|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Enpresa ekimena sustatzea eta langile, enpresa eta enpresarien egokitzeko gaitasuna hobetzea |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
63 Lana antolatzeko modu berritzale eta produktiboagoak sortzea eta hedetzea |
|
|
|
|
Erantzukizun soziala hartzen duten enpresak: hazkundea eta lana
Helburuak: Enpresen artean beren erantzukizun soziala (EES) sustatzeko programa integrala, batez ere enpresa txiki eta ertainen (ETE) eta mikroETEen artean, enpresa berriak sortu eta sendotzeko prozesuan konprometitutako pertsonen artean eta, oro har, gizartean, betiere horien guztien erantzukizunak eta eginkizunak bereizita.
Hori horrela, asmoa da enpresaren erantzukizukizun sozialaren (EES) edo erantzukizun sozial korporatiboaren (ESK) kontzeptua nahiz hori ezartzeko tresnak barneratzea, pertsonari begira antolatu eta kudeatzeko modu berriekin uztartuta, Gipuzkoako enpresetan kalitatezko enplegu gehiago eta hobea sustatze aldera.
Azalpena: Programa honen barruan, hainbat jarduketa gauzatuko dira: nazioarteko praktika onen identifikazioa (entitateak eta ekintzak), enpresaren erantzukizun sozialaren kultura sustatze aldera; EES sustatzeko kudeaketa tresna eta sistemen diseinua; enpresen alorrean EESren aldeko kulturaren hedapena eta sustapena (sentsibilizazioa eta kontzientziazioa); hezkuntzaren alorrean EESren aldeko kulturaren hedapena eta sustapena (material pedagogikoen garapena eta hezkuntza sistemaren parte hartzea); eta, azkenik, EES alorreko jarduketak egiten dituzten enpresen aitortza eta balorizazio soziala (praktika onen identifikazioa).
Finantzaketa: Inbertsio osoa: 2.015.000 euro FSEren kofinantzaketa (%50): 1.007.500 euro
Erantzulea: Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua
|
|
|
|
|
|
|
|
|