Europako funtsak 2021-2027

Europar Batasuneko logoa

Kohesio-politika da EBren inbertsio-tresna garrantzitsuena estatu kideen artean gizarte-, ekonomia- eta lurralde-kohesioa sustatu, eta eskualdeen artean dauden desberdintasunak murrizteko.

Bost helburu politiko lortzeko asmoz egingo dira EBren inbertsioak 2021-2027 aldian:

  • 1.H.P: Europa adimendunagoa izatea, berrikuntzaren, digitalizazioaren, ekonomia-eraldaketaren eta enpresa txiki eta ertainei laguntzearen bidez.
  • 2.H.P: Europa ekologikoagoa eta karbonorik gabea izatea, eta, horretarako, Parisko Ituna aplikatu eta ekologia-trantsizioan inbertitzea, baita energia berriztagarrietan eta klima-aldaketaren aurkako borrokan ere.
  • 3.H.P: Europa konektatuago egotea, garraio estrategiko eta sare digitalen bidez.
  • 4.H.P: Europa sozialagoa izatea, eta, horretarako, gizarte-eskubideen ardatz europarra egia bihurtzea, eta kalitatezko enplegua, hezkuntza, gaitasun hezleak eta profesionalak, gizarteratzea eta asistentzia sanitariorako sarbide-berdintasuna sustatzea.
  • 5.H.P: Europa herritarrengandik hurbilago egotea, eta, horretarako, toki-kudeaketako hazkunde-estrategiak bultzatzea eta hiri-garapen jasangarria sustatzea EB osoan.