EAEren eskualde garapenaren estrategiaren datozen urteetako helburu kolektiboa da teknologian Europar Batasunarekin bat egitea. Hori horrela, oinarri hauek izango ditu estrategiak: ikerketa eta teknologia alorreko europar ingurunean erreferentzia izatea; informazio eta jakintzaren gizartea zabaltzea eta sakontzea; eta kalitate osoa eta jakintzaren kudeaketa bultzatzea.
MAILAK
01 I+GT jarduerak ikerketa zentroetan
Ikerketa estrategikoko proiektuak
Hainbat ikerketa alor sumatzen da Gipuzkoan, hala nola nanoteknologia eta bioteknologia. Zalantzarik gabe, etorkizun handia eta garrantzi estrategikoa dute, Gipuzkoako enpresei lehiakortasuna eman eta balio erantsi handiko enpresa berriak sortzeko. Proiektuak aukeratzeko, kontuan hartuko da Eusko Jaurlaritzak zientzia eta teknologia planaren bidez ematen duen izaera estrategikoa. Irizpide orokor gisa, kontuan hartuko da diru laguntzak proiektuaren edukia aberastea edota hura garatzeko prozesua hobetzea. Proiektuak gai izan behar dira Gipuzkoa dena delako zientzia esparruan erreferentzia bihurtzeko, eta Gipuzkoan eragin ekonomikoa izan behar dute; gainera, ikerketa azpiegiturako inbertsioak eta ikertzaile taldea Gipuzkoan ondo kokatuta egon behar dira.
Erantzulea: Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua.
07 Ikerketa eta berrikuntzarekin zuzenean lotutako enpresetako inbertsioa (teknologia berritzaileak; I+GT zentroek eta enpresek eta unibertsitateek enpresak sortzea; eta abar)
Ekintzailetasuna sustatzea
Hona hemen bultzatu beharreko jarduerak:
- Hezkuntza alorrean ekiteko joeraz eta enpresak sortzeko ekimenaz sentsibilizatzeko jarduerak.
- Teknika eta lanbide alorreko ekimen enpresarialak aztertu, garatu eta abiatzeko jarduera lagungarriak (hezkuntza esparrua).
Proiektuak aukeratzean kontuan hartuko da, besteak beste, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna sustatzen duten ekintza positiboak txertatzeko irizpidea eta bestelako beharrizan sozialen aldeko konpromisoa.
Erantzulea: Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua.
09 Enpresa txiki eta ertainetan ikerketa eta berrikuntza nahiz espiritu enpresariala sustatzeko beste neurri batzuk
Lurralde eta enpresa berrikuntza
Jardueren artean jasoko dira inbertsio proiektuak, lehiatu aurreko ikerketa proiektuak eta jakintza gizartean hedatzeko proiektuak.
Era berean, bultzatuko da proiektu horiek Gipuzkoako industria sarearen lehiakortasunaren hobekuntzan edo haren dibertsifikazioan eragitea, bai eta tamaina edota sektorea dela-eta ekintza berritzaile nabarmenagoa behar duten enpresak parte harraraztea ere.
Erantzulea: Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua.
13 Herritarrentzako zerbitzu eta aplikazioak (osasun, herri administrazio, prestakuntza, gizarteratzea eta hainbat arlotako zerbitzu elektronikoak)
Gobernu elektronikoa (i-gipuzkoa 2010)
Foru eta Udal Administrazioaren eduki eta zerbitzu digitalak garatzen laguntzea, herritarren bizitza kalitatea, lehiakortasuna eta enplegua xede hartuta.
Herritar guztiei zuzenduta daude proiektuak, kontuan hartu gabe egoera pertsonala, teknologia berrien ezagutza, hizkuntza eta bizilekua.
Erantzulea: Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua
Unibertsitateek jakintzaren gizartean betetzen duten eginkizun berria
Hona hemen garatuko diren jarduketen alderdiak:
•Irakasleen eginkizun berria.
•Informazio eta komunikazioaren teknologiak (IKT) sartzea ikaskuntza testuinguru berriak garatzeko.
•Berariazko jarduketak, gizartearekiko konpromisoa eta ingurune sozio-ekonomikoa uztatuta.
Erantzulea: Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua
|