|
Gaur
egungo mundu mailako testuinguru ekonomikoan, eskualde baten lehiakortasuna
aldaketa tekonologikoa bere egiteko duen gaitasunak baldintzatzen
du hein handi batean. Horrek, besteak beste, ikerketa zientifiko
eta teknologikoa sistema ekonomikoan txerta dadin eskatzen du.
Erakunde publikoek prozesu hori Gipuzkoako Foru Aldundiak Europar
Batasunaren fondoen laguntzaz garatutakoen moduko politika eta ekintzez
bultza dezakete. Horien artean, euskal sare teknologikoan txertatutako
zentro teknologikoen sare bat bermatzea aipa dezakegu. Zentro horiek
Industri Teknologiaren Planaren eta Zientzia eta Teknologia Planaren
garapena ahalbidetu dute. Halaber, langileen prestakuntza integrala
azpimarratu da, beren zerbitzuak langabezian dauden nahiz lanean
ari diren pertsonei eskaintzen dizkieten lanbide heziketako 39 zentroen
sare bat bermatuz, modu horretara prestakuntza etengabe eta okupazionala
enplegurako politika aktiboen funtsezko osagai bihurtuz.
|
|