|
1957.
urtean, Erromako Itunarekin, Europako Elkarteari merkatu komun baten
sorreraz elkarte osoaren ekonomi jardueren garapen orekatua sustatzeko
helburua ezarri zitzaion. Hala ere, garaiko desoreka eta desberdintasunek
esku hartzeko egitura mekanismoak sortu beharra eragin zuten. Horrela,
Itunarekin berarekin batera Europako Gizarte Fondoa (EGIF) sortu
zen, enplegua eta langileen mugikortasun geografiko nahiz funtzionala
sustatzeko xedeaz. Aipatutako fondoa Elkartearen Egitura Politikaren
baliabide nagusia da.
|
Zenbait
urte geroago (1962), Nekazal Orientabide eta Bermerako Europako
Fondoa (NOBEF) sortu zen, bere xede nagusia EEEko Itunean zehaztutako
Nekazal Politika Komunaren helburuak lortzea izanik. Fondo hori
bi ataletan egituratu zen: Bermea eta Orientabidea. Lehenaren helburu
orokorra merkatua bateratzea izango zen, hornidura segurtatuz eta
prezioak egonkortuz, eta NOBEF-O-rena, berriz, lehen sektorearen
garapena ahalbidetuko zuketen egiturazko erreformak bultzatzea.
Fondo hori Elkartearen Egitura Politikaren bigarren baliabide nagusia
izango zen.
|
|
1975.
urtean Eskualdeko Garapenerako Europako Fondoa (EGEF) sortu zen.
Orduz geroztik, elkartearen eskualde mailako desorekek herrialde
bakoitzaren arazo soil izateari utzi zioten, Elkartearen Eskualdeko
Politika delakoaren jaiotzari bide eginez, berariazko baliabide
gisa. Modu horretara, EGEFekin batera PRCa sortu zen. Azken honen
helburu orokorra EEEko eskualdeen arteko ezberdintasunak murriztean
zetzan, eta, horretarako, ekarpen nagusi bezala, Elkarteak finantzaketan
esku hartuko zuen, Egitura fondoen bitartez.
|
Horrez
gain, estatu kideen eskualdeko politikak bateratuko zituen eta elkartearen
gainerako politikek eskualde mailako auziak kontuan har zitzaten
bultzatuko zuen. 1986. urtean Espainia EEEan sartzeak autonomi erkidego
ezberdinei hainbat proiektutarako finantzaketa eskuratzea ahalbidetu
zien, Egitura fondoen eta Kohesio fondoaren bitartez.
|