Garraio eta komunikabideen azpiegiturak eskualde mailako garapena eta hein handi batean beren lehiakortasuna baldintzatzen dituzten oinarrizko baliabide ekonomikoak dira. Gainera, beren muntagatik izaera publiko nabarmena dute eta inbertsio itzelak eskatzen dituzte. Bai Gipuzkoa bai EAE osoa beren lehorreko eta itsasoko garraio eta komunikazio azpiegituren berrikuntza prozesu sakon batean murgilduta daude. Prozesu horrek baliabide ekonomiko handiak eskatzen ditu.



 
 
 
Azken urteotan burututako ahaleginak Europan zehar komunikabide sareak garatu eta sendotzera eta industriguneen eta komunikabide ardatz nagusien artean lehorreko komunikabide hobeak eraikitzera zuzendu dira, berezizi, modu horretara merkatuetarako sarbidea erraztuz.
 
 
 
EGEFen eta Kohesio Fondoaren bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiak Europar Batasunak eskainitako 6.094 milioi pezeta kudeatu du jarduera ardatz honen inguruan.