzeko eta kudeatzeko zerbitzu adimentsua ezartzea da. Hori guztia bat dator Europako Itsasoko Estrategiaren direktibekin eta horren helburua tokiko agintaritzak kostaldea garbi mantentzeko ikuspegi iraunkorra hartzera bideratzea eta ingurumenean eta gizartearentzat sortutako inpaktu negatiboak murriztea da.
 
Data: 2016-09-23   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2016ko uztaila eta abuztua
 
- Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Departamentuak antolatutako “Lurraldeen erresilientzia” ikastaroak Europako Batzordearen Hiriko eta Eskualdeko Politikaren Zuzendaritza izango du
- Gipuzkoako berdintasun-politiketan arreta jarri du Europak jarraitu beharreko eredu gisa
- Gipuzkoako tokiko erakundeak trukatzeko senidetzeak sustatzeko Elkarrekin laguntza-programaren ebazpena argitaratu da

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2016-09-07   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2016ko ekaina
 
- Iparraldeko eta Gipuzkoako 350 ikaslek hartu dute parte Euskal Eurohiriko eskola-trukeetan
- Aldundiak eta Pirinio Atlantikoetako Kontseiluak Europako balioak sendotzen jarraitzeko konpromisoa hartu dute
- Uztailaren 21ean eta 22an egingo dute “Jarduera ekonomikoa ongizatearen berme” udako ikastaroa

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2016-07-05   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2016ko maiatza
 
- Euskadiko EGEF 2014-2020 Programa Operatiboaren Hirugarren Jarraipen Batzordea egin dute
- Gipuzkoako Foru Aldundiak orain arte EGEF Programa Operatiboa Gipuzkoan abian jartzeko emandako urratsak ezagutarazi ditu
- Gipuzkoako Foru Aldundiak Europako estrategia partekatu du udalekin, mankomunitateekin eta garapen-agentziekin
- Gipuzkoak eta Euskadik 30 urte Europako Batzordean
- “Non ikusten duzu Europa Euskadin?” gazteentzako argazki-lehiaketaren sariak entregatu dira

..nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2016-06-06   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoako Foru Aldundiak orain arte EGEF Programa Operatiboa Gipuzkoan abian jartzeko emandako urratsak ezagutarazi ditu
 
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Zerga eta Finantza Politikako Zuzendaritzaren bidez, Euskadiko EGEF 2014-2020 Programa Operatiboaren Hirugarren Jarraipen Batzordean hartu du parte. Topaketa maiatzaren 20an egin zuten Bilbon.

Eskainitako hitzaldian, Foru Aldundiko arduradunek Gipuzkoan EGEF Programa Operatiboa abian jartzeko orain arte garatu dituzten lanak azaldu zituzten.
 
Data: 2016-05-26
 
 Euskadiko EGEF 2014-2020 Programa Operatiboaren Hirugarren Jarraipen Batzordea egin dute
 
Maiatzaren 20an egin zuten Bilbon Euskadiko EGEF 2014-2020 Programa Operatiboaren Hirugarren Jarraipen Batzordea.

Bileran Europako Batzordeko, Ministerioko eta Programa Operatiboko partaide diren erakundeetako (horien artean, Eusko Jaurlaritza eta hiru foru-aldundiak daude) ordezkariek hartu zuten parte.

Topaketan landutako gaien artean, 2014-2015eko exekuzioko urteko txostena, Programa Operatiboaren egoera, Komunikazio Estrategia, Lanak Hautatzeko Irizpideak eta Prozedurak, Programaren Ebaluazio Planaren aurkezpena eta Finantza Tresnak abian jartzea nabarmendu behar dira.
 
Data: 2016-05-25
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2016ko apirila
 
- Gipuzkoako Foru Aldundiak 3,3 milioi euro bideratuko ditu landa-garapeneko laguntzetara FEADERen laguntzarekin
- Aurkeztu da EHUko udako ikastaroen XXXV. edizioa
- Oztopo juridiko, administratibo eta linguistikoak dira mugako eskualdeetako pertsonek dituzten oztopo nagusiak

..nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2016-05-10   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2016ko martxoa
 
- Proiektuak zehazteko faseari ekingo dio Eurohiriaren Plan Estrategikoak
- Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuak berritu egin dute Mugaz Gaindiko Lankidetza Hitzarmena
- Gipuzkoako herriek senidetzeak egin ditzaten sustatzea helburu duen Elkarrekin programa deitu dute berriz ere

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2016-04-08   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2016ko otsaila
 
- Enplegua eta berrikuntza izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiak jasoko dituen EGEF eta EGF funtsen lehentasun nagusia
- Europako funtsen DUSI deialdiak Pasaiako Badiaren biziberritzerako 9 milioi ekar ditzake
- Zabalik dago euskal arrantza-sektoreko tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiak aurkezteko deialdia

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2016-03-03   informazio gehiago: ireki
 
 Europako funtsen DUSI deialdiak Pasaiako Badiaren biziberritzerako 9 milioi ekar ditzake
 
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Batzar Nagusietan iragarri du Pasaiako Badiarako 2014-2020 eperako erakundearteko estrategia hautagaietako bat aurkeztu dela DUSI deialdian (Hiri Garapen Iraunkor eta Integratua). Deialdi hau 2014-2020 Hazkunde Jasangarrirako EGEF Programa Operatibo barnean dago.

Mugikortasuneko Departamentuak aurkeztutako proposamena Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udaleekin eta Oarsoaldeko Garapen Agentziarekin batera egin du.

Aldundiak eta udalek Pasaiako Badiarako proiektatu dituzten proiektuek 18 milioi euro hartzen dituzte guztira, eta HGII programak kopuru horren erdia finantza lezake, 9 milioi alegia; % 35 Aldundiak finantzatuko luke, 6,3 milioi alegia, eta ukitutako udalek % 15 (2,7 milioi).
 
Data: 2016-02-15   informazio gehiago: ireki
 
 Enplegua eta berrikuntza izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiak jasoko dituen EGEF eta EGF funtsen lehentasun nagusia
 
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Diputatuen Kontseiluak 2016ko otsailak 9an onartu eta berretsi egin du Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) eta Europako Gizarte Funtsaren (EGF) finantziazioa edukiko duten Aldundiaren proiektuen zerrenda, 2014-2020 aldiari dagokion Europar Batasunaren inbertsio errondaren barruan.

Aldundiaren hainbat proiektu diruz lagunduko ditu Europak, %50arekin. EGEFren barruan 18.445.109 euro emango dizkio Aldundiari, eta EGFren barruan, berriz, 2.925.000 euro (21.370.109 euro, guztira).
 
Data: 2016-02-09   informazio gehiago: agiria ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2016ko urtarrila
 
- Donostia, Kulturaren Europako Hiriburua 2016an
- Irekita dago Euskadi Landa Garapeneko Programaren 2015-2020ko Tokiko Garapen Estrategietarako deialdia
- Espainiako Enpleguko, Prestakuntzako eta Hezkuntzako 2014-2020 Programa Operatiboa onartu dute

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2016-02-04   informazio gehiago: ireki
 
 Donostia, Kulturaren Europako Hiriburua 2016an
 
“Elkarbizitzarako kultura” lelopean, Donostiak ofizialki hasi du Breslaviarekin (Wroclaw) batera, 2016an Kulturaren Europako Hiriburu titulua eman dion urtea. Inaugurazio-ekitaldi ofiziala urtarrilaren 23an egin dute Victoria Eugenia Antzokian. Ondoren, kontzertua eskaini eta Maria Cristina zubian inaugurazioko ekitaldia egin dute. Dena den, aurrez, eta Danborradaren hasierarekin (urtarrilak 20) batera, Europako hiriburutza jai-giro handiagoan inauguratu ahal izan dute hiritarrek.
 
Data: 2016-01-29   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2015eko abendua
 
- Euskal Eurohiriaren Mugaz Gaindiko Agentziaren Batzordearen bilera berria
- Gipuzkoako Foru Aldundiak Bruselako euskal europarlamentariak Kudeatzeko Plana aurkeztu du
- EGEF 2014-2020 Programa Eragileen exekuzio-faseari hasiera eman zaio

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2016-01-14   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2015eko azaroa
 
- Donostia 2016ko Kulturaren Europako Hiriburua, ofizialki aurkeztu dute
- Gipuzkoako Foru Aldundiak eta AFEDEGIk Pirinio Atlantikoetako, Nafarroako eta Aragoiko kirol-ordezkariekin egindako topaketan hartu dute parte
- Gipuzkoak Esloveniarekin lankidetza ekonomikorako bideak aztertu eta loturak bultzatuko ditu

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2015-12-04   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2015eko urria
 
- Euskadiko EGEF 2014-2020 Programa Operatiboaren bigarren Jarraipen Batzordea egin dute
- Foru Aldundiak Gipuzkoa Europa mailan I+G+Bren arloan aitzindari izan dadin, enpresa eta teknologia zentroen elkarlana bultzatzen jarraituko du
- Hazkunde Iraunkorreko EGEF Programa Operatiboa (POCS, delakoa) aurkeztu dute

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2015-11-04   informazio gehiago: ireki
 
 Euskadiko EGEF 2014-2020 Programa Operatiboaren bigarren Jarraipen Batzordea egin dute
 
Urriaren 27an egin zen Bilbon 2014-2020 programazio-aldi berriko Euskadiko EGEF Programa Operatiboaren Jarraipen Batzordearen bigarren topaketa. Bertan izan ziren, Eusko Jaurlaritzaz eta sail ugariz gain, hiru foru-aldundiak, Ekonomia eta Ogasun Ministerioko Europako Funtsen Zuzendaritza Nagusia eta Europako Batzordeko ordezkariak beste eragile batzuekin batera.

Jarraipen Batzordearen bigarren bilera horren helburua Programa Operatibo berria abian jartzearekin eta garatzearekin lotutako alderdiak ezagutaraztea izan da: funtzioak eta prozedurak, informatikako aplikazioak, ebaluazio-sistemak, lanak hautatzeko prozedurak eta abar. Horrekin lotuta, Programa Operatiboa garatzeko beharrezko eskuliburuak eta dokumentazioa onartu dituzte.
 
Data: 2015-11-02   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoak Garraio Adimentsuari, Ekologikoari eta Integratuari buruzko HORIZON 2020 Infoday izenekoa jasoko du laster
 
Azaroaren 16an Gipuzkoako Foru Aldundiaren Trafikoa Kudeatzeko Zentroan egingo den jardunaldiaren helburua 2014-2020 aldirako finantzaketa-aukerak eta ikerkuntza-ildoak xehetasunez ezagutzea eta ulertzea da gai honen inguruan: HORIZON 2020 programaren baitako “garraio adimentsua, ekologikoa eta integratua”. Bertan, orain arte jasotako partaidetzako emaitzak eta kalitatezko hautagaitzak aurkezteko gakoak eskainiko dituzte.

Ekimena enpresetan eta enpresa-elkarteetan, klusterretan, aholkularitza-enpresetan eta abarretan I+G+b arloko erantzukizun direktiboak edo teknikoak dituzten pertsonei eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza arloetako Euskadiko Sareko eragileei zuzenduta dago, eta honako hauek hartuko dute parte besteak beste: CDTIk, Enterprise Europe Network kontsortzioa Euskadin, Innobasque, Euskadiko Mugigarritasuneko eta Logistikako Klusterra eta Deustu Unibertsitatea.
 
Data: 2015-10-27   informazio gehiago: ireki
 
 “Iniciativa PYME” delakoa abian da
 
Urriaren hasieratik, “Iniciativa PYME” (ETEak ekimena) izenekoaren bidez enpresa txiki eta ertainek maileguetara sarbidea izan dezakete baldintza onuragarriagoetan.

“Iniciativa PYME” Espainiako ETE-en finantzaketa hobetzera bideratutako Europako finantzaketa-tresna berria da. Eskualde bakoitzak bideratuta dituen EGEF funtsak erabilita, arriskuen estaldura hobetzen du ekimenak. Horretarako, autonomia-erkidegoek (horien artean daude EAE eta hiru foru-aldundiak) Egitura Funtsetako 800 milioi euroren kontrolari uko egitea onartu dute. Horri esker, Europako Inbertsio Bankuaren (EIB) bidez, kreditutan 3.200 eta 5.300 milioi euro artean mobilizatzeko funtsa sortu dute.
 
Data: 2015-10-23   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2015eko iraila
 
- Batzordeak Euskadiko EGIFen Programa Operatiboa onartu du 2014-2020 aldirako
- Donostiak zuzenduko du Europar Batasuneko 29 milioi euroko zenbatekoa duen “REPLICATE” proiektua
- Akitania-Euskadi diru-laguntzen bigarren deialdiak Osasuna, Elikagaien industria, Energia berriztagarriak eta Itsasoko baliabideekin erlazionatutako proiektuak lagunduko ditu
- Batzordeak 6.600 milioi euro bideratuko ditu 2014-2020 aldian mugaz bestaldeko eskualdeetarako

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2015-10-05   informazio gehiago: ireki
 
 Batzordeak Euskadiko EGIFen Programa Operatiboa onartu du 2014-2020 aldirako
 
Europako Batzordeak abuztuaren amaieran onartu zuen Europako Gizarte Funtsaren (EGIF) Euskadiko Programa Operatiboa 2014-2020 aldirako.

107,6 milioi euroko zenbatekoa du eta horietatik 54 milioi Europar Batasunak emango ditu. Programaren helburua lan-merkatuko partaidetza hobetzea (autoenpleguaren sustapena barne), enplegu-kalitatea hobetzea eta ezintasuna dutenen eta langabezian daudenen (iraupen luzekoak barne) lan-munduratzea erraztea da. Era berean, lan-merkatutik aldenduen dauden pertsonek (desgaitasuna dutenak eta txirotasuneko edo gizarte-bazterkeriako arriskuan daudenak) enplegurako duten sarbidea hobetzeko eta diskriminazio mota orori aurre egiteko ekimenak aurrez ikusten ditu.
 
Data: 2015-09-22   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2015eko uztaila-abuztua
 
- Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostia 2016-rekiko konpromisoa berretsi du
- Akitania-Euskadi Interclustering-eko 3. edizioa egin dute
2014-2020 aldiko kostu sinplifikatuetarako aukerei buruzko hedapen-jardunaldia
- REDVERT proiektua aurkezteko jardunaldia egin zuten
- Europako Batzordeak Hazkunde Iraunkorrerako Eskualde anitzeko Programa Operatiboa onartu du

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2015-09-09   informazio gehiago: ireki
 
 Europako Batzordeak udalei eta aldundiei 1.500 milioi zuzenduko dituen Hazkunde Iraunkorrerako Eskualde anitzeko Programa Operatiboa onartu du
 
Europako Batzordeak oniritzia eman dio 2014-2020 Hazkunde Iraunkorreko EGEF Programa Operatiboari. 5.520 milioiko kontu-saila izango duen estatu mailako programa hori Europako Gizarte eta Inbertsio Funtsekin babestutako programen baitan dago eta Espainiak, hurrengo zazpi urteotan, 38.000 milioi euro jasoko ditu.

Programaren helburu nagusia estatuan hazkunde ekonomikoa bermatzea da. Aldi berean, hazkunde horrek iraunkorra izan beharko du baliabideak modu eragingarriagoan, berdeagoan eta lehiakorragoan erabiltzen dituen ekonomia bultzatuta. Esparru geografikoa lurralde nazional osoa da, baina eragin handiagoa izango du garapen maila txikieneko eskualdeetan eta trantsizio-bidean daudenetan. Laguntzaren bi heren pilatu da horietan. 5.520 milioi euroko guztizko kontu-sail horretatik, 1.500 milioi euro tokiko administraziorako eta aldundietarako erreserbatu da.
 
Data: 2015-08-31   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2015eko ekaina
 
- Euskadiko Eurohiriko ingurumenari buruzko mugaz gaindiko eskola-kongresua antolatu da
- Euskadik hobera egin du Europa 2020ren adierazleetan
- Batzordeak Kohesio Politikaren exekuzioa hobetu nahi du
- INTERREG EUROPE eta SUDOE 2014-2020 Programa berriak onartu dira

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2015-07-03   informazio gehiago: ireki
 
 Euskadik hobera egin du Europa 2020ren adierazleetan
 
Eustatek argitaratutako azken emaitzekin bat etorriz, Euskadi Europa 2020 Estrategiaren bederatzi adierazletatik bostetan Europako batez bestekoaren (EB 28) gainetik kokatzen da, eta horietako batzuetan, zehazki Hezkuntzarekin lotutakoetan, 2020. urterako ezarritako helburua lortuta.

Zehazki, Euskadik balio hobeak erregistratu ditu adierazle hauetan: Lehen energiaren kontsumoa, Energiaren azken kontsumoa, Garaia baino lehen eskola utzi dutenen tasa, Goi mailako hezkuntza maila eta Txirotasun- edo bazterkeria-arriskuan dauden herritarrak.

Aldiz, Okupazio Tasan Europako batez bestekoak baino balio okerragoak erakusten ditu, Barne-gastu gordina I+Gn, Negutegi-efektuko gasen igorpenak eta Energia berriztagarrien kuota.
 
Data: 2015-07-01   informazio gehiago: ireki
 
 Europako Gizarte Funtsak “AUTOENPLEGUA SUSTATZEN” foru-ekimena 2,9 milioi eurorekin kofinantzatuko du
 
“AUTOENPLEGUA SUSTATZEN” ekimen honen helburua Gipuzkoan, modu pertsonalizatuan, pertsonei enpresa-proiektuen garapen-prozesuetan eta enpresak sortzeko garaian babestu eta laguntza eskaintzea da, batez ere, autoenpleguaren bidez.

Eusko Jaurlaritzak, maiatzaren 28an, Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketarako sarbiderako deialdia ebatzi du. 2014-2020 Euskal Autonomia Erkidegoaren Europako Gizarte Funtsa Programa Eragilean kokatzen da eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Berrikuntza, Nekazaritza Garapen eta Turismo Sailaren bidez aurkeztutako “AUTOENPLEGUA SUSTATZEN” proposamena onartu du.
 
Data: 2015-06-29   informazio gehiago: ireki
 
 GIPUZKOA EUROPAN aldizkariak 100 ale egin ditu eta sekzio berri batekin ospatuko dugu, Europako deialdi nagusienekin
 
2004ko uztailetik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak Gipuzkoa Europan aldizkaria argitaratzen du. Aldizkari horretan, hilero biltzen da Gipuzkoari eta Europar Batasunari buruzko gaurkotasuna, betiere, Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako jardueretarako duen eraginaren eta interesaren ikuspegitik, baita Lurraldeko gainerako administrazioen eta eragile sozioekonomikoen aldetik ere Europa 2020 Estrategiaren eta Komunitateko Kohesio Politikaren alorrean.

Orain, aldizkariko 100. alearen argitalpena dela eta, dagoeneko eskuragarri dauden gaikako 4 sekziorekin egiten du bat. Sekzio berri batek azken hilabetean argitaratutako Europako deialdi nagusiak bilduko ditu.
 
Data: 2015-06-12   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2015eko maiatza
 
- “Non ikusten duzu Europa Euskadin?” gazteentzako argazki-lehiaketaren sariak entregatu dira
- Europako Eguna ospatzeko Elkarrekin Foroaren lehenengo edizioa Urretxun izan da
- Gipuzkoako bederatzi tituludun atzerrian trebatuko dira Elkano programari esker
- EU-Go! Europar Batasunak eskaintzen dituen mugikortasun-aukerak ezagutzeko on line jokoa

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2015-06-12   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoako bederatzi tituludun atzerrian trebatuko dira Elkano programari esker
 
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gipuzkoako bederatzi tituludun hainbat herrialdetara joango dira laster atzerrian ezarrita dauden Euskadiko enpresetan sei hilabetez (hamabi hilabetera arte luzagarriak) laneko praktikak egitera.

EHUk eta Euskadiko Elektronika, Informatika eta Telekomunikazioen Klusterrak (GAIA), Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, sustatutako Elkano Nazioarteko Mugikortasun Beken Programaren VII. Edizioko parte-hartzaileak dira.
 
Data: 2015-05-30   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2015eko apirila
 
- eKOP mugaz gaindiko enpresa-ekimen onenen sariak banatu dituzte
- Tokiko Erakundeetarako Eskualdearen Garapenerako Europako Funtsen deialdia irailean irekiko dela aurrez ikusi dute
- Akitania-Euskadi Euroeskualdean kultura, hezkuntza, hizkuntza aniztasuna, kirola eta gazteriaren arloko proiektuak garatzeko deialdi berria

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2015-05-14   informazio gehiago: ireki
 
 Europako Eguna ospatzeko Elkarrekin Foroaren lehenengo edizioa Urretxun izan da
 
Europako Eguna dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Elkarrekin Foroaren lehenengo edizioa antolatu da Urretxun.

Martin Garitano Diputatu Nagusia, Jon Peli Uriguen Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Foru Diputatuarekin eta Iker Ruiz de Egino Kanpo Harremanetako zuzendariarekin batera Foroan egon dira, non udal arduradunek hainbat esperientzia trukatu dituzte kanpo proiekzioa eta Gipuzkoako udalerrien eta beste herrialde batzuetakoen arteko senidetzeak ardatz hartuta.
 
Data: 2015-05-11   informazio gehiago: ireki
 
 5.000 musikari ariko dira batera Anoetan, Europaren Egunean
 
Bost mila musikaritik gora ariko dira maitzak 9an, Europako Eguna dela eta, Anoetako estadioan ospatuko den ekitaldian. Ekimen hau, XII. Europako Musika Eskolen Jaialdiaren inaugurazio-ekitaldiaren aurrekari izango da. Herritarrei parte hartzeko deia luzatu diete antolatzaileek.

Arratsaldeko 17:00etatik aurrera batuko dira musikari nahiz dantzariak Anoetako oholtza gainean. Juan Jose Ocon izango da ekitaldiaren zuzendari, Olatz Beobideren koordinazio artistikoaren laguntzarekin. Antolatzaileek herritarren parte-hartze aktiboa bultzatu nahi dute eta horretarako sortutako bide ezberdinen berri eman dute 2016 Gunean.
 
Data: 2015-05-04   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2015eko martxoa
 
- Euskadiko FEDER 2014-2020 Programa Operatiboaren Jarraipen Batzordea egin dute
- Eskualdetarako Hazkunde Adimentsuko Programa Eragilea jarri da martxan
- ELKARREKIN programa Gipuzkoako udalerrien eta beste eskualde batzuetako hirien arteko senidetzea bultzatzeko

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2015-04-16   informazio gehiago: ireki
 
 Euskadiko FEDER 2014-2020 Programa Operatiboaren Jarraipen Batzordea egin dute
 
Martxoaren 23an, Gasteizen izan da Euskadiko FEDER 2014-2020 Programa Operatiboaren Jarraipen Batzordea.

Egindako bileran, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek parte hartu duten horretan, euskal erakundeetako gainerako ordezkariekin batera, Batzordeko funtzionamenduaren barne-araudiari jarraitu zaio eta Programa Eragilearen garapena eta martxan jartzeari dagozkion arloak ere landu dira, esate baterako, eragiketak aukeratzeko irizpideak, prozedurak, ebaluazioa, komunikazioa…
 
Data: 2015-04-08   informazio gehiago: ireki
 
 Zabalik da euskal gazteei zuzendutako “Non ikusten duzu Europa Euskadin?” argazki-lehiaketaren edizio berria
 
Laugarren urtez jarraian, Eusko Jaurlaritzak abian jarri du euskal gazteei Europa gerturatzea helburu duen argazki-lehiaketa. Argazkietan Europak hurbileko ingurua garatzen lagundu duen moduari buruz gazteek duten ikuspegia islatzera animatu nahi da.

Lehiaketa 14-25 urteko gazteentzako da eta izena emateko epea 2015eko martxoaren 24tik apirilaren 27ra arte irekita egongo da.
 
Data: 2015-03-31   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2015eko otsaila
 
- EGEF-Euskadi 2014-2020 Programa Operatiboa onartu dute
- Gipuzkoako Foru Aldundiak Genero Berdintasunaren Europako Institutuarekin lankidetzan dihardu
- Gipuzkoako eta Iparraldeko emakumezko enpresari, profesional eta zuzendarien arteko mugaz gaindiko topaketa egin da

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2015-03-09   informazio gehiago: ireki
 
 EGEF-Euskadi 2014-2020 Programa Operatiboa onartu dute
 
Europako Batzordeak EGEF-Euskadi 2014-2020 Programa Operatiboa onartu du. Programa honek zehazten ditu 2014-2020 programazio-aldi berrian Eskualdeko Garapeneko Europako Funtsaren finantzaketarekin Euskadin garatu beharreko estrategia eta jarduerak.

Programaren helburua Euskadin hazkunde ekonomiko iraunkorra bultzatzea da honako hauen bidez: enpleguak sortuta (batez ere, balio erantsi handiko sektoreetako jarduerak) eta Euskadiko ekonomiaren lehiakortasuna hobetuta hazkunde adimentsuko eta berritzaileko hazkunde-ekimenen bidez.

Onartutako Programaren arabera, Euskadik Europako laguntzen 176,45 milioi euro jasoko ditu ekintzak garatzeko. Haien guztizko finantzaketa 352,9 milioi eurokoa izango da. Programa Operatiboaren % 90 inguru oinarrizko lehentasun hauetan oinarrituko da: ikerkuntza, berrikuntza, ETEak, IKT eta karbono baxuko ekonomia, 2020 Europa Estrategiak ezarritako lehentasunen arabera.
 
Data: 2015-02-20   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2015eko urtarrila
 
- Gipuzkoako eta Iparraldeko turismo-sektoreko enpresen arteko mugaz gaindiko lehen topaketa egin dute
- Abian da mugaz gaindiko enpresa-ekimen onenei zuzendutako eKop Sarien hurrengo deialdia
- EUROBASKek Europa Euskadiko gazteengana gerturatzea xede duten CIVIS eta PRIMUS sarien edizio berrirako deialdia egin du

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2015-02-09   informazio gehiago: ireki
 
 EGEFen Kudeaketako Agintaritzaren Urteroko Topaketa Europako Batzordearekin eta 2007-2013 aldiaren itxierari buruzko mintegia
 
Urtarrilaren 19an egin zuten Madrilen, Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioaren egoitzan, Espainiako EGEFen Kudeaketako Agintaritza eta europako Batzordearen arteko urteroko topaketa. Hurrengo egunean, urtarrilaren 20an, 2007-2013 aldiko Egitura Funtsen laguntzen itxierako mintegia egin zuten.

Topaketan Gipuzkoan Egitura Funtsak kudeatzen dituen erakundea den Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkari bat izan zen.
 
Data: 2015-01-26   informazio gehiago: ireki
 
 Saio Informatiboa-Tailerra: Europa Batasuneko Politika, Ekimenak eta Finantziazio-Lerroak, kirol arloan
 
Kirolarloari buruzko europar politika, 2014-20120 europar programen barruko finantziaziolerroak, eta lurraldeko eta mugaz haraindiko lankidetzarako deialdiak ezagutzera emateko jardunaldia antolatu dute Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kiroletako Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirola Zuzendaritzak. Jardunaldi honi esker Europako proiektu eta ekimen zehatzak ezagutu nahi dira, hain zuzen ere, euskal kideen partaidetza dutenak.

Saio Informatiboa-Tailerra Donostiako Kirol-Etxean izango da, azaroak 27an. Jardunaldia kirol-kudeatzaileak, administrazio publikoetako kirol-teknikariak, kirol-enpresa, instalazio, klub eta kirol federazioetako kudeatzaileei zuzenduta dago. Doako jarduera da, baina bertan parte-hartzeko izen-ematea beharrezkoa da.
 
Data: 2014-11-18   informazio gehiago: ireki
 
 2014-2020 aldirako EAEko EGEF Programa Operatiboaren proposamena bidali eta jendaurrean jarri da
 
Eusko Jaurlaritzak bere webgunearen bidez argitaratu du 2014-2020 aldirako EAEko EGEF Programa Operatiboaren proposamena, herritarren iritziak eta oharrak jasotzeko.

Proposatutako Programa Operatiboa Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailak egin du hiru foru-aldundiekin batera eta Estatuaren Administrazio Orokorrarekin eta Batzordearen zerbitzuekin nahiz EAErekin lotura duten eragileekin eta solaskideekin koordinatuta.

Eusko Jaurlaritzak Programa Operatiboaren proposamena jendaurrean jartzeaz gain, Estatuaren Administrazio Orokorrari ere igorri dio proposamena, hark Europako Batzordeari bidal diezaion. Iritzi publikoaren eskutik jasotako iritziak eta oharrak kontuan hartuko ditu Europako Batzordearen Eskualde eta Hiri Politikako Zuzendaritza Nagusiarekin izango duen negoziazio-prozesu formalean.
 
Data: 2014-07-30   informazio gehiago: ireki
 
 Euskadiko 2014-2020 aldirako Europako Gizarte Funtsaren Programa Operatiboaren proposamena Europako Batzordeari bidali da
 
Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua dira EAEn Europako Gizarte Funtsaren (EGIF) erakunde arduradunak eta Estatuaren Administrazio Orokorrari bidali diote 2014-2020 aldirako EAEren Europako Gizarte Funtsaren Programa Operatiboaren proposamena.

2014-2020 aldirako EAEko EGIF Programa Operatiboaren estrategia eskualdeko beharrak eta erronkak aintzat hartuta prestatu da. Behar eta erronka horiek EGIF aplikatzeko lehentasunak finkatzeko ex profeso eginiko testuinguruaren analisian zehazten ditu.
 
Data: 2014-07-30   informazio gehiago: ireki
 
 2014-2020rako Kohesio Politika: Elkartzeko Akordioen eta Programa Operatiboen egoera une honetan
 
Espainiako Hobernuak apirilaren amaieran bidali zion Europako Batzordeari Elkartzeko Akordioa. Europar Batasuneko estatu kide bakoitzak egiten duen dokumentua da eta bertan azaltzen dituzte Kohesio Politikarako Funtsen estrategia eta inbertsiorako lehentasunak. Elkartzeko Akordioa bidalita, negoziazio-prozesua hasten da Europako Batzordearekin.

Epe horretan bertan Programa Operatiboak aurkeztu beharko dituzte Estatu/Eskualde kideek. Programa Operatiboak aurkeztu ondoren, Batzordeak gomendioak egin ahal izango ditu Programa horiek aurkezten direnetik hiru hileko epean eta Programa Operatiboak gauzatzeko, gehienez, sei hileko epea izango da aurkezten denetik zenbatzen hasita, betiere, estatu/eskualde kideak Batzordearen oharrak aintzat hartu ondoren.
 
Data: 2014-05-05   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoak 18,4 milioi euro jasoko ditu EGEF Eskualde Garapeneko Funtsetik 2014-2020 aldian
 
Europako Parlamentuak Kohesio Politikaren 2014-2020 programazio-aldi berria abiarazteko onartutako arau eta irizpideen arabera, Europako eskualdeentzako funtsetan 325.000 milioi euroko inbertsioa egingo dela ezarri dute. Horietatik, eta esleipen-irizpideak aplikatu ondoren, Euskadik 396,2 milioi euro jasoko ditu guztira.

Gipuzkoari begiratuta, Eusko Jaurlaritzak egindako esleipenaren arabera, EGEFetik datozen baliabideak 18,4 milioi eurokoak izango dira 2014-2020rako. Horrek esan nahi du 36,9 milioi euroko zenbatekoarekin jarduerak programatu behar direla programazio-aldi berriak izango dituen zazpi urteetarako.
 
Data: 2014-01-21
 
 
rss