Gipuzkoako Foru Aldundia - Ogasun eta Finantza Departamentua
Europako funtsak Gipuzkoan
hasiera es | eu
Harremanak
Proiektuak
Feder
  ardatza 1
Jakintzaren ekonomia, berrikuntza eta enpresa-garapena
  01  I+GT jarduerak ikerketa zentroetan  
  Ikerketa estrategikoko proiektuak

Helburuak:
Gipuzkoako alor estrategikoetan ikerketa bultzatzea. Ikerketa alor eta proiektu estrategikoak hiru irizpide erabilita baloratzen dira: Gipuzkoan alor horietan gaitasuna izatea; datozen urteetan Gipuzkoako industria sarean zer ezagutza eskatuko den aurreikustea; Gipuzkoan presentzia txikia duten alor estrategiko garrantzitsuak izatea.

Azalpena:
Hainbat ikerketa alor sumatzen da Gipuzkoan, hala nola nanoteknologia eta bioteknologia. Zalantzarik gabe, etorkizun handia eta garrantzi estrategikoa dute, Gipuzkoako enpresei lehiakortasuna eman eta balio erantsi handiko enpresa berriak sortzeko.
Proiektuak aukeratzeko, kontuan hartuko da Eusko Jaurlaritzak zientzia eta teknologia planaren bidez ematen duen izaera estrategikoa. Irizpide orokor gisa, kontuan hartuko da diru laguntzak proiektuaren edukia aberastea edota hura garatzeko prozesua hobetzea.
Proiektuak gai izan behar dira Gipuzkoa dena delako zientzia esparruan erreferentzia bihurtzeko, eta Gipuzkoan eragin ekonomikoa izan behar dute; gainera, ikerketa azpiegiturako inbertsioak eta ikertzaile taldea Gipuzkoan ondo kokatuta egon behar dira.


Finantzaketa:
Inbertsio osoa: 11.712.256 euro.
FEDERren kofinantzaketa (%50): 5.856.129 euro


Erantzulea:
Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua.
 
itzuli