Egitura Fondoen 3.
helburua: Giza baliabideen enplegu aukerak garatzeko eta
hedatzeko erreferentzia esparrua.
El Europar da komunitate mailan finantza baliabiderik
nagusiena, estatuei enplegurako jarraibideak garatzen
eta aplikatzen laguntzeko, betiere Europako enplegurako
estrategiaren barruan.
Giza baliabideen arloko estrategia proposamen honetan
zehar hiru elementu azpimarratu behar dira oso garrantzitsuak
direlako:
- gizon eta emakumeen arteko aukera
berdintasunaren printzipioa sistematikoki aplikatzeko
ikuspegi bat aurkitzea;
- informazioaren gizarteak enplegua sortzeko duen indarra
gizarte osoaren alde ustiatzea, eta
- Europako Gizarte Funtsaren laguntza tokiko garapena
sustatzeko.
Honakoak dira Europako Gizarte Funtsaren bost jarduera
eremuak (3. helburua):
- laneko politika aktiboak, enplegua sustatzeko;
- bazterketarik gabeko gizartea eraikitzeko, edozeinentzat
irekita dagoena, alegia;
-
heziketa iraunkorraren bidez enplegu aukerak, lanbide
gaitasunak eta mugikortasuna sustatzeko;
- egokitasuna eta enpresa izpiritua garatzeko; eta
- emakumeen aldeko ekintza positiboak antolatzeko.
Europako Batzordeak Euskal Autonomia
Erkidegoko 3. helburuko programa finantzatzeko eman duen
laguntza 2000-2006 aldirako 22,6 milioi eurokoa da, aurrekontu
orokorra 508,194,4 milioi eurokoa denean.
Programa hau 9 ardatz eta 17 neurritan egituratu da.
Ondoren datoz Gipuzkoak programa horretatik jasoko dituen
laguntzen banaketa ardatzez ardatz eta neurriz neurri,
hala nola gaur egun indarrean dauden proiektuen xehetasunak.
|