EGEF
(Eskualde Garapenerako Europako Fondoa)
Honakoak bultzatzera lagunduko du bereziki:
-
inbertsio produktiboak;
-
dagozkion eskualdeen garapen edo birmoldaketa bultzatuko duten
azpiegiturak sortu edo berritzea;
-
dagozkion eskualdeen ahalmen endogenoa garatzea helburu duten
ekintzak;
-
inbertsioak 1 helburuko eskualdeen hezkuntza eta osasun esparruetan.
EGEFek,
gainera, Batasunaren mailan eskualde garapenari buruzko ikerketa
edo plan pilotuak sustatuko ditu, estatu kideen mugaldeko eskualdeak
direnean batik bat.
EGIF (Europako Gizarte Fondoa)
EGIFek,
langabeziari aurre egin eta enplegua sustatzeko, honako helburu
hauek jarraituko ditu:
-
lan merkaturako sarrera erraztea;
-
lan merkatuan aukera berdintasuna sustatzea;
-
ahalmen, gaitasun eta trebakuntza profesionalak garatzea;
-
enpleguaren sorkuntza faboratzea.
Testuinguru
honetan, EGIFek ikerketa edo plan pilotuei bere laguntza eskainiko
die, batik bat estatu kide batzuk amankomunean dituzten alderdiei
buruzkoak badira.
NOBEF-O (NEKAZAL ORIENTABIDE
ETA BERMERAKO EUROPAKO FONDOA, ORIENTABIDE SAILA)
NOBEF-Orientabide Saila- delakoaren funtzioak honakoak dira:
-
nekazal egiturak sendotu eta berrantolatzea, eta baita, testuinguru
honetan, basogintzako egiturak ere, nekazal eta basoko produktuen
merkaturatze eta transformazioa barne, eta oztopo naturalek
nekazaritzan dituzten ondorioak konpentsatzen laguntzea;
-
nekazal produkzioen birmoldaketa bermatzea eta nekazarientzat
jarduera osagarrien garapena sustatzea;
-
nekazariei bizi maila bidezkoa bermatzen laguntzea;
-
landa eremuetan gizarte egitura garatzen, ingurugiroa babesten
eta landako eremua kontserbatzen (nekazaritzaren baliabide naturalen
kontserbazioa barne) laguntzea.
NOBEFen
Orientabide sailak, gainera, laguntza teknikoko eta informazioko
jarduerak ordaintzen, nekazal egituren egokitzapenari buruzko
ikerketa edo plan pilotuak burutzen eta Batasun mailan landako
garapena sustatzen lagunduko du.
IFOP (ARRANTZAREN ORIENTABIDERAKO
FINANTZA BITARTEKOA)
Honako funtzio hauek ditu:
-
baliabideen eta beren ustiapenaren arteko oreka iraunkorra lortzen
laguntzea.
-
Ustiapeneko egituren lehiakortasuna eta sektorean ekonomikoki
bideragarriak diren enpresen garapena areagotzea.
-
Arrantza eta akuikulturako produktuen balioa handitzea eta beren
horniketa hobetzea.
IFOPek,
gainera, laguntza teknikoko eta informazioko jarduerak bultzatuko
ditu, eta sektoreko egituren egokitzapenari buruzko ikerketak
edo esperientzia pilotuak burutu daitezen faboratuko du.
KOHESIO
FONDOA
Kohesio Fondoa laguntza eta elkartasunerako tresna berri bat da.
Bere helburuak Europar Batsunaren ekonomi eta gizarte kohesioa
sendotzea eta Ekonomia eta Diru Batasuneko estatu behartsuenen
(Espainia, Grezia, Irlanda eta Portugal) parte hartzea erraztea
dira, modu horretara ingurugiroa hobe dadin edo garraio sare eta
azpiegiturak gara daitezen lagunduz.
2000
agendaren babesean egitura fondoen aurautegien onarpenarekin berrikusi
beharreko definizioak.
|