Datozen urteetan GIPUZKOAN hainbat jarduketa abiatuko dira, Europar Batasunaren fondo estrukturalen kofinantzaketari esker (FEDER eta FSE).
1. Euskal Autonomia Erkidegoaren 2007-2013 FEDER programa operatiboa
Gipuzkoa eta EAE bat etorri dira Europar Batasunarekin errenta eta enpleguari dagokienez. Orain, beste bi helburu kolektibo jarri dira datozen urteetarako: - konbergentzia teknologikoa - konbergentzia soziala
Programa operatiboan bi helburu jarri dira, euskal ekonomiarako garapen sozioekonomiko iraunkorraren estrategia berriari dagokionez: - aberastasuna, berrikuntza eta hazkunde iraunkorra sortzea - kohesioa, berdintasuna eta pertsonen gizarteratzea.
2. Euskal Autonomia Erkidegoaren 2007-2013 FSE programa operatiboa
Gipuzkoa eta Eusko Jaurlaritza enpleguaren aldeko europar estrategiaz arduratuta daude, eta, beraz, bi plan prestatu dute Europar Batasunaren jarraibideekin: - Enplegu plana: helburu orokorra da “enplegu osoa, egonkorra eta kalitatezkoa lortzen laguntzea, eta herritar guztiak barne hartzen dituen gizarte eta lurralde kohesioaren aldeko lan merkatua sustatzea”. - Ezgaituak laneratzeko plana: helburu orokorra da “ezgaituen enplegu-gaitasunaren indizeak hobetzen laguntzea”.
Europako Batasuna |
|
Unión Europea |
|
|