Ardatz honen berariazko helburua tokiko
ekimenak sustatzea da, betiere ekimen horiek tokian tokiko premiei
erantzuteko eta enplegua sortzeko direnean.
NEURRIAK
1 neurria: Enplegua sortzeko antolatzen
diren ekimenei laguntzak ematea.
Tokian tokiko inguruen garapen endogenoari laguntzeko jarduerak
sustatuko dira, enpresa izpirituari bultzada emanez.
Jarduera: Tokiko garapen agentziei laguntzea.
Jarduera honen barruan udal mailako beste jarduera batzuk antolatu
dira, laneko esperientziari (kontratu bidezkoa) buruzko programa
berezietan oinarriturik; hartara, jarduera hauek programan hartutako
pertsonen lan aukerak hobetzera bideratzen dira. Programan hartutakoen
eskuragarritasuna, lan egiteko aukerak eta lanbide gaitasunak
hobetuz, tokian tokiko enplegua sortzeko ekimenari laguntzen
zaio. |