Leku honetan bildu ditugu Gipuzkoako Foru
Aldundiak eta Gipuzkoako
udalek Europako Batasunaren Egitura Fondoen laguntzaz Gipuzkoan garatu
eta kudeatu dituzten jarduera guztiak.
Egungo programazio ekitaldiaren barruan,
2000-2006koan,
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion Egitura Fondoen 2.
eta 3. helburuan kokatzen da.
Egitura arloan (industriaren egiturak, landako
egiturak, hirikoak edota arrantzatik bizi diren eskualdeetako egiturak)
arazoak dituzten eskualdeak sustatzea da Egitura Fondoen 2. helburua.
Sustatu beharreko eskualde horiek, izatez, komunitateko batez besteko
garapena duten herrialdeetan daude, baina horietako bakoitzak bere
mailako zailtasunak ditu gizarte zein ekonomiaren arloan. Horri loturik,
ez da ahaztu behar zailtasun horiek sarri langabezia tasa altuaren
oinarri izaten direla.
Eta 3. helburua giza baliabideen
enplegu aukerak garatzeko eta hedatzeko
erreferentzia esparrua da.
|