|
|
|
|
Gipuzkoak Garraio Adimentsuari, Ekologikoari eta Integratuari buruzko HORIZON 2020 Infoday izenekoa jasoko du laster |
|
|
Azaroaren 16an Gipuzkoako Foru Aldundiaren Trafikoa Kudeatzeko Zentroan egingo den jardunaldiaren helburua 2014-2020 aldirako finantzaketa-aukerak eta ikerkuntza-ildoak xehetasunez ezagutzea eta ulertzea da gai honen inguruan: HORIZON 2020 programaren baitako “garraio adimentsua, ekologikoa eta integratua”. Bertan, orain arte jasotako partaidetzako emaitzak eta kalitatezko hautagaitzak aurkezteko gakoak eskainiko dituzte.
Ekimena enpresetan eta enpresa-elkarteetan, klusterretan, aholkularitza-enpresetan eta abarretan I+G+b arloko erantzukizun direktiboak edo teknikoak dituzten pertsonei eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza arloetako Euskadiko Sareko eragileei zuzenduta dago, eta honako hauek hartuko dute parte besteak beste: CDTIk, Enterprise Europe Network kontsortzioa Euskadin, Innobasque, Euskadiko Mugigarritasuneko eta Logistikako Klusterra eta Deustu Unibertsitatea. |
|
|
Data: 2015-10-27 |
|
informazio gehiago: |
|
Euskadik hobera egin du Europa 2020ren adierazleetan |
|
|
Eustatek argitaratutako azken emaitzekin bat etorriz, Euskadi Europa 2020 Estrategiaren bederatzi adierazletatik bostetan Europako batez bestekoaren (EB 28) gainetik kokatzen da, eta horietako batzuetan, zehazki Hezkuntzarekin lotutakoetan, 2020. urterako ezarritako helburua lortuta.
Zehazki, Euskadik balio hobeak erregistratu ditu adierazle hauetan: Lehen energiaren kontsumoa, Energiaren azken kontsumoa, Garaia baino lehen eskola utzi dutenen tasa, Goi mailako hezkuntza maila eta Txirotasun- edo bazterkeria-arriskuan dauden herritarrak.
Aldiz, Okupazio Tasan Europako batez bestekoak baino balio okerragoak erakusten ditu, Barne-gastu gordina I+Gn, Negutegi-efektuko gasen igorpenak eta Energia berriztagarrien kuota. |
|
|
Data: 2015-07-01 |
|
informazio gehiago: |
|
Saio Informatiboa-Tailerra: Europa Batasuneko Politika, Ekimenak eta Finantziazio-Lerroak, kirol arloan |
|
|
Kirolarloari buruzko europar politika, 2014-20120 europar programen barruko finantziaziolerroak, eta lurraldeko eta mugaz haraindiko lankidetzarako deialdiak ezagutzera emateko jardunaldia antolatu dute Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kiroletako Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirola Zuzendaritzak. Jardunaldi honi esker Europako proiektu eta ekimen zehatzak ezagutu nahi dira, hain zuzen ere, euskal kideen partaidetza dutenak.
Saio Informatiboa-Tailerra Donostiako Kirol-Etxean izango da, azaroak 27an. Jardunaldia kirol-kudeatzaileak, administrazio publikoetako kirol-teknikariak, kirol-enpresa, instalazio, klub eta kirol federazioetako kudeatzaileei zuzenduta dago. Doako jarduera da, baina bertan parte-hartzeko izen-ematea beharrezkoa da. |
|
|
Data: 2014-11-18 |
|
informazio gehiago: |
|
2014-2020 urtetarako finantza-markoak 325.149 milioi euro bideratuko ditu kohesio ekonomiko, kohesio sozial eta lurralde mailako kohesioa lortzeko |
|
|
Joan den otsailaren 7an eta 8an izandako Europako Kontseiluak 2014-2020 aldirako hainbat urtetarako finantza-markoa onartu zuen. Batasuneko “Kohesio ekonomiko, kohesio sozial eta lurralde mailako kohesioa lortzeko ” konpromisoaren bolumenak, adostutakoaren arabera, ez ditu 325.149 milioi euro gaindituko. "Hazkundearen eta enpleguaren inbertsioa” helburura bideratutako baliabideak 313.197 milioi eurokoak izango dira guztira.
Era berean, Batzordearen ekimenez, baliabide guztien % 0,35 laguntza teknikorako izango da. Bereziki erakundeak indartzeko eta, Funtsen kudeaketa eraginkorrarekin lotuta, gaitasun administratiboa garatzeko erabiliko da hori.
Horrez gain, “Hazkundearen eta enpleguaren inbertsioa” helburuko Egiturazko Funtsetatik datozen baliabideetako 330 milioi euro ekintza berritzaileetara bideratuko dira Batzordearen ekimenez, hiri-garapen iraunkorraren alorrean. |
|
|
Data: 2013-02-14 |
|
informazio gehiago: |
|
Gipuzkoako Foru Aldundiak EGEF bidez kofinantzatutako proiektuak aurkeztu ditu Emakundek antolatutako jardunaldian |
|
|
Emakundek pasa den azaroaren 8an, berdintasuneko teknikariei zuzendutako Gasteizen antolatutako jardunaldian, Gipuzkoako Foru Aldundiak Lurraldean EGEF 2007-2013 partekatutako finantzaketarekin sustatutako proiektuen aurkezpena egin zuen.
EGEF zein EGIF programa operatiboen edukia eta funtzionamendua berdintasun-teknikariei ezagutzera emateaz gain, jardunaldiaren helburua 2013an berdintasun-unitateek eta organo kudeatzaileek elkarlanean egin dezaketen ekintzak antzematea izan da.
Gipuzkoako Foru Aldunditik sustatutako proiektuak ondorengo hauek dira: ikerketa estrategikoa, ekintzailetzaren sustapena, lurralde-berrikuntza, i-gipuzkoa2010, Sarecar, emugi!, energia sustengarria sustatzeko bestelako ekimenak, bidegorriak eta Pasaia Badiako birsorkuntza lanak. |
|
|
Data: 2012-11-20 |
|
informazio gehiago: |
|
Non ikusten duzu Europa Euskadin?, gazteentzako lehenengo argazki lehiaketa berria |
|
|
Eusko Jaurlaritzak Europa euskal gazteriari hurbiltzeko asmoa duen lehiaketa berri bat martxan jarri du, Europak haien ingurunearen garapenean nola lagundu duen argazki batean irudikatzera gonbidatuz.
Lehiaketa, Non ikusten duzu Europa Euskadin? deritzona, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak sustatzen du. Gainera, bere formatua berria da, Facebook plataformaren bitartez garatzen baita. Bertan, parte hartzen duten gazteek, euren argazkiak igo ditzakete eta horrela Europari buruz daukaten ikuspegia beste gazteekin konpartitu. Bestalde, beste gazteek igotako argazkiei buruz duten iritzia eman dezakete.
Lehiaketan parte hartzeko, gazteek 14 eta 25 urte bitarteko adina izan beharko dute. Argazkiak aurkezteko epea 2012ko apirilaren 30era arte irekita egongo da eta parte-hartzaileek Europako erakundeak bisitatzeko Bruselasera bidaia bat, iPhone bat edo Bilbao BBK Live-erako bi txartel irabaz ditzakete. |
|
|
Data: 2012-03-28 |
|
informazio gehiago: |
|
Emakumeak erabakiak hartzeko postuetan |
|
|
Europar Batasuneko azken txostenek erakusten dutenaren arabera, erabakiak hartzeko postuetan emakumeen presentziari dagokionez aldeak daude, bai enpresa alorrean, bai Administrazioan.
Zehazki, Europako enpresa nagusietako administrazio-kontseiluetako zazpi kidetatik bakarra da emakumea (% 14). Datu hori 2010eko datua (% 12) baino zertxobait hobea da, baina oraindik gizon eta emakumeen arteko oreka nabarmena lortzetik oso urrun gaude (bi sexuetako % 40 gutxienez, Batzordearen arabera). Herrialde kideen arteko aldeak handiak dira: % 27 ingurukoak Finlandiako enpresen kasuan, eta % 5 artekoak, Malta, Zipre edo Hungarian, adibidez.
Eurobarometroaren arabera, Europako iritzi publikoa zalantzarik gabe egoera aldatzearen alde dago: Europarren % 88k uste dute eskumen berdinekin emakumeek modu ekitatiboan ordezkatuta egon behar dutela enpresetako erabakiak hartzeko postuetan. Inkesta egindako herritarren % 75 gai horri buruzko legedi baten alde daude. |
|
|
Data: 2012-03-06 |
|
informazio gehiago: |
|
Europako Kontseiluak hazkundea ekarriko duen sendotzea eta enplegua ekarriko duen hazkundea sustatu nahi du. |
|
|
Urtarrilaren amaieran Europako Kontseiluak hainbat neurri hartu zituen. Neurri horien helburua Europar Batasuneko enplegua eta hazkundea sustatzea zen, eta aldi berean, Batasuneko aurrekontuak onbideratzea eta finantza-egonkortasuna bermatzea.
Enpleguaren sustapen eta hazkundearekin lotuta, onartutako aitorpenak hiru lehentasun ezartzen ditu: enplegua sustatzea, batez ere gazteen enplegua, Merkatu Bakarra osatzea, eta ekonomiaren finantzaketa bultzatzea, batez ere ETE-ena.
Aitorpen horretan bertan, Kontseiluak Estatuek nazio mailan egindako esfortzuak babesteko aukera dator jasota, eta enplegurako eta hazkunderako eskuragarri dauden EBko funtsen esleipenak sartzeko aukera biltzen du, onartutako mugen barruan, betiere. |
|
|
Data: 2012-02-16 |
|
informazio gehiago: |
|
|
|
|