|
Ardatz
honen babesean GFAk garatutako politika eta jarduerak bi esparrutan
sartzen dira:
- batik
bat gaikuntza profesionala hobetzera zuzendutakoak, eskualde
mailako garapenari
(2 helburua) nahiz jarduera ekonomikoaren lehiakortasunari (4
helburua eta Batasunaren ekimen zenbait) lotuak.
|
- batik
bat lan merkatuan sartzeko eragozpenik handienak dituzten taldeen
lan txertaketa lortzera zuzendutakoak (3 helburua eta Batasunaren
zenbait ekimen).
|
|
|
|
Lehen
atalean lortu nahi izan diren helburuak eta aurreikusi diren jarduerak
honakoak izan dira:
- bizitza
aktiborako pausua errazten duten eta ingurunea zerbitzuan jarduten
duten heziketa integraleko zentroen sare bat sortu eta sustatzea
(heziketa okupazionala eta etengabeko heziketa),
- heziketa
mailako I+G, lanbide lehia berrien aurrean heziketa premiak
aurreikustera bideratua,
- ikasleen
mugikortasuna bermatzea (bigarren mailako lanbide heziketaren
esparrua eta unibertsitate esparrua),
- lanbide
heziketa garatzeko intranet-internet sare bat sortzea,
- bizitza
osoan zeharreko heziketaren kontzeptua sartzea, pertsona, enpresa
eta Lurralde mailan.
|
|
|
|
Eta, bigarren atalean:
- esperimentazioa
eta berrikuntza, batik bat nazioz gaindikoa, Europar Batasunean
pertsonen lanbide mugikortasuna ahalbidetuko dutenak,
- berariazko
programa integralak lanean hasteko eragozpen handienak dituzten
taldeentzat: emakumezkoak, gazteak, minusbaliatuak eta iraupen
luzeko langabetuak,
- tokian
tokiko ingurunea enplegua sortzeko esparru gisa hartzea, partenariatu
publiko-pribatuzko ereduez, eta Garapen eta Enplegurako Toki
Ekimenen finantzaketarako bide berriak zehaztea.
|
|
|
|
Ardatz hau garatzeko Batasunaren laguntzen (EGIF, ADAPT, NOW, HORIZON,
batez ere) zenbateko osoa 5.703,5 milioi pezetakoa izan da.
|
|