OROKORRA
e-Pymes Programa
Enpresa txiki eta ertainentzako laguntzak eratu dira, lehenbailehen “ekonomia
digital”era gehi daitezen; halaber, informazio eta komunikazioaren
teknologietarako baliabideak erosi eta horiek sortzen dituzten
premietara egokitzea sustatuko da.
Erantzulea :
Gipuzkoako Foru Aldundia
Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentua
Txekin programa
Enpresa berriak sortu nahi dituzten ekintzaileentzako laguntza:
aholkularitza eta laguntza teknikoa enpresa sortzerakoan eta
enpresa sendotzerakoan. Laguntza zerbitzu hau txekeen bidez gauzatzen
da. Laguntzetan sartzen da, halaber, baliabide telematikoren
bat eskuratzea edo erabiltzea.
Erantzulea :
Gipuzkoako Foru Aldundia
Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentua
CEI programa
Laguntzak BIC Berrilan eta CEI Arrasate bezalako enpresa eta
berrikuntza zentroentzat, enpresa berrikuntzarako proiektuak
aztertzeko. Laguntzak negozio berrizaleak dituzten ekintzaileei
ere emango zaizkie eta beren proiektuen bideragarritasuna aztertzen
lagunduko zaie, baita finantzaketa eta kokapena bilatzen ere.
Erantzulea :
Gipuzkoako Foru Aldundia
Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentua
ATERPE programa
Giza talde baztertuak berriro gizartera egokitzeko eta gehitzeko
programa. Horren bidez giza talde baztertuak lan merkatura iristeko
ahaleginak bultzatzen eta laguntzen dira eta jarduera multzo
baten laguntzaz baztertuen lan aukerak areagotzen.
Erantzulea :
Gipuzkoako Foru Aldundia
Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentua
Laguntza teknikoa.
Programaren antolakuntza, segimendua, kudeaketa eta ebaluazioa
egiteko.
Erantzulea :
Gipuzkoako Foru Aldundia
Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentua
Ekipamendu soziokulturalak gazteentzat.
Gazteentzat oinarrizko ekipamendu egokituak, gazteek aniztasuna
onartzen ikas dezaten, gizartean parte har dezaten eta kultur
harremanak heda daitezen.
Erantzulea :
Gipuzkoako Foru Aldundia
Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentua
Ondare historiko-artistikoa eraberritzea.
Loiolako santutegiko basilikaren kupula barrutik eraberritzea;
Donostiako Santa Teresa komentua birgaitzea eta erlijio ondarea
zaharberritzea.
Erantzulea :
Gipuzkoako Foru Aldundia
Kultura Zuzendaritza Nagusia
Ibilbideak seinaleztatzea eta egokitzea.
Udalentzako laguntzak mendibideak egokitzeko eta zirkuituak
seinaleztatzeko.
Erantzulea :
Gipuzkoako Foru Aldundia
Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentua
Ekonomia berria
Arlo honetako negozio berriak, Internet eta ekonomia berriarekin
zerikusi dutenak, garatzea, lizentziatu gazteei prestakuntza
eta esperientzia eskainiz eta sektore honetan enpresak sortzeko
aukerak hedatuz.
Erantzulea :
Gipuzkoako Foru Aldundia
Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentua
I+G (ikerleak) proiektuak
Laguntzak ikerketa zentro babestu, I+G sektoreko zentro eta
unibertsitateen institutuetako pertsonalarentzat teknologia ikertzeko,
hedatzeko eta transferitzeko proiektuetarako.
Erantzulea :
Gipuzkoako Foru Aldundia
Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentua
I+G (aizpiegiturak) proiektua
Zentro teknologikoetan azpiegitura-zuzkidurak hobetzeko laguntzak.
Erantzulea :
Gipuzkoako Foru Aldundia
Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentua
e-Gipuzkoa: hezkuntza sistema eta Informazioaren Gizartea
Laguntza ematen zaie Gipuzkoako ikastetxeei azpiegitura telematikoez hornitu eta erakunde adituen sarea sustatu eta I+G proiektuak garatzeko (metodologia, produktu berriak eta prestakuntza zerbituak) IKTak erruz erabiliz.
Erantzulea :
Gipuzkoako Foru Aldundia
Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentua
BIC Digitala
Enpresa txikiak sentsibilizatzeko programa sortu da, Informazioaren Gizartearen abantailei buruz eta teknologia horiek lehiakortasunari eusteko duten garrantziari buruz. Ekonomia berriko proiektuak garatzeko espazioak eta instalazioen ekipamendua hornitu dira.
Erantzulea :
Gipuzkoako Foru Aldundia
Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentua
Gipuzkoako bidegorrien sarea.
Gipuzkoa osoan zehar bidegorri sarea eratzea.
Erantzulea :
Gipuzkoako Foru Aldundia
Garapen Iraunkorrerako Departamentua
|