|
Jarduera ardatz
honek industri gainbeherak bereziki erasandako eremuak susperten
laguntzeko azpiegitura eta zerbitzuetan inbertsioak egitea aurreikusten
du, gune horien jarduerak beste sektore batzuetara bideratuz, hala
nola turismoa, emakumezkoak, gazteak edo talde marjinalak bezalako
multzo zehatzen gizarte berdintasuna sustatuko dituzten gizarte
eta kultura azpiegituren sorrera, lanbide heziketako eta enplegua
sustatzeko zentroen eraikuntza eta hornikuntza edo mugaz gaindiko
lankidetza proiektuei babesa ematea.
|
|
|
|
|
Asko dira
ardatz honen inguruan garatu diren jarduerak. Aipatutako ardatzak,
EGEF eta Interreg Batasunaren ekimena medio, 1.683 milioi pezeta
jaso ditu Batasunaren fondoetatik. Ardatz honi esleitutako ekintzen
artean daude, adibidez, Donostiako Kursaal Zentroa eraikitzeko laguntzak,
mugaz gaindiko hainbat proiektu martxan jartzea edo enplegu aztarnategi
berriak bultzatzea.
|
|
|
|
|
|