Honakoak dira neurri nagusienak: ikerketa, berrikuntza eta
teknologiaren garapenerako proiektuei laguntzak ematea, eta
ikerketarako zentro publikoak eta zentro teknologikoak eraiki
eta hornitzea.
Halaber, sektoreko giza baliabideak indartzeko, informazioaren
gizartea sustatzeko eta teknologia transferitzeko jarduerak
ere antolatuko dira.
NEURRIAK
3.2 neurria: Teknologia ikertzeko, berritzeko
eta garatzeko proiektuak.
Ekonomia berria
Arlo honetako negozio berriak, Internet eta ekonomia berriarekin
zerikusi dutenak, garatzea, lizentziatu gazteei prestakuntza
eta esperientzia eskainiz eta sektore honetan enpresak sortzeko
aukerak hedatuz.
Erantzulea :
Gipuzkoako Foru Aldundia
Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentua
I+G (ikerleak) proiektuak
Laguntzak ikerketa zentro babestu, I+G sektoreko zentro eta
unibertsitateen institutuetako pertsonalarentzat teknologia
ikertzeko, hedatzeko eta transferitzeko proiektuetarako.
Erantzulea :
Gipuzkoako Foru Aldundia
Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentua
3.5. neurria: Ikerketa zentro publikoak eta zentro teknologikoak
I+G (azpiegiturak) proiektua
Zentro teknologikoetan azpiegitura-zuzkidurak hobetzeko laguntzak.
Erantzulea :
Gipuzkoako Foru Aldundia
Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentua
3.6. neurria: Informazioaren gizartea
e-Gipuzkoa: hezkuntza sistema eta Informazioaren Gizartea
Laguntza ematen zaie Gipuzkoako ikastetxeei azpiegitura telematikoez hornitu eta erakunde adituen sarea sustatu eta I+G proiektuak garatzeko (metodologia, produktu berriak eta prestakuntza zerbituak) IKTak erruz erabiliz.
Erantzulea :
Gipuzkoako Foru Aldundia
Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentua
BIC Digitala
Enpresa txikiak sentsibilizatzeko programa sortu da, Informazioaren Gizartearen abantailei buruz eta teknologia horiek lehiakortasunari eusteko duten garrantziari buruz. Ekonomia berriko proiektuak garatzeko espazioak eta instalazioen ekipamendua hornitu dira.
Erantzulea :
Gipuzkoako Foru Aldundia
Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentua
Interneterako sarbidea Mendaron
Herritarrak, herriko administrazioa eta enpresak informazioaren
gizartera iristeko azpiegiturak antolatzea eta tokiko garapen
eta enplegurako ekimenak sustatzea.
Erantzulea :
Mendaroko udala
|