Europar
Batasunak Gipuzkoaren garapenari egindako eta Foru Aldundiak kudeatutako
ekarpen finantzarioek ekonomiaren gainbeherarako arriskua bideratzea
izan dute helburu nagusia, enpresen lehiakortasuna, biztanleria aktiboaren
prestakuntza eta ikerketa, teknologia eta berrikuntza sustatuz, enplegua
sortu eta Lurraldearen egitura ekonomikoa suspertzeko asmoz. Garraioen,
komunikabideen eta ingurugiroaren azpiegiturei ere balio estrategiko
handia ematen diete. Gipuzkoak, hain zuzen, gabezia larriak ageri
zituen alor horietan, bere biztanleriaren bizi kalitateari nahiz Lurraldearen
lehiakortasunari loturik doazen heinean. |
Jarduera ildo orokor horiek toki eta hiri garapenerako proiektuetan
ere islatzen dira, industri gainbeherak bereziki erasandako eremu
hiritarretan jarduera ugari burutu delarik. Horrela, orain artean
aipatutako fondo horien guztien aplikazioa Gipuzkoan, Batasunaren
Eskualdeko Politikak Lurralde Historiko honetan izan duen eraginaren
balorazio aski positiboa egitea ahalbidetzen duena, honako ardatz
nagusi hauen arabera gauzatu da:(*)
|