2000 Agenda Europako Batzordeak 1997. urtean onartutako dokumentu bat da. Bere xedea datorren mendearen lehenengo urteetako Europar Batasunaren oinarrizko ezaugarriak zehaztea da.

Batasuneko herrialdeen ekonomi eta gizarte kohesioa izango da aurrerantzean ere EBren lehentasun nagusia, baina egiturazko esku hartzearen gaineko egungo planteamenduak 1999. urtearen amaiera aldera berrikusi egingo dira, errealitate berrien argitan, hala nola herrialde berrien atxikipenaz EBren hedapenak berekin dakarren erronka eta hedapen horrek Europar Batasunaren politiketan izango duen eragina edo Diru Batasunaren hirugarren fasea osoki indarrean jartzea. 2000 Agendak, beraz, 2000-2006 aldirako harreman eremu berri bat berraztertu eta zehaztuko du Batasunaren barruan, egitura politikaren eta eskualde mailakoaren aldaketa garrantzitsua aurreikusten delarik.

Gipuzkoak, aurrerantzean ere, langabezia tasa altua, industri espezializazio handia eta Batasuneko batezbestekoa baino biztanleko BPG apalxeagoa duen eremu bat izaten jarraituko du seguruenik, baina testuinguru berri batean moldatu beharko du.

 
 

Bisita gidatuaren amaiera. Aurrera egiteko ikonoa saka ezazu Home orrira itzultzeko.