Gipuzkoako Foru Aldundia - Ogasun eta Finantza Departamentua
Europako funtsak Gipuzkoan
hasiera es | eu
Harremanak
Ardatzak
Fse
itzuli  
  ardatza 1
Enpresa ekimena sustatzea eta langile, enpresa eta enpresarien egokitzeko gaitasuna hobetzea
 

Asmoa da 62. eta 63 zk.ko lehentasunezko gaiak lantzea. Geroago, lehentasunezko beste gai batzuk jaso daitezke, bitarteko organismoak eta kudeaketa agintariak egoki iritziz gero.

GAIAK

62  Enpresetako heziketa etengabeko sistema eta estrategien garapena; langileei zuzendutako prestakuntza eta zerbitzuak, aldaketetara egokitzeko aukera hobetze aldera; enpresa ekimenaren eta berrikuntzaren sustapena

Emekin - emakume ekintzailea

Praktika onak identifikatu eta laguntza integral bat abiatuko da, emakumeek sustatutako proiektu enpresarialen bideragarritasuna sustatzeko. Gainera, emakume ekintzaileen eta haien ekintzailetasunaren aitortza eta balorarizazio soziala sustatuko da.

Erantzulea: Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua

Enpresak sortzen eta sendotzen laguntzeko egiturak sustatzea

Jarduketa honen hartzailea eskola komunitatea da. Horretarako, lurraldean txertatutako adituen sare bat eratuko da, enpresak sortzeko prozesuan ekintzaileei laguntze aldera: informazio zentroak, orientazioa eta aholkularitza.

Erantzulea: Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua

63  Lana antolatzeko modu berritzale eta produktiboagoak sortzea eta hedetzea

Erantzukizun soziala hartzen duten enpresak: hazkundea eta lana

Programa honen barruan, hainbat jarduketa gauzatuko dira: nazioarteko praktika onen identifikazioa (entitateak eta ekintzak), enpresaren erantzukizun sozialaren kultura sustatze aldera; EES sustatzeko kudeaketa tresna eta sistemen diseinua; enpresen alorrean EESren aldeko kulturaren hedapena eta sustapena (sentsibilizazioa eta kontzientziazioa); hezkuntzaren alorrean EESren aldeko kulturaren hedapena eta sustapena (material pedagogikoen garapena eta hezkuntza sistemaren parte hartzea); eta, azkenik, EES alorreko jarduketak egiten dituzten enpresen aitortza eta balorizazio soziala (praktika onen identifikazioa).

Erantzulea: Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua

itzuli