Aurreikusi dago Gipuzkoaren jarduketak lehentasunezko ardatz hauei lotuta joatea Euskal Autonomia Erkidegoaren 2007-2013 FEDER programa operatiboaren barruan:
1. ardatza - Jakintzaren ekonomia, berrikuntza eta enpresa-garapena
Ardatz honetan enpresa txiki eta ertainak dira hartzaile nagusiak, eta helburu orokor hauek finkatu dira:
1.- Barne produktu gordinaren gaineko I+G+Bko inbertsio ratioa gehitzea; horretarako, lehentasun estrategiko hauek finkatu dira: a) berrikuntzako euskal sistema indartzea b) I+D+Bko inbertsio enpresarialak barne produktu gordinaren gainean duen portzentajea gehitzea c) informazio eta komunikazioaren teknologia berriak zabaltzea
2.- Enpresen produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzea; horretarako, lehentasun estrategiko hauek finkatu dira: a) Internazionalizazioari eta kanpo sustapenari laguntzea b) Enpresen berrikuntza alorreko inbertsioak laguntzea
3. ardatza - Energia baliabideak eta garraio zerbitzuen eskurapena
Ardatz honetan helburu nagusia da garapen iraunkorraren alde egitea, hazkunde ekonomikoaren eta ingurumen babesaren arteko sinergiak indartuz eta eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarriak sustatuz.
|