Gipuzkoak enpresa egitura sendoa izan du tradizionalki, jarduera ekonomikoa nahiz enplegua sortzeko gai dena, azken urteotan desoreka garrantzitsuak jasan dituen arren. Desoreka horiek zuzentzeko ahaleginetan, bere modernizazioa bultzatu eta lehiakortasuna hobetu nahi dira, enplegua sortzeko abiapuntu moduan.
Hobekuntza prozesu horren protagonista nagusiak enpresa txiki eta ertainak izan dira. Gipuzkoako Foru Aldundiaren kudeaketari dagokionez, 500 enpresa baino gehiago ezar daitezen ahalbidetu duen Industrialde sare bat -hamazazpi, hamaika eskualdeetan ezarrita-, bermatzera, industri lurzorua sustatzera eta enpresaren kudeaketa dinamikan ikerketa, garapena, berrikuntza edo ingurugiroaren kalitatea bezalako kontzeptuak sartzera bideratu dira ahaleginak.



 
 
 
Europar Batasunak ardatz hau garatzeko eskainitako diru laguntzen zenbatekoa -EGEFetik eta Aduanen Birmoldaketarako Planetik datoz nagusiki- 3.890 milioi pezetakoa da.