Gipuzkoako Foru Aldundia - Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentua
Europako funtsak Gipuzkoan
hasiera es | eu | fr | en
Harremanak
Ardatzak eta neurriak, kokapena eta erakundeak
Ardatz eta neurrien arabera
 

Egitura Fondoetako 2. helburua: egitura arazoak dituzten eskualdeak berpiztea.

Egitura Fondoetako 2. helburuarekin egitura mailan (dela industriaren egitura, landako egitura, hirietako egiturak edota arrantzaz bizi diren herrietako egiturak) arazoak dituzten eskualdeak berpiztu nahi dira. Sustatu beharreko eskualde horiek, izatez, komunitateko batez besteko garapena duten herrialdeetan daude, baina bakoitzak bere heinean zailtasunak ditu gizarte zein ekonomiaren arloetan, eta zailtasun horiek zenbait kasutan langabezia tasa altuaren oinarri izaten dira. Hona horietako batzuk:

  • industria edo zerbitzuen sektorean eman diren aldaketak;
  • landatar eskualdeetan jarduera tradizionalek izan duten beherakada;
  • herri askotara etorri den krisialdia;
  • arrantza ukitzen duten arazoak.

Europako Batasunak Euskal Autonomiako Erkidegoko 2. helburuari 587,6 milioi euroko laguntza eman dio 2000-2006ko aldian, 1.316,2 milioi euroko aurrekontuari lotutako programak aurrera eramateko.

Programa horiek 6 ardatz eta 28 neurritan egituratzen dira. Ondoko lerroetan ikusiko ditugu Gipuzkoan laguntza izango duten ardatz eta neurriak, hala nola gaur egun indarrean dauden proiektuak.

 
  ardatza 1  
  Lehiakortasuna, enplegua eta produkzio bilbearen garapena hobetzea  
  ardatza 2  
  Ingurugiroa, ingurunea eta ur baliabideak  
  ardatza 3  
  Jakintzaren gizartea (Berrikuntza, I+G, Informazioaren gizartea)  
  ardatza 4  
  Garraio eta energia sareak garatzea  
  ardatza 5  
  Eskualde eta udalen garapena  
  ardatza 6  
  Laguntza teknikoa  
Europako funtsak Gipuzkoan | GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA © 2003