Hirurogeigarren hamarkadan emandako biztanleriaren eta industri jardueraren gorakada bortitzak Gipuzkoako ingurune naturala nabarmen narriatu zuen. Narriadura hori ibai eta itsasbazterren egoera kaskarrean, airearen poluzioan, industriako hondakinen metaketan eta berorien kontrolik gabeko isurketan eta abarretan antzeman daiteke.

 
 
 
Egoera hori arintzeko, uren saneamendu eta horniketa programa zabal bati ekin zaio, eta industri jarduerak narriatutako eremuak birgaitu eta beroriek industri edo aisialdiko jardueretarako erabilgarri bilakatu dira. Berebat, Hondakin Solidoen Plan Orokorraren bitartez hondakinak kudeatzeko eredu berri bat ezarri da, lurraldeko ingurugiroaren kalitatean eragin aski positiboa duena.
 
 
 
Jarduera ardatz honek finkatutako helburuak betetzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatutako Batasunaren fondoak EGEFetik eta Resider Batasunaren ekimenetik iritsi dira nagusiki, guztira 4.582 milioi pezeta osatuz.