|
Egitura Fondoak eta Kohesio Fondoa Europar Batasuna osatzen duten
eskualde eta estatuen garapen mailen artean dagoen aldea murrizteko
Batasunak jarraitutako egitura politikaren barruan sartzen dira.
1957. urtean egungo Europar Batasunaren iturri izan zen Erromako
Itunak jada Batasun osoan jarduera ekonomikoak modu orekatuan garatzea
sustatu beharra finkatu zuen, merkatu bateratu baten sorrerarekin.
Laster nabaritu zen, ordea, merkatuaren indarrak ezin zitzakeela
kohesio desiragarri hori bermatu eta eskualde eta estatuen arteko
aldeak murriztu, eta Batasuna egitura politika komun baten garapenean
gero eta gehiago murgildu zen.
|