rss
Gipuzkoako Foru Aldundia - Ogasun eta Finantza Departamentua
Europako funtsak Gipuzkoan
hasiera es | eu
Harremanak
Berriak
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2016ko abendua
 
- Donostiak Europako Kultura Hiriburu izan den urtea amaitu du
- EGIF Euskadin duen jarraipenarako batzordeak bigarren bilera egin du

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2017-01-12   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2016ko azaroa
 
- Foru Aldundiak ETEak ekimenean izandako partaidetzari esker, 29,4 milioi euro mailegutan jasotzeko aukera izan dute Gipuzkoako enpresek
- Euskal Eurohiriak Plan Estrategiko berria aurkeztu du eta Iparraldeko administrazio-egitura berriaren ondorioei buruzko hausnarketaldia abiarazi du
- Foru Aldundiak bisita egin dio Danimarkako Gobernuari Gobernu Ona delakoari lotutako estrategiak partekatzeko
- Europako Batzordeak Espainiako eta Portugaleko Egiturazko eta Inbertsiorako Funtsak ez blokeatzea erabaki du

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2016-11-16   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2016ko urria
 
- Gipuzkoako Foru Aldundiak berretsi egin du talentua erakarri eta bertan atxikitzeko helburua duen Fellows programarekiko konpromisoa
- Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak DG Regio eta Eurocities-eko arduradunekin bildu dira 2016ko Open Days delakoan parte hartzeko
- Gipuzkoak berdintasun-gaietako esperientziak trukatu ditu Norvegiako gobernuarekin

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2016-11-14   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2016ko iraila
 
- Ingurumen Departamentuak LIFE LEMA Europako proiektua
- Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Departamentuak antolatutako “lurraldeen erresilientzia” ikastaroak Europako hiri-politika landu zuen
- LIFE OREKA MENDIAN mugaz bestaldeko proiektuak
- 83 udalerri finantzatuko dituzte DUSI Estrategiak bideratzeko

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2016-10-13   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoako gizarteratze-zerbitzuen eskubideen eta bizi-kalitatearen eredua identifikatu dute Europako jardunbide egoki gisa
 
Europar Batasuneko Holandako presidentetzak “Gizarteratzeko zerbitzu integratuetako jardunbide egokiak Europan” izeneko txostenean kide diren herrialde ugarietan gizarte-bazterkeriaren eta txirotasunaren aurka borroka egiteko ikuspegi integratuen jardunbide egokiak bildu ditu. Txostenean hautatutako proiektuen artean, 8 proiektu Estatuan garatu dituzte; haien artean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika Departamentuak garatutako gizarteratze-zerbitzuetako eskubideen eta bizi-kalitatearen eredua dago.
 
Data: 2016-09-27   informazio gehiago: ireki
 
 LIFE OREKA MENDIAN mugaz bestaldeko proiektuak oinarriak ezarriko ditu mendiko larreak haien kontserbazioa bermatzeko moduan kudeatzea lortzeko
 
LIFE OREKA MENDIAN proiektuaren helburua mendiko larreak (Europa mailan oso mehatxatutako guneak dira) haien kontserbazioa eta bertan bizi diren habitaten eta espezieen mantentzea bermatzeko moduan kudeatu ahal izateko oinarriak finkatzea da. Europar Batasunak finantzatu du beste batzuekin batera, eta Eusko Jaurlaritzak zuzendu du, HAZI Fundazioaren bidez.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Departamentuaren bidez, beste bi foru-aldundiekin eta Ihobe eta Neiker-Tecnalia sozietate publikoekin batera, proiektuan hartu du parte.

LIFE OREKA MENDIAN proiektuan Euromontana elkarteak eta Euskal Herriko Laborantza Ganbara eta Conservatoire d’Espaces Naturels d’Aquitaine Iparraldeko erakundeek ere hartu dute parte.
 
Data: 2016-09-26   informazio gehiago: ireki
 
 Ingurumen Departamentuak LIFE LEMA Europako proiektua, itsasoko zabor flotatzaileak jasotzeko eta kudeatzeko zerbitzu adimentsua, zuzenduko du
 
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Departamentuak zuzendu eta AZTI koordinazio teknikoaz arduratuko den LIFE LEMA Europako proiektuaren helburua Gipuzkoako eta Lapurdiko kostaldeetan itsasoko zabor flotatzaileak jasotzeko eta kudeatzeko zerbitzu adimentsua ezartzea da. Hori guztia bat dator Europako Itsasoko Estrategiaren direktibekin eta horren helburua tokiko agintaritzak kostaldea garbi mantentzeko ikuspegi iraunkorra hartzera bideratzea eta ingurumenean eta gizartearentzat sortutako inpaktu negatiboak murriztea da.
 
Data: 2016-09-23   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2016ko uztaila eta abuztua
 
- Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Departamentuak antolatutako “Lurraldeen erresilientzia” ikastaroak Europako Batzordearen Hiriko eta Eskualdeko Politikaren Zuzendaritza izango du
- Gipuzkoako berdintasun-politiketan arreta jarri du Europak jarraitu beharreko eredu gisa
- Gipuzkoako tokiko erakundeak trukatzeko senidetzeak sustatzeko Elkarrekin laguntza-programaren ebazpena argitaratu da

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2016-09-07   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2016ko ekaina
 
- Iparraldeko eta Gipuzkoako 350 ikaslek hartu dute parte Euskal Eurohiriko eskola-trukeetan
- Aldundiak eta Pirinio Atlantikoetako Kontseiluak Europako balioak sendotzen jarraitzeko konpromisoa hartu dute
- Uztailaren 21ean eta 22an egingo dute “Jarduera ekonomikoa ongizatearen berme” udako ikastaroa

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2016-07-05   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2016ko maiatza
 
- Euskadiko EGEF 2014-2020 Programa Operatiboaren Hirugarren Jarraipen Batzordea egin dute
- Gipuzkoako Foru Aldundiak orain arte EGEF Programa Operatiboa Gipuzkoan abian jartzeko emandako urratsak ezagutarazi ditu
- Gipuzkoako Foru Aldundiak Europako estrategia partekatu du udalekin, mankomunitateekin eta garapen-agentziekin
- Gipuzkoak eta Euskadik 30 urte Europako Batzordean
- “Non ikusten duzu Europa Euskadin?” gazteentzako argazki-lehiaketaren sariak entregatu dira

..nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2016-06-06   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoako Foru Aldundiak orain arte EGEF Programa Operatiboa Gipuzkoan abian jartzeko emandako urratsak ezagutarazi ditu
 
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Zerga eta Finantza Politikako Zuzendaritzaren bidez, Euskadiko EGEF 2014-2020 Programa Operatiboaren Hirugarren Jarraipen Batzordean hartu du parte. Topaketa maiatzaren 20an egin zuten Bilbon.

Eskainitako hitzaldian, Foru Aldundiko arduradunek Gipuzkoan EGEF Programa Operatiboa abian jartzeko orain arte garatu dituzten lanak azaldu zituzten.
 
Data: 2016-05-26
 
 Euskadiko EGEF 2014-2020 Programa Operatiboaren Hirugarren Jarraipen Batzordea egin dute
 
Maiatzaren 20an egin zuten Bilbon Euskadiko EGEF 2014-2020 Programa Operatiboaren Hirugarren Jarraipen Batzordea.

Bileran Europako Batzordeko, Ministerioko eta Programa Operatiboko partaide diren erakundeetako (horien artean, Eusko Jaurlaritza eta hiru foru-aldundiak daude) ordezkariek hartu zuten parte.

Topaketan landutako gaien artean, 2014-2015eko exekuzioko urteko txostena, Programa Operatiboaren egoera, Komunikazio Estrategia, Lanak Hautatzeko Irizpideak eta Prozedurak, Programaren Ebaluazio Planaren aurkezpena eta Finantza Tresnak abian jartzea nabarmendu behar dira.
 
Data: 2016-05-25
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2016ko apirila
 
- Gipuzkoako Foru Aldundiak 3,3 milioi euro bideratuko ditu landa-garapeneko laguntzetara FEADERen laguntzarekin
- Aurkeztu da EHUko udako ikastaroen XXXV. edizioa
- Oztopo juridiko, administratibo eta linguistikoak dira mugako eskualdeetako pertsonek dituzten oztopo nagusiak

..nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2016-05-10   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2016ko martxoa
 
- Proiektuak zehazteko faseari ekingo dio Eurohiriaren Plan Estrategikoak
- Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuak berritu egin dute Mugaz Gaindiko Lankidetza Hitzarmena
- Gipuzkoako herriek senidetzeak egin ditzaten sustatzea helburu duen Elkarrekin programa deitu dute berriz ere

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2016-04-08   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2016ko otsaila
 
- Enplegua eta berrikuntza izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiak jasoko dituen EGEF eta EGF funtsen lehentasun nagusia
- Europako funtsen DUSI deialdiak Pasaiako Badiaren biziberritzerako 9 milioi ekar ditzake
- Zabalik dago euskal arrantza-sektoreko tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiak aurkezteko deialdia

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2016-03-03   informazio gehiago: ireki
 
 Europako funtsen DUSI deialdiak Pasaiako Badiaren biziberritzerako 9 milioi ekar ditzake
 
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Batzar Nagusietan iragarri du Pasaiako Badiarako 2014-2020 eperako erakundearteko estrategia hautagaietako bat aurkeztu dela DUSI deialdian (Hiri Garapen Iraunkor eta Integratua). Deialdi hau 2014-2020 Hazkunde Jasangarrirako EGEF Programa Operatibo barnean dago.

Mugikortasuneko Departamentuak aurkeztutako proposamena Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udaleekin eta Oarsoaldeko Garapen Agentziarekin batera egin du.

Aldundiak eta udalek Pasaiako Badiarako proiektatu dituzten proiektuek 18 milioi euro hartzen dituzte guztira, eta HGII programak kopuru horren erdia finantza lezake, 9 milioi alegia; % 35 Aldundiak finantzatuko luke, 6,3 milioi alegia, eta ukitutako udalek % 15 (2,7 milioi).
 
Data: 2016-02-15   informazio gehiago: ireki
 
 Enplegua eta berrikuntza izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiak jasoko dituen EGEF eta EGF funtsen lehentasun nagusia
 
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Diputatuen Kontseiluak 2016ko otsailak 9an onartu eta berretsi egin du Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) eta Europako Gizarte Funtsaren (EGF) finantziazioa edukiko duten Aldundiaren proiektuen zerrenda, 2014-2020 aldiari dagokion Europar Batasunaren inbertsio errondaren barruan.

Aldundiaren hainbat proiektu diruz lagunduko ditu Europak, %50arekin. EGEFren barruan 18.445.109 euro emango dizkio Aldundiari, eta EGFren barruan, berriz, 2.925.000 euro (21.370.109 euro, guztira).
 
Data: 2016-02-09   informazio gehiago: agiria ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2016ko urtarrila
 
- Donostia, Kulturaren Europako Hiriburua 2016an
- Irekita dago Euskadi Landa Garapeneko Programaren 2015-2020ko Tokiko Garapen Estrategietarako deialdia
- Espainiako Enpleguko, Prestakuntzako eta Hezkuntzako 2014-2020 Programa Operatiboa onartu dute

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2016-02-04   informazio gehiago: ireki
 
 Donostia, Kulturaren Europako Hiriburua 2016an
 
“Elkarbizitzarako kultura” lelopean, Donostiak ofizialki hasi du Breslaviarekin (Wroclaw) batera, 2016an Kulturaren Europako Hiriburu titulua eman dion urtea. Inaugurazio-ekitaldi ofiziala urtarrilaren 23an egin dute Victoria Eugenia Antzokian. Ondoren, kontzertua eskaini eta Maria Cristina zubian inaugurazioko ekitaldia egin dute. Dena den, aurrez, eta Danborradaren hasierarekin (urtarrilak 20) batera, Europako hiriburutza jai-giro handiagoan inauguratu ahal izan dute hiritarrek.
 
Data: 2016-01-29   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2015eko abendua
 
- Euskal Eurohiriaren Mugaz Gaindiko Agentziaren Batzordearen bilera berria
- Gipuzkoako Foru Aldundiak Bruselako euskal europarlamentariak Kudeatzeko Plana aurkeztu du
- EGEF 2014-2020 Programa Eragileen exekuzio-faseari hasiera eman zaio

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2016-01-14   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2015eko azaroa
 
- Donostia 2016ko Kulturaren Europako Hiriburua, ofizialki aurkeztu dute
- Gipuzkoako Foru Aldundiak eta AFEDEGIk Pirinio Atlantikoetako, Nafarroako eta Aragoiko kirol-ordezkariekin egindako topaketan hartu dute parte
- Gipuzkoak Esloveniarekin lankidetza ekonomikorako bideak aztertu eta loturak bultzatuko ditu

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan
 
Data: 2015-12-04   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2015eko urria
 
- Euskadiko EGEF 2014-2020 Programa Operatiboaren bigarren Jarraipen Batzordea egin dute
- Foru Aldundiak Gipuzkoa Europa mailan I+G+Bren arloan aitzindari izan dadin, enpresa eta teknologia zentroen elkarlana bultzatzen jarraituko du
- Hazkunde Iraunkorreko EGEF Programa Operatiboa (POCS, delakoa) aurkeztu dute

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2015-11-04   informazio gehiago: ireki
 
 Euskadiko EGEF 2014-2020 Programa Operatiboaren bigarren Jarraipen Batzordea egin dute
 
Urriaren 27an egin zen Bilbon 2014-2020 programazio-aldi berriko Euskadiko EGEF Programa Operatiboaren Jarraipen Batzordearen bigarren topaketa. Bertan izan ziren, Eusko Jaurlaritzaz eta sail ugariz gain, hiru foru-aldundiak, Ekonomia eta Ogasun Ministerioko Europako Funtsen Zuzendaritza Nagusia eta Europako Batzordeko ordezkariak beste eragile batzuekin batera.

Jarraipen Batzordearen bigarren bilera horren helburua Programa Operatibo berria abian jartzearekin eta garatzearekin lotutako alderdiak ezagutaraztea izan da: funtzioak eta prozedurak, informatikako aplikazioak, ebaluazio-sistemak, lanak hautatzeko prozedurak eta abar. Horrekin lotuta, Programa Operatiboa garatzeko beharrezko eskuliburuak eta dokumentazioa onartu dituzte.
 
Data: 2015-11-02   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoak Garraio Adimentsuari, Ekologikoari eta Integratuari buruzko HORIZON 2020 Infoday izenekoa jasoko du laster
 
Azaroaren 16an Gipuzkoako Foru Aldundiaren Trafikoa Kudeatzeko Zentroan egingo den jardunaldiaren helburua 2014-2020 aldirako finantzaketa-aukerak eta ikerkuntza-ildoak xehetasunez ezagutzea eta ulertzea da gai honen inguruan: HORIZON 2020 programaren baitako “garraio adimentsua, ekologikoa eta integratua”. Bertan, orain arte jasotako partaidetzako emaitzak eta kalitatezko hautagaitzak aurkezteko gakoak eskainiko dituzte.

Ekimena enpresetan eta enpresa-elkarteetan, klusterretan, aholkularitza-enpresetan eta abarretan I+G+b arloko erantzukizun direktiboak edo teknikoak dituzten pertsonei eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza arloetako Euskadiko Sareko eragileei zuzenduta dago, eta honako hauek hartuko dute parte besteak beste: CDTIk, Enterprise Europe Network kontsortzioa Euskadin, Innobasque, Euskadiko Mugigarritasuneko eta Logistikako Klusterra eta Deustu Unibertsitatea.
 
Data: 2015-10-27   informazio gehiago: ireki
 
 “Iniciativa PYME” delakoa abian da
 
Urriaren hasieratik, “Iniciativa PYME” (ETEak ekimena) izenekoaren bidez enpresa txiki eta ertainek maileguetara sarbidea izan dezakete baldintza onuragarriagoetan.

“Iniciativa PYME” Espainiako ETE-en finantzaketa hobetzera bideratutako Europako finantzaketa-tresna berria da. Eskualde bakoitzak bideratuta dituen EGEF funtsak erabilita, arriskuen estaldura hobetzen du ekimenak. Horretarako, autonomia-erkidegoek (horien artean daude EAE eta hiru foru-aldundiak) Egitura Funtsetako 800 milioi euroren kontrolari uko egitea onartu dute. Horri esker, Europako Inbertsio Bankuaren (EIB) bidez, kreditutan 3.200 eta 5.300 milioi euro artean mobilizatzeko funtsa sortu dute.
 
Data: 2015-10-23   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2015eko iraila
 
- Batzordeak Euskadiko EGIFen Programa Operatiboa onartu du 2014-2020 aldirako
- Donostiak zuzenduko du Europar Batasuneko 29 milioi euroko zenbatekoa duen “REPLICATE” proiektua
- Akitania-Euskadi diru-laguntzen bigarren deialdiak Osasuna, Elikagaien industria, Energia berriztagarriak eta Itsasoko baliabideekin erlazionatutako proiektuak lagunduko ditu
- Batzordeak 6.600 milioi euro bideratuko ditu 2014-2020 aldian mugaz bestaldeko eskualdeetarako

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2015-10-05   informazio gehiago: ireki
 
 Batzordeak Euskadiko EGIFen Programa Operatiboa onartu du 2014-2020 aldirako
 
Europako Batzordeak abuztuaren amaieran onartu zuen Europako Gizarte Funtsaren (EGIF) Euskadiko Programa Operatiboa 2014-2020 aldirako.

107,6 milioi euroko zenbatekoa du eta horietatik 54 milioi Europar Batasunak emango ditu. Programaren helburua lan-merkatuko partaidetza hobetzea (autoenpleguaren sustapena barne), enplegu-kalitatea hobetzea eta ezintasuna dutenen eta langabezian daudenen (iraupen luzekoak barne) lan-munduratzea erraztea da. Era berean, lan-merkatutik aldenduen dauden pertsonek (desgaitasuna dutenak eta txirotasuneko edo gizarte-bazterkeriako arriskuan daudenak) enplegurako duten sarbidea hobetzeko eta diskriminazio mota orori aurre egiteko ekimenak aurrez ikusten ditu.
 
Data: 2015-09-22   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2015eko uztaila-abuztua
 
- Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostia 2016-rekiko konpromisoa berretsi du
- Akitania-Euskadi Interclustering-eko 3. edizioa egin dute
2014-2020 aldiko kostu sinplifikatuetarako aukerei buruzko hedapen-jardunaldia
- REDVERT proiektua aurkezteko jardunaldia egin zuten
- Europako Batzordeak Hazkunde Iraunkorrerako Eskualde anitzeko Programa Operatiboa onartu du

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2015-09-09   informazio gehiago: ireki
 
 Europako Batzordeak udalei eta aldundiei 1.500 milioi zuzenduko dituen Hazkunde Iraunkorrerako Eskualde anitzeko Programa Operatiboa onartu du
 
Europako Batzordeak oniritzia eman dio 2014-2020 Hazkunde Iraunkorreko EGEF Programa Operatiboari. 5.520 milioiko kontu-saila izango duen estatu mailako programa hori Europako Gizarte eta Inbertsio Funtsekin babestutako programen baitan dago eta Espainiak, hurrengo zazpi urteotan, 38.000 milioi euro jasoko ditu.

Programaren helburu nagusia estatuan hazkunde ekonomikoa bermatzea da. Aldi berean, hazkunde horrek iraunkorra izan beharko du baliabideak modu eragingarriagoan, berdeagoan eta lehiakorragoan erabiltzen dituen ekonomia bultzatuta. Esparru geografikoa lurralde nazional osoa da, baina eragin handiagoa izango du garapen maila txikieneko eskualdeetan eta trantsizio-bidean daudenetan. Laguntzaren bi heren pilatu da horietan. 5.520 milioi euroko guztizko kontu-sail horretatik, 1.500 milioi euro tokiko administraziorako eta aldundietarako erreserbatu da.
 
Data: 2015-08-31   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2015eko ekaina
 
- Euskadiko Eurohiriko ingurumenari buruzko mugaz gaindiko eskola-kongresua antolatu da
- Euskadik hobera egin du Europa 2020ren adierazleetan
- Batzordeak Kohesio Politikaren exekuzioa hobetu nahi du
- INTERREG EUROPE eta SUDOE 2014-2020 Programa berriak onartu dira

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2015-07-03   informazio gehiago: ireki
 
 Euskadik hobera egin du Europa 2020ren adierazleetan
 
Eustatek argitaratutako azken emaitzekin bat etorriz, Euskadi Europa 2020 Estrategiaren bederatzi adierazletatik bostetan Europako batez bestekoaren (EB 28) gainetik kokatzen da, eta horietako batzuetan, zehazki Hezkuntzarekin lotutakoetan, 2020. urterako ezarritako helburua lortuta.

Zehazki, Euskadik balio hobeak erregistratu ditu adierazle hauetan: Lehen energiaren kontsumoa, Energiaren azken kontsumoa, Garaia baino lehen eskola utzi dutenen tasa, Goi mailako hezkuntza maila eta Txirotasun- edo bazterkeria-arriskuan dauden herritarrak.

Aldiz, Okupazio Tasan Europako batez bestekoak baino balio okerragoak erakusten ditu, Barne-gastu gordina I+Gn, Negutegi-efektuko gasen igorpenak eta Energia berriztagarrien kuota.
 
Data: 2015-07-01   informazio gehiago: ireki
 
 Europako Gizarte Funtsak “AUTOENPLEGUA SUSTATZEN” foru-ekimena 2,9 milioi eurorekin kofinantzatuko du
 
“AUTOENPLEGUA SUSTATZEN” ekimen honen helburua Gipuzkoan, modu pertsonalizatuan, pertsonei enpresa-proiektuen garapen-prozesuetan eta enpresak sortzeko garaian babestu eta laguntza eskaintzea da, batez ere, autoenpleguaren bidez.

Eusko Jaurlaritzak, maiatzaren 28an, Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketarako sarbiderako deialdia ebatzi du. 2014-2020 Euskal Autonomia Erkidegoaren Europako Gizarte Funtsa Programa Eragilean kokatzen da eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Berrikuntza, Nekazaritza Garapen eta Turismo Sailaren bidez aurkeztutako “AUTOENPLEGUA SUSTATZEN” proposamena onartu du.
 
Data: 2015-06-29   informazio gehiago: ireki
 
 GIPUZKOA EUROPAN aldizkariak 100 ale egin ditu eta sekzio berri batekin ospatuko dugu, Europako deialdi nagusienekin
 
2004ko uztailetik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak Gipuzkoa Europan aldizkaria argitaratzen du. Aldizkari horretan, hilero biltzen da Gipuzkoari eta Europar Batasunari buruzko gaurkotasuna, betiere, Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako jardueretarako duen eraginaren eta interesaren ikuspegitik, baita Lurraldeko gainerako administrazioen eta eragile sozioekonomikoen aldetik ere Europa 2020 Estrategiaren eta Komunitateko Kohesio Politikaren alorrean.

Orain, aldizkariko 100. alearen argitalpena dela eta, dagoeneko eskuragarri dauden gaikako 4 sekziorekin egiten du bat. Sekzio berri batek azken hilabetean argitaratutako Europako deialdi nagusiak bilduko ditu.
 
Data: 2015-06-12   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2015eko maiatza
 
- “Non ikusten duzu Europa Euskadin?” gazteentzako argazki-lehiaketaren sariak entregatu dira
- Europako Eguna ospatzeko Elkarrekin Foroaren lehenengo edizioa Urretxun izan da
- Gipuzkoako bederatzi tituludun atzerrian trebatuko dira Elkano programari esker
- EU-Go! Europar Batasunak eskaintzen dituen mugikortasun-aukerak ezagutzeko on line jokoa

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2015-06-12   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoako bederatzi tituludun atzerrian trebatuko dira Elkano programari esker
 
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gipuzkoako bederatzi tituludun hainbat herrialdetara joango dira laster atzerrian ezarrita dauden Euskadiko enpresetan sei hilabetez (hamabi hilabetera arte luzagarriak) laneko praktikak egitera.

EHUk eta Euskadiko Elektronika, Informatika eta Telekomunikazioen Klusterrak (GAIA), Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, sustatutako Elkano Nazioarteko Mugikortasun Beken Programaren VII. Edizioko parte-hartzaileak dira.
 
Data: 2015-05-30   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2015eko apirila
 
- eKOP mugaz gaindiko enpresa-ekimen onenen sariak banatu dituzte
- Tokiko Erakundeetarako Eskualdearen Garapenerako Europako Funtsen deialdia irailean irekiko dela aurrez ikusi dute
- Akitania-Euskadi Euroeskualdean kultura, hezkuntza, hizkuntza aniztasuna, kirola eta gazteriaren arloko proiektuak garatzeko deialdi berria

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2015-05-14   informazio gehiago: ireki
 
 Europako Eguna ospatzeko Elkarrekin Foroaren lehenengo edizioa Urretxun izan da
 
Europako Eguna dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Elkarrekin Foroaren lehenengo edizioa antolatu da Urretxun.

Martin Garitano Diputatu Nagusia, Jon Peli Uriguen Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Foru Diputatuarekin eta Iker Ruiz de Egino Kanpo Harremanetako zuzendariarekin batera Foroan egon dira, non udal arduradunek hainbat esperientzia trukatu dituzte kanpo proiekzioa eta Gipuzkoako udalerrien eta beste herrialde batzuetakoen arteko senidetzeak ardatz hartuta.
 
Data: 2015-05-11   informazio gehiago: ireki
 
 5.000 musikari ariko dira batera Anoetan, Europaren Egunean
 
Bost mila musikaritik gora ariko dira maitzak 9an, Europako Eguna dela eta, Anoetako estadioan ospatuko den ekitaldian. Ekimen hau, XII. Europako Musika Eskolen Jaialdiaren inaugurazio-ekitaldiaren aurrekari izango da. Herritarrei parte hartzeko deia luzatu diete antolatzaileek.

Arratsaldeko 17:00etatik aurrera batuko dira musikari nahiz dantzariak Anoetako oholtza gainean. Juan Jose Ocon izango da ekitaldiaren zuzendari, Olatz Beobideren koordinazio artistikoaren laguntzarekin. Antolatzaileek herritarren parte-hartze aktiboa bultzatu nahi dute eta horretarako sortutako bide ezberdinen berri eman dute 2016 Gunean.
 
Data: 2015-05-04   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2015eko martxoa
 
- Euskadiko FEDER 2014-2020 Programa Operatiboaren Jarraipen Batzordea egin dute
- Eskualdetarako Hazkunde Adimentsuko Programa Eragilea jarri da martxan
- ELKARREKIN programa Gipuzkoako udalerrien eta beste eskualde batzuetako hirien arteko senidetzea bultzatzeko

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2015-04-16   informazio gehiago: ireki
 
 Euskadiko FEDER 2014-2020 Programa Operatiboaren Jarraipen Batzordea egin dute
 
Martxoaren 23an, Gasteizen izan da Euskadiko FEDER 2014-2020 Programa Operatiboaren Jarraipen Batzordea.

Egindako bileran, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek parte hartu duten horretan, euskal erakundeetako gainerako ordezkariekin batera, Batzordeko funtzionamenduaren barne-araudiari jarraitu zaio eta Programa Eragilearen garapena eta martxan jartzeari dagozkion arloak ere landu dira, esate baterako, eragiketak aukeratzeko irizpideak, prozedurak, ebaluazioa, komunikazioa…
 
Data: 2015-04-08   informazio gehiago: ireki
 
 Zabalik da euskal gazteei zuzendutako “Non ikusten duzu Europa Euskadin?” argazki-lehiaketaren edizio berria
 
Laugarren urtez jarraian, Eusko Jaurlaritzak abian jarri du euskal gazteei Europa gerturatzea helburu duen argazki-lehiaketa. Argazkietan Europak hurbileko ingurua garatzen lagundu duen moduari buruz gazteek duten ikuspegia islatzera animatu nahi da.

Lehiaketa 14-25 urteko gazteentzako da eta izena emateko epea 2015eko martxoaren 24tik apirilaren 27ra arte irekita egongo da.
 
Data: 2015-03-31   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2015eko otsaila
 
- EGEF-Euskadi 2014-2020 Programa Operatiboa onartu dute
- Gipuzkoako Foru Aldundiak Genero Berdintasunaren Europako Institutuarekin lankidetzan dihardu
- Gipuzkoako eta Iparraldeko emakumezko enpresari, profesional eta zuzendarien arteko mugaz gaindiko topaketa egin da

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2015-03-09   informazio gehiago: ireki
 
 EGEF-Euskadi 2014-2020 Programa Operatiboa onartu dute
 
Europako Batzordeak EGEF-Euskadi 2014-2020 Programa Operatiboa onartu du. Programa honek zehazten ditu 2014-2020 programazio-aldi berrian Eskualdeko Garapeneko Europako Funtsaren finantzaketarekin Euskadin garatu beharreko estrategia eta jarduerak.

Programaren helburua Euskadin hazkunde ekonomiko iraunkorra bultzatzea da honako hauen bidez: enpleguak sortuta (batez ere, balio erantsi handiko sektoreetako jarduerak) eta Euskadiko ekonomiaren lehiakortasuna hobetuta hazkunde adimentsuko eta berritzaileko hazkunde-ekimenen bidez.

Onartutako Programaren arabera, Euskadik Europako laguntzen 176,45 milioi euro jasoko ditu ekintzak garatzeko. Haien guztizko finantzaketa 352,9 milioi eurokoa izango da. Programa Operatiboaren % 90 inguru oinarrizko lehentasun hauetan oinarrituko da: ikerkuntza, berrikuntza, ETEak, IKT eta karbono baxuko ekonomia, 2020 Europa Estrategiak ezarritako lehentasunen arabera.
 
Data: 2015-02-20   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2015eko urtarrila
 
- Gipuzkoako eta Iparraldeko turismo-sektoreko enpresen arteko mugaz gaindiko lehen topaketa egin dute
- Abian da mugaz gaindiko enpresa-ekimen onenei zuzendutako eKop Sarien hurrengo deialdia
- EUROBASKek Europa Euskadiko gazteengana gerturatzea xede duten CIVIS eta PRIMUS sarien edizio berrirako deialdia egin du

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2015-02-09   informazio gehiago: ireki
 
 EGEFen Kudeaketako Agintaritzaren Urteroko Topaketa Europako Batzordearekin eta 2007-2013 aldiaren itxierari buruzko mintegia
 
Urtarrilaren 19an egin zuten Madrilen, Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioaren egoitzan, Espainiako EGEFen Kudeaketako Agintaritza eta europako Batzordearen arteko urteroko topaketa. Hurrengo egunean, urtarrilaren 20an, 2007-2013 aldiko Egitura Funtsen laguntzen itxierako mintegia egin zuten.

Topaketan Gipuzkoan Egitura Funtsak kudeatzen dituen erakundea den Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkari bat izan zen.
 
Data: 2015-01-26   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2014ko abendua
 
- i-Sare, Gipuzkoako mikro sare elektriko adimentsua, aurkeztu dute
- Sari-banaketa Erasmuseko ikasleei beren harrera-herrialdeetako ekimen berritzaileak Gipuzkoara ekartzeagatik
- Akitania-Euskadi Euroeskualdeko 2014-2020 Plan Estrategikoa aurkeztu dute

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2015-01-12   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2014ko azaroa
 
- Kirolaren alorrean politika, ekimen eta finantziazioari buruzko jardunaldi-lantegia egin da Donostian
- UPV/EHU-Bordeleko Unibertsitatearen Euroeskualdeko Campusa aurrera doa
- 50 eragiletik gora hartu du parte Akitania-Euskadi Euroeskualdeko mugaz gaindiko interclustering topaketan

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2014-12-05   informazio gehiago: ireki
 
 Saio Informatiboa-Tailerra: Europa Batasuneko Politika, Ekimenak eta Finantziazio-Lerroak, kirol arloan
 
Kirolarloari buruzko europar politika, 2014-20120 europar programen barruko finantziaziolerroak, eta lurraldeko eta mugaz haraindiko lankidetzarako deialdiak ezagutzera emateko jardunaldia antolatu dute Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kiroletako Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirola Zuzendaritzak. Jardunaldi honi esker Europako proiektu eta ekimen zehatzak ezagutu nahi dira, hain zuzen ere, euskal kideen partaidetza dutenak.

Saio Informatiboa-Tailerra Donostiako Kirol-Etxean izango da, azaroak 27an. Jardunaldia kirol-kudeatzaileak, administrazio publikoetako kirol-teknikariak, kirol-enpresa, instalazio, klub eta kirol federazioetako kudeatzaileei zuzenduta dago. Doako jarduera da, baina bertan parte-hartzeko izen-ematea beharrezkoa da.
 
Data: 2014-11-18   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2014ko urria
 
- Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean aritzeko konpromisoa berritu dute
- Espainiaren eta Europako Batzordearen arteko Elkartzeko Akordioa sinatu dute 2014-2020 aldian Egitura Funtsak erabiltzeko
- BCBL-k, Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Sareko zentroak, EGEFek lagunduta, arabiera-ingelesa irakurle elebiduna garatuko du

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2014-11-07   informazio gehiago: ireki
 
 Europako eskualdeko politikak “OPEN DAYS 2014" antolatu ditu
 
Urriaren 6tik 9ra bitartean egingo da Eskualdeen eta Hirien Europako Asteko 12. edizioa, OPEN DAYS ere deitzen zaiona. Oraingoan, aukeratutako leloa "Elkarrekin hazten - Jendearentzako inbertsio adimentsua" izan da eta eskualdeko politikako lehentasunak (duela gutxi 2014-2020rako Europako aurrekontuaren arabera adostutakoak) aplikatzen izandako lehen esperientziei buruzko hausnarketa egiteko aukera eskaintzen du.

Eskualdeko eta hiriko politikako urteko plataforma gisa, OPEN DAYS izenekoek esperientzien trukea bultzatu eta tokiko, eskualdeko eta mugaz gaindiko gobernantzari eta Europako funtsen kudeaketari buruzko eztabaidak sortuko dituzte. Profesionalen arteko trukeak mundu akademikoak egindako ekarpenekin uztartuko dira.
 
Data: 2014-10-03   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2014ko iraila
 
- Gipuzkoako enpresen partaidetza nabarmena HORIZON 2020ren ETE Tresnaren lehen deialdian
- EMUGI-k mugikortasunaren Europako saria 3.000 eta 50.000 biztanle arteko udalen kategorian jaso du

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2014-10-02   informazio gehiago: ireki
 
 Irailaren 21ean, Europako Lurralde Lankidetzarako 2014ko Europako Eguna
 
"Parteka ditzagun mugak, gertura gaitezen gero eta gehiago" lelopean, irailaren 21ean izango da Europako Lurralde Lankidetzarako Europako Eguna. Kanpainaren helburua mugaz gaindiko Europako lankidetzan izandako lorpenak herritarrei jakinaraztea da.

Europako Lurralde Lankidetzarako Europako Eguna dela eta, Europako Lurralde Lankidetzako programa ugariek eta lotutako beste programa batzuek hainbat ekitaldi antolatu dute irailaren 21aren aurreko asterako eta egun horretarako.
 
Data: 2014-09-15   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2014ko ekaina
 
- Euskadiko EGEF Programa Operatiboaren 2014-2020 aldirako proposamena
- Euskadiko EGIF Programa Operatiboaren 2014-2020 aldirako proposamena
- POCTEFA 2014-2020 behin-behineko dokumentua
- Europar Batasunaren testuinguruan Euskadiri buruzko estatistikak eguneratzea

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2014-09-04   informazio gehiago: ireki
 
 2014-2020 aldirako EAEko EGEF Programa Operatiboaren proposamena bidali eta jendaurrean jarri da
 
Eusko Jaurlaritzak bere webgunearen bidez argitaratu du 2014-2020 aldirako EAEko EGEF Programa Operatiboaren proposamena, herritarren iritziak eta oharrak jasotzeko.

Proposatutako Programa Operatiboa Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailak egin du hiru foru-aldundiekin batera eta Estatuaren Administrazio Orokorrarekin eta Batzordearen zerbitzuekin nahiz EAErekin lotura duten eragileekin eta solaskideekin koordinatuta.

Eusko Jaurlaritzak Programa Operatiboaren proposamena jendaurrean jartzeaz gain, Estatuaren Administrazio Orokorrari ere igorri dio proposamena, hark Europako Batzordeari bidal diezaion. Iritzi publikoaren eskutik jasotako iritziak eta oharrak kontuan hartuko ditu Europako Batzordearen Eskualde eta Hiri Politikako Zuzendaritza Nagusiarekin izango duen negoziazio-prozesu formalean.
 
Data: 2014-07-30   informazio gehiago: ireki
 
 Euskadiko 2014-2020 aldirako Europako Gizarte Funtsaren Programa Operatiboaren proposamena Europako Batzordeari bidali da
 
Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua dira EAEn Europako Gizarte Funtsaren (EGIF) erakunde arduradunak eta Estatuaren Administrazio Orokorrari bidali diote 2014-2020 aldirako EAEren Europako Gizarte Funtsaren Programa Operatiboaren proposamena.

2014-2020 aldirako EAEko EGIF Programa Operatiboaren estrategia eskualdeko beharrak eta erronkak aintzat hartuta prestatu da. Behar eta erronka horiek EGIF aplikatzeko lehentasunak finkatzeko ex profeso eginiko testuinguruaren analisian zehazten ditu.
 
Data: 2014-07-30   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2014ko ekaina
 
- Euskal Eurohiriak Batzar Nagusia egin du eta Plan Estrategiko bat prestatzen ari dela iragarri du
- Akitania-Euskadi proiektuen deialdi berria martxan da
- iSare proiektua EGEFen Jarraipen Batzordearen azken bileran jardunbide egokia bezala aurkeztua izan da
- Europako Gizarte Funtsaren Euskadiko Jarraipen Batzordeak bilera egin du

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2014-07-03   informazio gehiago: ireki
 
 iSare proiektua EGEFen Jarraipen Batzordearen azken bileran jardunbide egokia bezala aurkeztu da
 
EAEko 2007-2013 aldirako Programa Operatiboaren Jarraipen Batzordearen zazpigarren bileran, iSare proiektua aurkezteko aukera izan zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak. Proiektuaren % 50 Europako EGEF funtsen bidez kofinantzatutakoa da eta helburua Gipuzkoan mikrosare adimendun bat (smart grid, ingelesez) sortzea da, sare eraginkorra, iraunkorra eta segurua, hain zuzen, eta sare horrek energia sortzeko eta biltegiratzeko teknologien egoera garatzeko eta esperimentatzeko saiakuntza-banku funtzioa izango du.
 
Data: 2014-06-23   informazio gehiago: agiria ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2014ko maiatza
 
- Bigarren urtez egin dute proiektuen Europako finantzaketara sartzeko bideei buruzko prestakuntza-ikastaroa
- Euskadiko 2007-2013ko EGEF Programa Operatiboaren Jarraipen Batzordeak finantza arloko gauzatzea eta programaren garapena aztertu ditu
- Gipuzkoako Foru Aldundiak Europako Funtsetan emakumeek eta gizonek berdintasuna izateko Emakundek antolatutako lan-jardunaldi batzuetan parte hartu du
- Bidasoa ibaiaren bi aldeetako gazteek etorkizuneko Euskal Eurohiriaren inguruko gogoeta egingo dute
- Non ikusten duzu Europa Euskadin? Ezagutzera eman dituzte argazki-lehiaketako hirugarren edizioko irabazleak

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2014-06-06   informazio gehiago: ireki
 
 Euskadiko 2007-2013ko EGEF Programa Operatiboaren Jarraipen Batzordeak finantza arloko gauzatzea eta programaren garapena aztertu ditu
 
Maiatzaren 26an egin zuten Donostiako Enertic eraikinean Euskadiko 2007-2013ko EGEF Programa Operatiboaren Jarraipen Batzordearen VII. bilera.

Bilera honako hauek bideratu zuten: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak, eta Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioko Komunitateko Funtsen Zuzendaritza Nagusiak. Bileran Programa Operatiboak 2013an eta 2007-2013 aldian izandako garapenaren inguruko azterketa egin zuten honako gai hauen ikuspegitik abiatuta: finantza arloko gauzatzea eta administrazio publikoek eta parte-hartzaileek beren gain betetzeko konpromisoa hartu zuten programa eta ekintzen benetako garapena.
 
Data: 2014-06-03   informazio gehiago: ireki
 
 "Euskal Eurohiriaren Sare Berdea eta Urdina" proiektuak POCTEFAren laguntza izango du
 
Baiona-Donostia Euskal Eurohiria Mugaz Gaindiko Agentziak 2011n jarri zuen abian REDVERT - Euskal Eurohiriko Sare Berdea eta Urdina proiektua eta 2007-2013ko Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programa Operatiboko (POCTEFA) azken deialdian hautatu duten ekimenetako bat izan da. Horri esker, 197.782 €-ko EGEF diru-laguntza eman diote; hau da, proiektuaren guztizko kostuaren % 65ekoa (304.280 €).
 
Data: 2014-05-30   informazio gehiago: ireki
 
 Europako finantzaketara sartzeko bideei buruzko prestakuntza-ikastaroaren bigarren edizioa egin da
 
Bigarren aldiz, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Politika Fiskaleko eta Finantza Politikako, eta Kanpo Harremanetako zuzendaritzek antolatuta, proiektuen Europako finantzaketara sartzeko bideei buruzko prestakuntza-ikastaroa egin dute.

Ikastaroa bi saiotan (maiatzaren 6an eta 8an) egin dute eta langile teknikoei eta foru-buruzagitzako langileei zuzendu diete. Horren helburua Europako proiektuen diseinuari eta Europako funtsen eta lehia-konkurrentziako laguntza-programen ekintza-ildoen eta -egituren baitan duten kokapenari buruzko ezagutza praktikoa sortzea izan da.
 
Data: 2014-05-26
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2014ko apirila
 
- Eusko Jaurlaritzak eta Akitaniako Eskualde Kontseiluak indartu egin dute Akitania-Euskadi Euroeskualdearekiko konpromisoa
- Estatu kide bakoitzak Kohesio Politikari lotuta izandako lorpenen eta etorkizuneko asmoen inguruko xehetasunak
- Gipuzkoak berriro hartuko du parte Galileo Master lehiaketan

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2014-05-09   informazio gehiago: ireki
 
 2014-2020rako Kohesio Politika: Elkartzeko Akordioen eta Programa Operatiboen egoera une honetan
 
Espainiako Hobernuak apirilaren amaieran bidali zion Europako Batzordeari Elkartzeko Akordioa. Europar Batasuneko estatu kide bakoitzak egiten duen dokumentua da eta bertan azaltzen dituzte Kohesio Politikarako Funtsen estrategia eta inbertsiorako lehentasunak. Elkartzeko Akordioa bidalita, negoziazio-prozesua hasten da Europako Batzordearekin.

Epe horretan bertan Programa Operatiboak aurkeztu beharko dituzte Estatu/Eskualde kideek. Programa Operatiboak aurkeztu ondoren, Batzordeak gomendioak egin ahal izango ditu Programa horiek aurkezten direnetik hiru hileko epean eta Programa Operatiboak gauzatzeko, gehienez, sei hileko epea izango da aurkezten denetik zenbatzen hasita, betiere, estatu/eskualde kideak Batzordearen oharrak aintzat hartu ondoren.
 
Data: 2014-05-05   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2014ko martxoa
 
- Gipuzkoako Foru Aldundiak langileen parte hartzearen europar politiken diseinuan parte hartuko du
- Zabalik da euskal gazteei Europa gerturatzeko “Non ikusten duzu Europa Euskadin?” argazki-lehiaketaren edizio berria

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2014-04-09   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoako udalerriak beste eskualde edo herrialdeetako udalerriekin batzeko ELKARREKIN programaren deialdi berria
 
ELKARREKIN programak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kanpo Harremanen eta Turismoaren Zuzendaritza Nagusiak bultzatuta, Gipuzkoako udalerriak animatu eta babestu nahi ditu Gipuzkoako udalerrietako interes sozialak, kulturalak eta ekonomikoak babesten dituzten jarduerak egitera. Gainera, loturak edo interes komunak dituzten beste eskualde edota herrialdeetako udalerri eta hiriekin harremanak estutu nahi dituzte.

2014ko martxoaren 31n ELKARREKIN programaren deialdiaren oinarriak argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2014. urterako. Eskaerak aurkezteko epea 2014ko apirilaren 30ean amaituko da.
 
Data: 2014-04-07   informazio gehiago: ireki
 
 Zabalik da euskal gazteei Europa gerturatzeko “Non ikusten duzu Europa Euskadin?” argazki-lehiaketaren edizio berria
 
Hirugarren urtez jarraian, Eusko Jaurlaritzak abian jarri du euskal gazteei Europa gerturatzea helburu duen argazki-lehiaketa. Argazkietan Europak hurbileko ingurua garatzen lagundu duen moduari buruz gazteek duten ikuspegia islatzera animatu nahi da.

Lehiaketa 14-25 urteko gazteentzako da eta izena emateko epea 2014ko apirilaren 27an amaituko da.
 
Data: 2014-03-24   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2014ko otsaila
 
- Harrera eta diploma-banaketa EMEKIN programan parte hartu duten emakume ekintzaileei
- Oarsoaldea Euskal Eurohirian sartu da
- Europa hobetu egin da berrikuntza arloan, baina oraindik ere desorekak daude kide diren estatuen artean

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2014-03-12   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2014ko urtarrila
 
- Batzordeak Egitura Funtsak eta Inbertsio Funtsak kudeatzeko Jokabide Kodea ezarri du
- Olaberria eta Lanka enpresek mugaz gaindiko ekimen onenen eKop sariak irabazi dituzte
- POCTEFA 2007-2013ren hirugarren deialdiak 38 proiektu hautagai jaso ditu, hauetatik 18 Euskadik aurkeztutakoak

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2014-02-14   informazio gehiago: ireki
 
 Olaberria eta Lanka enpresek mugaz gaindiko ekimen onenen eKop sariak irabazi dituzte
 
Euskal Eurohiria Garatzeko Mugaz Gaindiko Agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bihartean Mugaz Gaindiko Merkataritza Ganberak eta Pirinio Atlantikoen Kontseilu Nagusiak banatu dituzte mugaz gaindiko enpresa-ekimen onenen eKop sariak.

Sariak banatzeko ekitaldiaren aurretik “De la colaboración transfronteriza al nacimiento de una verdadera economía transfronteriza” (Mugaz gaindiko lankidetzatik mugaz gaindiko benetako ekonomia sortzera) hitzaldia izan da eta POCTEFAren 2007-2013 aldiko programazioari buruzko azterlanaren emaitzak aurkeztu dituzte, baita beste muga batzuetan egindako mugaz gaindiko proiektu ekonomikoak ere (Frantzia-Belgika mugan Eurometropolis eta Frantzia-Alemania mugan Rhin Upper Valley).
 
Data: 2014-02-11   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2013ko abendua
 
- 2014-2020 aldirako Europako Kohesio Politika gidatuko duten erregelamenduak onartu dituzte
- Gipuzkoak 18,4 milioi euro jasoko ditu EGEF Eskualde Garapeneko Funtsetik 2014-2020 aldian
- ALTUNING PRO GIPUZKOA 2013 sari-banaketa

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2014-01-23   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoak 18,4 milioi euro jasoko ditu EGEF Eskualde Garapeneko Funtsetik 2014-2020 aldian
 
Europako Parlamentuak Kohesio Politikaren 2014-2020 programazio-aldi berria abiarazteko onartutako arau eta irizpideen arabera, Europako eskualdeentzako funtsetan 325.000 milioi euroko inbertsioa egingo dela ezarri dute. Horietatik, eta esleipen-irizpideak aplikatu ondoren, Euskadik 396,2 milioi euro jasoko ditu guztira.

Gipuzkoari begiratuta, Eusko Jaurlaritzak egindako esleipenaren arabera, EGEFetik datozen baliabideak 18,4 milioi eurokoak izango dira 2014-2020rako. Horrek esan nahi du 36,9 milioi euroko zenbatekoarekin jarduerak programatu behar direla programazio-aldi berriak izango dituen zazpi urteetarako.
 
Data: 2014-01-21
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2013ko azaroa
 
- Europako Parlamentuak 2014-2020 Hainbat Urtetarako Finantza Markoa onartu du
- Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegorako EGEF 2014-2020 Programa Operatibo berriaren programazio prozesuan parte hartzen ari da
- Horizonte 2020 programa aurkeztu dute Euskadin

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2013-12-13   informazio gehiago: agiria ireki
 
 Gipuzkoak aurrera jarraitzen du e-Administrazioan espediente elektronikoari eta IKUS sistemari esker
 
Estrategia Empresarial aldizkarian (458. alea, 2013ko abenduak 1) argitaratutako artikulu berriak agerian utzi du Gipuzkoako Foru Aldundiak e-Administrazioaren aldeko apustu irmoa egin duela.

Biztanleriaren bizi-kalitatearen eta lurraldeko lehiakortasunaren eta enpleguaren aldeko foru- eta udal-administrazioko eduki eta zerbitzu digital berriak eta hobeak lortzeko konpromiso hori Euskadiko 2007-2013ko EGEF Programa Operatiboko 1. ardatzeko bi proiektu berri txertatzeko erabakiaren baitan sartu behar dugu. Aipatutako ardatza "Ezagutzaren eta Berrikuntzaren ekonomia, eta enpresa-garapena" da eta "Herritarrentzako zerbitzu eta aplikazioak" izeneko gastu-kategorian dago zehazki.
 
Data: 2013-12-11   informazio gehiago: ireki
 
 Euskal Autonomia Erkidegorako EGEF 2014-2020 Programa Operatibo berriaren programazio prozesua
 
2014-2020 aldian Gipuzkoan egin beharreko jardueren programazioan urratsak emate aldera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak, Udalentzako Laguntza eta Europako Funtsak atalaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegorako EGEF 2014-2020 Programa Operatibo berrian txerta daitezkeen jarduerak aztertzeko, hautatzeko eta proposatzeko prozedura abiarazi du.

Gipuzkoako Foru Aldundian prozesu irekia eta partaidetzan oinarritua izatea nahi dugu, Euskal Autonomia Erkidegorako EGEF 2014-2020 Programa Operatibo berrian sartzeko modukoak diren jarduerak identifikatu eta proposatze aldera.
 
Data: 2013-12-05   informazio gehiago: agiria ireki
 
 Kohesio Politika berriak 325.000 milioi jarriko ditu 2014-2020 aldian
 
Europako Parlamentuak 2014-2020 aldirako Kohesio Politika berria abian jartzeko esleipenerako arau eta irizpide nagusiak onartu zituen azaroaren 20an, asteazkenean. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren artean erdietsitako akordioak 325.000 milioi euro bermatuko ditu Europako eskualdeetarako. Akordioak burokrazia murriztea eta funtsak herrialdeen politika makroekonomikoetara bideratzeko irizpidea malgutzea ere jasotzen ditu.
 
Data: 2013-11-25   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2013ko urria
 
- Urrats gehiago eman dute Europako Kohesio Politikaren erreforma behin betikoz onartzeko
- 42 proiektu aukeratu dituzte Akitania-Euskadi 2013 Euroeskualdeko 2013ko deialdian
- Zabalik da mugaz gaindiko enpresa-ekimen onenari ematen dioten eKOP sarirako hautagaitzak aurkezteko epea

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2013-11-22   informazio gehiago: agiria ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2013ko iraila
 
- Aurrerapausu berriak 2014-2020rako Hainbat Urterako Finantza Esparrua behin betiko onartzeko bidean
- Euskal Eurohiriak 20. urteurrena du eta hirien foro bat sortuta ospatuko du
- Donostia Zinemaldiaren 61. edizioan eskaini diren 24 filmek MEDIA programaren laguntza jaso dute
- Gipuzkoako DBHko ikastetxeek gizarte-kontzientzia sustatuko dute Ogasun eta Finantza Departamentuarekin

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2013-10-17   informazio gehiago: agiria ireki
 
 OPEN DAYS 2013, Eskualdeen eta Hirien Europako Astea antolatuko da
 
Urriaren 7tik 10era Eskualdeen eta Hirien Europako Astea izango da Bruselan, Europar Batasuneko eskualde mailako politikaren ekitaldi nagusia.

“Europako eskualdeak eta hiriak 2020. urterantz” esloganaren mendean, Eskualdeen eta Hirien Europako 11. asteak aukera ezin hobea eskainiko du batasuneko erakundeek, kudeaketaren arloko agintariek eta onuradunek eztabaidatzeko, ezagutzak trukatzeko eta sareak finkatzeko, programaziorako 2014-2020 aldi berriari begira.
 
Data: 2013-10-01   informazio gehiago: agiria ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2013ko uztaila-abuztua
 
- Eskualde-politikak kofinantzatutako proiektu onenen RegioStars 2014 sarietako finalistak ezagutzera eman dira
- Estatuen eskualde-garapenerako laguntzei buruzko ildo berriak
- Euskadi 103. tokian dago Europar Batasuneko eskualde-lehiakortasunaren adierazlean

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2013-09-24   informazio gehiago: agiria ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2013ko ekaina
 
- Erkidegorako Hainbat Urterako Finantza Esparruari buruzko akordio politikoa 2014-2020 aldirako
- Europak estatu-kideei eta eskualdeei eskatu die eman ditzatela urratsak Egitura Funtsen programen plangintzan
- Kroazia, Europar Batasuneko estatu-kide berria

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2013-08-05   informazio gehiago: agiria ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2013ko maiatza
 
- Europako Funts Sozialaren Programa Operatiboaren Jarraipen Batzordea bildu da Euskadin
- Europako Batzordearen ustez, Euskadiko FEDER Programa Operatiboa nabarmendu beharreko “arrakastaren erakusgarria” da
- Jakinarazi dituzte Nola ikusten du Europa Euskadin? argazki-lehiaketako bigarren edizioko irabazleen izenak
- Europa eta Gipuzkoako Foru Aldundia izango dira EHUko udako ikastaroetan

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2013-06-21   informazio gehiago: agiria ireki
 
 Gipuzkoako Foru Aldundiak Europako finantzaketara sarrera izateko bideei buruzko prestakuntza-ikastaroa antolatu du
 
Gipuzkoako Foru Aldundiko Politika Fiskaleko eta Finantza Politikako, eta Kanpo Harremanetako zuzendaritzek, maiatzean eta ekainean, foru-aldundietako teknikariei eta buruzagitzei zuzendutako prestakuntza-ikastaroa antolatu dute.

Ikastaroaren helburua Europako proiektuen diseinuaren gainean ezagutza praktikoa bultzatzea izan da, baita Europako funtsen egituren baitan eta ekintza-lerroen baitan kokatzea ere. Bertaratutakoei jarduera- eta gomendio-protokoloa eskainiko zaie Europako proiektua behar bezala egiteko.
 
Data: 2013-06-14   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2013 apirila
 
- Euskadik EB-27ko batez bestekoa gainditu du Europa 2020ko zortzi adierazletatik bostetan
- Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza Gipuzkoan eta Europar Batasunean
- Euskadiko FEDER 2007-2013 Programa Operatiboaren Jarraipen Batzordea egin da
- Europak aurrera jarraitzen du desoreka makroekonomikoak zuzentzeko
- Abian da Europan gobernantza fiskal ona lortzeko plataforma

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2013-05-23   informazio gehiago: agiria ireki
 
 Gipuzkoako Foru Aldundiak bi proiektu berri aurkeztu ditu FEDER 2007-2013 Programa Operatiboa kofinantzatzeko
 
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ogasun eta Finantzak Departamentuak ordezkatuta, maiatzaren 14an Euskadiko FEDER 2007-2013 Programa Operatiboaren Jarraipen Batzordeak egindako bileran jakinarazi zuen beste bi proiektu txertatu dituela: Espediente elektronikoaren normalizazioa Aldundiaren prozeduretan, eta IKUS sistema. Proiektu horiek Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako gainerako ekimenekin lotu behar ditugu. FEDER Europako konfinantzaketa jaso dute.

Bi proiektu berri horiek FEDER 2007-2013 programako 1.13 kategoriaren baitan sartu behar ditugu (Herritarrentzako zerbitzuak eta aplikazioak). Bi jarduera horien guztizko gastua 3.796.147 eurokoa da.
 
Data: 2013-05-20
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2013 martxoa
 
- Euskadi, Europako 31. eskualdea da BPGd per capitari dagokionez
- Egiturazko Funtsen 2007-2013 aldia ixteko arauak
- Europako Parlamentuak baztertu egin du 2014-2020 Hainbat Urterako Finantza Esparrua

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2013-04-22   informazio gehiago: ireki
 
 Kohesio-politikak krisia gainditzen eta hazkundea lortzen egiten ari den ekarpena nabarmendu du Europar Batasunak bere 2013ko txosten estrategikoan
 
Europako Batzordeak argitaratutako 2013ko txosten estrategikoak, 2007-2013 kohesio-politiken programen aplikazioari buruzkoak, kide diren Estatuetatik eskuratutako informazioa bildu du eta Eskualdeko Garapeneko Europako Funtsaren, Europako Gizarte Funtsaren eta Kohesio Funtsaren testuinguruan herrialde horietan garatutako inbertsioek emaitzak eman dituztela egiaztatu dute. Emaitzak batez ere herritarrentzako hobekuntza eta garapenaren arloan izan dira. Horrez gain, krisia gainditzen ere lagundu dutela egiaztatu dute txostenean.

Europa 2020 Estrategiaren helburuak betetzeari dagokionez herrialde bakoitzak egindako aurrerapenak ere aipatu dituzte txostenean. Gainera, Batzordeak inbertsiorako hainbat arlo identifikatu ditu; horietan 2007an eta 2013an konfinantzatutako proiektuen aukeraketa eta exekuzioa bizkortzeko neurriak hartu beharko dira ezarritako helburuak lortu ahal izateko.
 
Data: 2013-04-19   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2013 otsaila
 
- Batzordeak finantza-transakzioen gaineko zergaren modalitateak ezarri ditu
- Banatu dituzte mugaz haraindiko enpresa-ekimen onenen sariak
- Zabalik da, bigarren urtez jarraian, Non ikusten duzu Europa Euskadin? gazteentzako argazki-lehiaketaren aurtengo edizioa. Europa euskal gazteei gerturatzea da helburua

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2013-03-20   informazio gehiago: agiria ireki
 
 EGEF-ak Gipuzkoako Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren sustatapenaren alde egiten du
 
"Estrategia Empresarial" aldizkariak (443 zbk. 2013ko martxoaren 1ekoa) Gipuzkoako Foru Aldundiak Lurraldea ikerketako eta berrikuntzako garapenaren lehen mailan kokatzeko egin duen apostua agerian jarri du berriz ere.

Oraingo honetan, eragile publiko eta pribatuen konglomeratua den Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Sarea bultzatuz. Sare honek, EGEF-aren laguntza dauka Euskal Autonomia Erkidegoko PO FEDER 2007-2013ren 1. ardatzaren bitartez.
 
Data: 2013-03-11   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2013 urtarrila
 
- Kohesio-politikaren egungo egoera: legegintza arloko negoziazioak
- Urrats berria finantza-transakzioei buruzko tasa bat onartzeko bidean
- Europar Batasunean Irlandak duen Presidentetzaren lehentasunak

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2013-02-18   informazio gehiago: ireki
 
 2014-2020 urtetarako finantza-markoak 325.149 milioi euro bideratuko ditu kohesio ekonomiko, kohesio sozial eta lurralde mailako kohesioa lortzeko
 
Joan den otsailaren 7an eta 8an izandako Europako Kontseiluak 2014-2020 aldirako hainbat urtetarako finantza-markoa onartu zuen. Batasuneko “Kohesio ekonomiko, kohesio sozial eta lurralde mailako kohesioa lortzeko ” konpromisoaren bolumenak, adostutakoaren arabera, ez ditu 325.149 milioi euro gaindituko. "Hazkundearen eta enpleguaren inbertsioa” helburura bideratutako baliabideak 313.197 milioi eurokoak izango dira guztira.

Era berean, Batzordearen ekimenez, baliabide guztien % 0,35 laguntza teknikorako izango da. Bereziki erakundeak indartzeko eta, Funtsen kudeaketa eraginkorrarekin lotuta, gaitasun administratiboa garatzeko erabiliko da hori.

Horrez gain, “Hazkundearen eta enpleguaren inbertsioa” helburuko Egiturazko Funtsetatik datozen baliabideetako 330 milioi euro ekintza berritzaileetara bideratuko dira Batzordearen ekimenez, hiri-garapen iraunkorraren alorrean.
 
Data: 2013-02-14   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2012 abendua
 
- Erresuma Batua, Frantzia eta Italiarekin batera, Europako demokrazia ekonomikoa hobetzeko lantaldearen buru da Gipuzkoa
- Indarrean da Euroguneko aurrekontuen orekarako Europako Hitzarmen Fiskala
- Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko kutsadura eta ingurumenarekiko inpaktua murriztearen aldeko apustua egin du motorrik gabeko mugikortasunaren bidez

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2013-01-24   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoako Foru Aldundiak kutsadura eta ingurumenarekiko inpaktua murriztearen aldeko apustua egin du motorrik gabeko mugikortasunaren bidez
 
Estrategia Empresarial aldizkariko artikulu baten (438. zk., 2013ko urtarrilak 1) arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiak apustu irmoa egin du iraunkortasunean oinarritutako mugikortasun-eredu baten alde, horren bidez Gipuzkoako kutsadura eta ingurumenarekiko inpaktua murrizteko..

Honekin lotuta, Gipuzkoako bidegorrien sarea egitasmoaren helburua lurralde osoa hartuko duen bidegorri-sare bat eraikitzea da, motorrik gabeko mugikortasuna sustatuz. Ekimena Euskal Autonomia Erkidegoko PO FEDER 2007-2013ren 3. ardatzaren “Bidegorriak” lehentasunezko ildoan sartu du foru-erakundeak.
 
Data: 2013-01-17   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2012 azaroa
 
- Europako Batzordeak urrats berriak eman ditu zerga-saihesteen aurka
- Eskualdeetako Lantaldeak eta Europako Inbertsio Bankuak inbertsio publiko-pribatua bultzatuz eskualdeetako hazkundea sustatzea adostu dute

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2012-11-23   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2012 urria
 
- Europako Batzordeak udazkenean egindako aurreikuspen ekonomikoak
- Europako banku-sistema seguruagoa, egonkorragoa eta eraginkorragoa
- emugi! Proiektuak jaso du tokiko iraunkortasunaren praktika onenari emandako Udalsarea saria


…nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2012-11-23   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoako Foru Aldundiak EGEF bidez kofinantzatutako proiektuak aurkeztu ditu Emakundek antolatutako jardunaldian
 
Emakundek pasa den azaroaren 8an, berdintasuneko teknikariei zuzendutako Gasteizen antolatutako jardunaldian, Gipuzkoako Foru Aldundiak Lurraldean EGEF 2007-2013 partekatutako finantzaketarekin sustatutako proiektuen aurkezpena egin zuen.

EGEF zein EGIF programa operatiboen edukia eta funtzionamendua berdintasun-teknikariei ezagutzera emateaz gain, jardunaldiaren helburua 2013an berdintasun-unitateek eta organo kudeatzaileek elkarlanean egin dezaketen ekintzak antzematea izan da.

Gipuzkoako Foru Aldunditik sustatutako proiektuak ondorengo hauek dira: ikerketa estrategikoa, ekintzailetzaren sustapena, lurralde-berrikuntza, i-gipuzkoa2010, Sarecar, emugi!, energia sustengarria sustatzeko bestelako ekimenak, bidegorriak eta Pasaia Badiako birsorkuntza lanak.
 
Data: 2012-11-20   informazio gehiago: ireki
 
 emugi! ekimenak jaso du Tokiko Iraunkortasuneko jardunbide onenari emandako Udalsarea saria klima-aldaketaren kategorian
 
emugi! ekimenak Elgoibarren mugigarritasun iraunkorrari bultzada ematea xede du eta 2007-2013 Euskadiko FEDER Programa Operatiboan sartuta dago. Pertsonen eta salgaien garraiorako automobilak eta moto elektrikoak modu partekatuan erabiltzeko eta alokatzeko sistemaren garapena biltzen du ekimen horrek eta Tokiko Iraunkortasuneko jardunbide onenari emandako Udalsarea saria eskuratu du klima-aldaketaren kategorian.

Udalsarea 21 Tokiko Iraunkortasuneko Jardunbide Onenei emandako sarien 4. edizioak, 2012ko edizioan, Euskadin garapen iraunkorrarekin lotuta duela gutxi egin dituzten 40 jardunbide on baino gehiago biltzea lortu du. Guztira, Arabako (4), Bizkaiko (19) eta Gipuzkoako (18) 41 udalerrik hartu dute parte sarien edizio honetan 5 kategoriatan banatuta: Klima Aldaketa, Bioaniztasuna, Iraunkortasunerako Heziketa: Iraunkortasun integrala eta Eko-Berrikuntza. 5 proiektu irabazleek 3.000 euroko saria jasoko dute; kategoria bakoitzeko bat.
 
Data: 2012-11-09   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2012 iraila
 
- Banku-batasunerako ibilbide-orria
- Espainiako banku-sistemaren kapital beharra
- Europako eskualde, lurralde eta hirien atlas estatistikoa


…nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2012-10-15   informazio gehiago: ireki
 
 ALTUNING PRO GIPUZKOA 2012 sari-banaketa
 
Altuning Pro Gipuzkoa programa ikasturtean zehar nazioarteko unibertsitate truke-programetako bat garatu duten ikasle gipuzkoar guztiei zuzenduta dago. Bere helburua Gipuzkoaren garapena sustatzeko atzerrian eskuratutako ideia eta esperientzietan oinarritutako proiektu bat aurkeztea da.

Aurten 73 ikasle hartu dute parte, eta horietatik proiektu hauek saritu dira:
- Alberto Diez Ibañez-ek udan, ikasturte bakoitza amaitzean, enpresetan ordaindutako praktikak egiteko proposamena aurkeztu du.
- Iñigo Iraola Goiburu-k, zahartzaro aktiboago eta solidarioagoa helburu duten ekimenak aurkeztu ditu: etxebizitza elkarbanatuak, zerbitzu amankomunak...
- Nerea Iñurrieta Galarraga-k, alokairuko kotxeak elkarbanatzeko Zipcar sistema proposatu du. Horrez gain, gimnasioetan ekoizten den energia zinetikoa erabiltzea ere proposatu du.
- Amaia Arozena Amundarain-ek heziketa alorrean, produktuen diseinuan, enpresa eremuan eta eremu publikoan jardungo duen Diseinu Zentro baten sorrera proposatu du.
 
Data: 2012-09-17   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2012 uztaila-abuztua
 
- Herritarren % 78 Europa 2020 Estrategiaren alde dago
- Euroguneko eta EBko BPGd % 0,2 jaitsi da bigarren hiruhilekoan
- 2013ko Europar Batasuneko aurrekontua


…nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2012-09-10   informazio gehiago: ireki
 
 Hiri eta eskualdeetarako Europa 2020 Estrategia
 
Tokiko eta eskualdeko erakundeek Europa 2020 Estrategiako helburuak lortzeari dagokionez duten eginkizunari buruzko eskuliburua argitaratu du Eskualdeetako Batzordeak.

Europako tokiko eta eskualdeko erakundeek Europa 2020 Estrategia betetzen laguntzeko moduari buruzko informazioa jasotzen du dokumentu horrek. Benetako jardunbide egokien adibideak jasotzen ditu eta dagoen informazio eskuragarriaren ikuspegi orokorra, finantziazio-baliabideak eta Europa 2020 Estrategiarekin lotutako bestelako tresna politikoak eskaintzen ditu.
 
Data: 2012-09-07   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2012 ekaina
 
- Europar Batasunaren hazkunderako eta enplegurako hitzarmena
- Iruzur fiskalaren eta ihes fiskalaren kontrako borroka indartzea

…nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2012-07-12   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2012 maiatza
 
- Batzordeak gomendioak ezarri ditu egonkortasuna, hazkundea eta enplegua bultzatzeko
- 2007-2013 Euskadiko Programa Operatiboaren 2011ko Txostena onartu dute
- Zerga mailako joerak Europar Batasunean
- Estatuko laguntzak modernizatzeko Europako estrategia


…nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2012-06-08   informazio gehiago: ireki
 
 Emakumezkoak ardura politiko garrantzitsua dute Gipuzkoako erakundeetan, Europar Batasuneko buru izanik
 
Emakumezkoek Europako bizitza publikoan, sozialean eta enpresa arlokoan duten presentziak igoera handia izan du azken urteotan eta ordezkaritza politikoko postuetan ugaritu egin da emakume europarren sarrera azken hamarkadan.

Dena den, erantzukizun politikoko maila gorenetan emakumezkoen presentzia oraindik ere gizonezkoena baino nabarmen txikiagoa da, Europar Batasun osoan, emakumezkoek gobernu eta parlamentuetako kide kopuruaren laurdena betetzen baitute.

Gipuzkoaren kasuan, emakumezkoen presentzia askoz ere handiagoa da eta Foru Aldundian eta Batzar Nagusietan, gizon eta emakumeen artean berdintasuna dago.
 
Data: 2012-06-06   informazio gehiago: agiria ireki
 
 Gipuzkoako Foru Aldundiak bi proiektu berri aurkeztu ditu Euskadiko FEDER 2007-2013 Programa Operatiboa kofinantzatzeko
 
Euskadiko FEDER 2007-2013 Programa Operatiboaren Jarraipen Batzordea egin zuten Bilbon maiatzaren 24an. Ekimen horren helburu nagusia 2011ko gauzatze-txostena onartzea izan da eta ekitaldian, foru-aldundiez gain, honako hauetako ordezkariek hartu zuten parte: Europako Batzordea, Eusko Jaurlaritza eta Estatuko Administrazio Orokorra.

Onartutakoaren arabera, Euskadi mailan, gauzatze maila % 74koa izan da 2007-2011 aldirako aurrez ikusitako jarduerekiko. Era berean, beste batzuekin batera finantzatutako jardueren bidez eragindako inbertsio pribatua 650 milioi euro baino gehiagokoa izan dela kalkulatu dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ogasuna eta Finantza Departamentuak ordezkatuta, Jarraipen Batzordeari proposamena aurkeztu dio funtsak berriro esleitzeko eta bi proiektu berri gehitzeko. Aipatutako Batzordeak onartu du proposamena eta bi proiektu horiek Gipuzkoako Txirrindularien Bide Sarea (bidegorriak) eta Pasaiako Badia leheneratzea biltzen dituzte.
 
Data: 2012-05-25
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2012 Apirila
 
- Europako Kontuen Auzitegiak Batzordeak egitura-funtsen kudeaketarako eta kontrolerako sistema hobetzeko duen zeregina ziurtatu du
- Donostia, 2016ko Europako Kultur Hiriburua da ofizialki
- Erasmus programak beka lortutako ikasle kopuruaren errekorra hautsi du bere 25. urteurrenean

…nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2012-05-22   informazio gehiago: ireki
 
 Enplegua sortuko duen susperraldirantz
 
Europako Batzordearen Komunikazioak dio Europa 2020 Estrategiak 20-64 urteko herritarren artean enplegu-tasa % 75ekoa izateko ezarritako helburua lortzeko jarduera iraunkorrak egiten dituzten enpresa txikietara eta ertainetara bideratu behar dela enplegua sortzeko laguntza.

Bideratutako tresnen artean hauek dira aipagarrienak:
- diru-laguntzak kontratazio berriei zuzentzea; beste egoera batzuetan sortuko ez liratekeenei
- inposizioa enplegutik kendu eta ingurumenera, kontsumora edo jabetzara zuzentzea
- norberaren konturako lana sustatzea eta babestea; baita enpresa sozialak eta enpresa berriak ere
- lan informala enplegu arautu bihurtzea
- “benetan jasotako” soldata hobetzea
- soldata-sistema modernizatzea produktibitatearekin eta enplegua sortzea sustatzearekin bat etorriz

Eta hazteko potentziala hiru funtsezko sektoretan baliatzeko proposatu du: ekonomia ekologikoa, osasun eta gizarte arloko laguntza; eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.
 
Data: 2012-05-11   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoako Foru Aldundiak gazteak zer Europa nahi duten eztabaidatzera animatu nahi ditu Nik nahi dudan Europa lehiaketarekin
 
Asteazken honetan, maiatzaren 9an, Europako Eguna izanik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko Kanpo Harremanetako Zuzendaritzak "Nik nahi dudan Europa" lehiaketa jarri du abian.

Lehiaketaren helburua sare sozialen bidez Gipuzkoako gazteek nahi duten Europako ereduari buruzko hausnarketa egitea da. Horretarako, Facebook sarean profila sortu da, bertan gazteek Europa nolakoa izatea nahi duten adierazteko. Bertan, 500 eta 800 karaktere arteko testua idatzi edo bideo laburra erantsi beharko dute.

Lehiaketan parte hartzeko epea ekainaren 8an amaituko da eta irabazlea herri-bozketa bidez aukeratuko dute. Saria Europa guztian bidaiatzeko hiru Interail txartelen sorta izango da. Lehiaketako parte-hartzaile guztien artean beste Interail txartelen sorta bat zozkatuko da.
 
Data: 2012-05-08   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2012 Martxoa
 
- Mugaz bestaldeko langileek diskriminazio fiskalik ez dutela jasaten bermatuko du Batzordeak
- Ex ante ebaluazioak zeregin garrantzitsuagoa izango du 2014-2020 programazio-aldi berrian

…nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2012-05-04   informazio gehiago: ireki
 
 Europako Parlamentuak Gipuzkoa enpresetan langileen parte-hartzea sustatzeko egiten ari den lana nabarmendu du
 
Martxoaren 22an, Enplegu eta Gizarte Gaietarako Batzordearen presidente den Pervenche Berès andereak gonbidatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiak “Langileen finantza eta enpresa parte-hartzerako europar polítika berri bat” jardunaldian parte hartu du Europako Parlamentuan.

Jardunaldi hau Europako Ekonomia eta Giza Batzordeak esparru honetan berriki egindako europar ekimen batentzako irizpenari erantzuna da.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntza eta Ezagutzaren Sustrapenerako Zuzendari Nagusia den Oscar Usetxi-k, foru ordezkaritza honen buru izan da. Berarekin, delegazioa foru teknikariak, UPV/EHU eta Mondragon Uniobertsitateko eta ASLE-ko ordezkariak osatu dute.

Jardunaldian, Europako Parlamentuak Gipuzkoak enpresetan langileen parte-hartzearen alde egiten dituen ekimenak nabarmendu ditu; zehazki: jardunaldiak, ikerketak, diru-laguntzak.
 
Data: 2012-04-26
 
 iSare, energia sare adimendun bat izateko Gipuzkoako apustu ausarta
 
Estrategia Empresarial aldizkarian (2012ko apirilak 1-15, 423. zbk.) argitaratutako artikuluan, ekimena Gipuzkoan energia esperimentaleko sare adimenduna diseinatzeko eta martxan jartzeko iSare proiektua ezagutzera ematen da. Ekimen honek Europako FEDER 2007-2013 programaren babesa du.
 
Data: 2012-04-02   informazio gehiago: agiria ireki
 
 Non ikusten duzu Europa Euskadin?, gazteentzako lehenengo argazki lehiaketa berria
 
Eusko Jaurlaritzak Europa euskal gazteriari hurbiltzeko asmoa duen lehiaketa berri bat martxan jarri du, Europak haien ingurunearen garapenean nola lagundu duen argazki batean irudikatzera gonbidatuz.

Lehiaketa, Non ikusten duzu Europa Euskadin? deritzona, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak sustatzen du. Gainera, bere formatua berria da, Facebook plataformaren bitartez garatzen baita. Bertan, parte hartzen duten gazteek, euren argazkiak igo ditzakete eta horrela Europari buruz daukaten ikuspegia beste gazteekin konpartitu. Bestalde, beste gazteek igotako argazkiei buruz duten iritzia eman dezakete.

Lehiaketan parte hartzeko, gazteek 14 eta 25 urte bitarteko adina izan beharko dute. Argazkiak aurkezteko epea 2012ko apirilaren 30era arte irekita egongo da eta parte-hartzaileek Europako erakundeak bisitatzeko Bruselasera bidaia bat, iPhone bat edo Bilbao BBK Live-erako bi txartel irabaz ditzakete.
 
Data: 2012-03-28   informazio gehiago: agiria ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2012 Otsaila
 
- EGEFen 7,1 milioi euro mugaz gaindiko lankidetzako Euskadiko proiektuetarako
- Informazio-liburuxka berria: 2014-2020rako Kohesio Politikaren Sinplifikazioa
- Laneko bilera Euskadiko Programa Eragileetako Aukera Berdintasunaren aplikazioa hobetzeko

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2012-03-26   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoak Europar Batasunaren etorkizuneko Kohesio Politikari buruzko lan-jardunaldia parte hartu du
 
Pasa den martxoaren 14an, Gasteizen Europar Batasunaren 2014-2020 aldirako Kohesio Politika berriari buruzko lan-jardunaldia ospatu zen. Euskadin Europako funtsak kudeatzen dituzten hainbat erakundetako 40 kargu publiko eta teknikari parte hartu dute; hauen artean, Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunak, Eusko Jaurlaritzako eta gainontzeko Aldundietako kideak.

Jardunaldiaren helburua etorkizuneko Kohesio Politikari buruzko informazio eguneratua eta zuzena eskaintzea izan da. Halaber, bileran konfigurazio orokorrean eta etorkizuneko programa eragileen bitartez Europako eskualde-politikako aplikazioan izango diren azken berriak aurkeztu dira. Hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoan etorkizunean aplikatuko diren programa eragileak prestatzeko asmoz.

Jardunaldian Euskal Autonomia Erkidegoko 2007-2013rako EGEF Programa Eragilearen jarraipenenaren arduraduna den Batzordeko Regio Zuzendaritza Nagusiko (Eskualde Politika) Diego Villalba jaunak parte hartu du.
 
Data: 2012-03-22   informazio gehiago: ireki
 
 2014-2020 epealdian egitura-funtsak programatuko dituen Marko Estrategiko Komuna aurkeztu berri dute
 
Europako Batzordeak 2014-2020 programazio-epealdirako Marko Estrategiko Komuna (MEK) berria aurkeztu du. Honen helburua Estatu kideak eta euren eskualdeetako finantza-plangintzaren lehentasunak zehazteko gida eskaintzea da.

Marko honen xedea, etorkizuneko bost funtsetarako (EGEF, EGIF, Kohesio Fondoa, FEADER eta EMFF) orientazio iturri bakarra eskaintzeaz gain, Batzordearekin estatu eta eskualde mailako aginte bakoitzak etorkizunean sinatuko dituen lankidetza akordiak prestatzeko oinarri izatea da. Eta guzti hau Europa 2020 estrategiari lotutako Europako hazkunde eta enplegu helburuekin bat eginez.
 
Data: 2012-03-16   informazio gehiago: ireki
 
 Emakumeak erabakiak hartzeko postuetan
 
Europar Batasuneko azken txostenek erakusten dutenaren arabera, erabakiak hartzeko postuetan emakumeen presentziari dagokionez aldeak daude, bai enpresa alorrean, bai Administrazioan.

Zehazki, Europako enpresa nagusietako administrazio-kontseiluetako zazpi kidetatik bakarra da emakumea (% 14). Datu hori 2010eko datua (% 12) baino zertxobait hobea da, baina oraindik gizon eta emakumeen arteko oreka nabarmena lortzetik oso urrun gaude (bi sexuetako % 40 gutxienez, Batzordearen arabera). Herrialde kideen arteko aldeak handiak dira: % 27 ingurukoak Finlandiako enpresen kasuan, eta % 5 artekoak, Malta, Zipre edo Hungarian, adibidez.

Eurobarometroaren arabera, Europako iritzi publikoa zalantzarik gabe egoera aldatzearen alde dago: Europarren % 88k uste dute eskumen berdinekin emakumeek modu ekitatiboan ordezkatuta egon behar dutela enpresetako erabakiak hartzeko postuetan. Inkesta egindako herritarren % 75 gai horri buruzko legedi baten alde daude.
 
Data: 2012-03-06   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasunari buruzko buletina: 2012 Urtarrila
 
- Batasun Ekonomiko eta Monetarioaren egonkortasunari, koordinazioari eta gobernantzari buruzko hitzarmena
- Gazteriarentzako Aukeren Ekimena

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2012-02-28   informazio gehiago: ireki
 
 Kide diren hamabi herrialdek Europarako hazkunderako plan berria eskatu diete Batzordeari eta Kontseiluari
 
“Europarako hazkunde-plana” izenburupean, kide diren hamabi herrialdek (horien artean ez daude Alemania eta Frantzia) Europako Kontseiluari eta Europako Batzordeari herritarren, enpresen eta finantza-merkatuen artean konfiantza berriro ezartzea ahalbidetuko lukeen jarduera-programa berria martxan jartzeko eskatu diete. Horren helburua Europako gaitasuna berreskuratzea litzateke, modu irmoan eta iraunkorrean hazi ahal izateko.

Herrialde horiek proposatutako zortzi neurriak dira hauek: EBn merkatu bakarra gehiago garatzea (batez ere zerbitzuen sektorean); 2015erako benetako Europako merkatu digitala sortzea; 2014rako energiaren merkatu bakarra ezartzea; berrikuntzarekin lotutako Europako konpromisoa areagotzea; munduko merkatuak merkataritza librera irekitzea; enpresetan Europako burokraziak duen garrantzia gutxitzea; gazteei, emakumeei eta pertsonarik helduenei aukerak eskainiko dizkien laneko merkatua bermatzea.
 
Data: 2012-02-23   informazio gehiago: ireki
 
 Europako Kontseiluak hazkundea ekarriko duen sendotzea eta enplegua ekarriko duen hazkundea sustatu nahi du.
 
Urtarrilaren amaieran Europako Kontseiluak hainbat neurri hartu zituen. Neurri horien helburua Europar Batasuneko enplegua eta hazkundea sustatzea zen, eta aldi berean, Batasuneko aurrekontuak onbideratzea eta finantza-egonkortasuna bermatzea.

Enpleguaren sustapen eta hazkundearekin lotuta, onartutako aitorpenak hiru lehentasun ezartzen ditu: enplegua sustatzea, batez ere gazteen enplegua, Merkatu Bakarra osatzea, eta ekonomiaren finantzaketa bultzatzea, batez ere ETE-ena.

Aitorpen horretan bertan, Kontseiluak Estatuek nazio mailan egindako esfortzuak babesteko aukera dator jasota, eta enplegurako eta hazkunderako eskuragarri dauden EBko funtsen esleipenak sartzeko aukera biltzen du, onartutako mugen barruan, betiere.
 
Data: 2012-02-16   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2011 Abendua
 
- Danimarka Europar Batasuneko Kontseiluko buru
- Aukera ekimena gazteentzat

nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2012-02-03   informazio gehiago: ireki
 
 2014-2020 Kohesio Politika: Hazkunderako eta Enplegurako Inbertsioa
 
EBko 2014-2020 Kohesio Politikarako legegintza-proposamenak aurkezten du dokumentua honek; baita arautegi orokorra, arau amankomunak eta funts desberdinei aplikagarriak diren xedapen orokorrak, ere.
 
Data: 2012-01-19   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2011 Azaroa
 
- Europako eskualde eta hirien arteko ekonomia , gizarte eta lurralde kohesioa
- Altuning Pro Gipuzkoa 2010-2011 sariak banatzea
- HORIZONT 2020: 80.000 milioi euro Europan ikerketa, berrikuntza eta lehiakortasuna bultzatzeko

...nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2011-12-30   informazio gehiago: ireki
 
 Altuning Pro Gipuzkoa 2010-2011 sari-banaketa
 
Ignacio Altuna Fundazioak sustatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Azkoitiko Udalaren eta Kutxaren laguntzarekin, ALTUNING PRO GIPUZKOA programa ikasturtean zehar nazioarteko unibertsitateekiko truke-programetako bat (Erasmus…) garatzen duten unibertsitateko ikasle gipuzkoar guztiei zuzenduta dago. Bere helburua ikasle horiei ahotsa ematea da, atzerrian egindako ikasketetan zehar eskuratutako ideia, informazio eta esperientzietan oinarritutako proiektu bat aurkeztuta, proiektu hori lurraldean ezarri eta Gipuzkoaren garapena sustatzeko.

Aurten 76 ikasle gipuzkoarrek hartu dute parte guztira, eta horietatik lau proiektu saritu dira:
- Maider Urrutia. EOTO proiektua
- Hasier Larrea. GipuzkoaTalent proiektua
- Nagore Goñi. 'Irudimenaren ahalmena' proiektua
- Ainara Irastorza. 'Daniar inspirazioa' proiektua
 
Data: 2011-12-30   informazio gehiago: ireki
 
 iSARE MICROGRID GIPUZKOA eta EMUGI! Madrilen ospatutako Europako eskualdeko politika eta funtsei buruzko urteroko ekitaldian aurkeztu dira
 
Azaroa amaieran Eskualdeko Politika eta Europako Funtsak Espainian izeneko urteroko 2011. ekitaldia egin zen Aranjuezen (Madril); ekitaldi honetan, Europako Batzordeko erkidegoko funtsen kudeaketan adituak eta arduradunak, Estatuko Administrazioa eta gobernu autonomikoak bildu ziren.

Ekitaldiko bigarren jardunaldian, 2011. urtean barrena gertatutako aurrerakuntzak aurkeztu ziren, eta horren haritik, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko 2007-2013 EGEF Programa Eragilearen baitan azken urtean Euskadin garatutako proiektu nagusietako batzuk azaldu zituen, Gipuzkoan garatutako bi azpimarratuz: iSare MicroGrid Gipuzkoa eta emugi!


 
Data: 2011-12-09   informazio gehiago: agiria ireki
 
 Europako Kohesio Politika berria 2014-2020: EGEF eta EGIF
 
Pasa den urriaren hasieran, Europako Batzordeak 2014-2020 aldian aplikatu beharreko kohesio-politikari buruzko lege sorta berria onartu zuen. Onartutako lege-esparru berri hau Europan, 2014tik aurrera, hazkundea eta enplegua bultzatzeko da, Europar Batasuneko inbertsioak Europa 2020 Estrategian definitutako helburuetara bideratzeko.

Lege-esparru berri honekin batera, Europako Batzordeak arau orokorren erregelamendu berri bat onartu du ere, 2014-2020 aldirako egiturazko politikak finantzatzeko tresna guztiak barne hartzen dituena. Hauen artean, Eskualde Garapeneko Europako Funtsa -EGEF- eta Europako Gizarte Funtsa -EGIF- daude. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzako Departamentuak iruzkin berri honetan erregelamendu berri honetako ideia nagusienak aztertzen dira.
 
Data: 2011-12-05   informazio gehiago: ireki
 
 Europako kohesio ekonomiko, soziala eta lurraldeko kohesioari buruzko zazpigarren txostena
 
Europako Batzordeak Europako kohesio ekonomiko, soziala eta lurraldeko kohesio bilakaerari buruzko zazpigarren txostena argitaratu berri du. Bertan, Europa2020 Estrategiaren eskualdeko hedapena nabarmentzen da.

Txostenean aztertzen da eskualdeak eta hiriak nola lagundu dezakete hazkunde adimentsua, jasangarria etab ateratzailea lortzen kohesio politika baten eta Europa 2020 Estrategiaren helburu nagusien testuinguruan; eta eskualdea kestatu mailako helburuen zein distantziara kokatzen diren aztertzen du.
 
Data: 2011-12-02   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2011 Urria
 
- Kohesio-Politikaren Etorkizuna: 2014-2020
- Euskal ekonomiaren eta Europar Batasunaren hazkundeari buruzko aurreikuspenak
- Nekazaritzako Politika Bateratuaren (NPB) erreforma
- Europarako Interkonexio Tresna: 50.000 milioi inbertsioetan

...nabarmentzen diren berri nagusienak buletin honetan.
 
Data: 2011-11-24   informazio gehiago: ireki
 
 Langileek enpresetan parte-hartzearen aldeko konpromisoa azaldu du Gipuzkoako Foru Aldundiak Bruselan
 
Joan den urriaren 18an, Europako enpresetan langileen parte-hartze finantzarioaren Astean parte hartu zuen Oscar Usetxi Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzaren eta Jakintzaren Sustapen Zuzendariak Bruselan; Europako Ekonomia eta Gizarte Lantaldeak antolatu zuen astea Pro-EFP proiektuaren baitan.

Erakunde sozioekonomikoen eredu bat garatzearen alde foru erakundeak duen konpromisoa azaldu zuen Oscar Usetxik bere hitzaldian, hain zuzen ere, pertsona protagonista duena eta enpresa-proiektuaren nagusitasuna bere gain hartzea ahalbidetzen diona.
 
Data: 2011-11-10   informazio gehiago: agiria ireki
 
 Elgoibarrek EMUGI! martxan jarri du, pertsona eta salgaien mugikortasun iraunkorrerako ekimen berria
 
Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak aurretiaz onetsi ondoren, joan den maiatzean baterako finantzaketa europarra eskuratzeko xedearekin aurkeztutako bost proiektu berrien inguruko informazioa helarazi zitzaion Euskal Herriko 2007-2013 EGEF Programa Eragilearen Jarraipen Batzordeari. Proiektu horien artean emugi! ekimena dago; udalerrian mugikortasun iraunkorra bultzatzeko ekimen berria da, eta pertsonak eta salgaiak garraiatzeko orduan, automobil eta motor elektrikoen alokairua eta erabilera partekatua ditu oinarri.
 
Data: 2011-11-07   informazio gehiago: agiria ireki
 
 Gipuzkoak ikerketa kolaboratiboaren adibide diren IKZ-en aldeko apostua egin du
 
Estrategia Empresarial aldizkarian (2011ko azaroak 1-15, 413. zbk.) argitaratutako artikuluan, Gipuzkoako Foru Aldundiak Ikerketa Kooperatiboko Zentroen (CIC, gazteleraz) azpiegitura eta ikerketa jardueran alde egin duen apostuaren berri ematen da. Foru-esfortzu honek Europako FEDER 2007-2013 programaren basbesa du.
 
Data: 2011-11-04   informazio gehiago: ireki
 
 Eskualdeko politikak etorkizuneko Europan izango duen zeregina
 
Europako Batzordearen Eskualdeko Politikako Zuzendaritza Nagusiaren Panorama aldizkariak hurrengo hamarkadan, Europa 2020an, Europaren hazkunde estrategia aztertu du.

Aldizkariak Europako Batzordearen 2020 estrategiaren helburuak lortzeko estatu kideei laguntzeko orduan eskualdeko politikak duen zeregina aztertzen du, eta eskualdeko politikak hazkunde adimendun, jasangarri eta barneratzaileari egiten dion ekarpena aztertzen du.
 
Data: 2011-10-17   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2011 Iraila
 
Finantza publikoen jasangarritasuna
Handitzen ari den ahultasuneko testuinguruko aurreikuspen ekonomikoak
Gipuzkoako eta Europako enpresen dimentsioa

nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2011-10-10   informazio gehiago: ireki
 
 Kohesio politikaren etorkizuna: 2014-2020
 
Europako Batzordeak 2014-2020 epealdian kohesio politikaren markoa finkatuko duen legegintza proiektua onartu du. Politika hori 2020 estrategiara lerrokatuko da, emaitzetan eta gaietan kontzentrazioa bultzatuz.

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak proposamen horiek eztabaidatuko ditu 2012. urtearen bukaeran onartu ahal izateko; aldi berean, EBko aurrekonturako Urte Anitzeko Finantza Esparrua negoziatzen jarraitzen da.

Batzordeak proposatu du datorren programazio aldian 336.000 milioi euro esleitzea kohesio politikara.
 
Data: 2011-10-07   informazio gehiago: ireki
 
 Enpresen dimentsioa
 
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzako Departamentuak iruzkin berri bat argitaratu du; non Europar Batasuna erreferentzia gisa hartuta, Gipuzkoako negozio sektoreko enpresa ez finantzarioren dimentsioa aztertzen da.

Analisi konparatibo honekin batera, manufaktura industriaren dimentsioa ere aztertzen da, baita enpresa tamainekin zerikusia duen produktibitatea ere.
 
Data: 2011-09-20   informazio gehiago: ireki
 
 OPEN DAYS 2011 – Eskualdeen eta Hirien Europako Astea
 
Urriaren 10etik 13ra bitartean Open Days 2011 izenekoak egingo dira Bruselan. Bertan 111 saio egingo dira, eta 500 hizlarik baino gehiagok hartuko dute parte horietan. Aurtengo edizioan hiru gai nagusiren ingurukoak izango dira Open Days eztabaidak....
 
Data: 2011-09-19   informazio gehiago: agiria ireki
 
 Donostiako Nazioarteko Zinemaldian partehartzen duten 18 filma Europako Batzordearen MEDIA programaren laguntza jaso dute
 
Donostiako Nazioarteko Zinemaldian partehartzen duten 18 filma Europako Batzordeak sustatutako MEDIA programaren laguntza jaso dute.

Zinemaldian partehartzen duten 18 filma hauei eskainitako laguntzaz gain, MEDIA programak Zinemaldiko Industriaren Kluba (The Industry Club) ekimena babesten du, partehartzen duten industriako profesional, erosle eta saltzaileei zuzendutako ekimena. Halaber, aurtengo Zinema Eraikitzen sailak (Cine en Construcción, gazteleraz) ere Europako babesa jaso du MEDIAmundus ekimenaren bitartez.
 
Data: 2011-09-16   informazio gehiago: agiria ireki
 
 Gipuzkoa, eskualde europarren krisiaren aurkako politiken erreferentzia
 
Europar Batasuneko Eskualdeetako Lantaldeak Europako eskualde eta hirietan azken bi urteotan barrena krisiaren aurka garatutako politikei buruzko txostena aurkeztu berri du.

Txostenean Europako 27 eskualdek krisiaren aurka jarraitutako politikak eta neurriak identifikatzen dira, eta baita jarraipena egiteko tresnen adibideak edo eskualde horiek sustatutako ekimenen ondorioen ebaluazioa ere. Eskualde horien artean Gipuzkoa aipatzen da, gure Lurraldean krisiaren aurkako sustatutko ekintza nagusienak nabarmenduz.
 
Data: 2011-09-05   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2011 Uztaila-Abuztua
 
Eskualdeetako Lantaldearen txostena: Gipuzkoa, eskualde europarren krisiaren aurkako politiken erreferentzia
Banku sektorearen erreforma: kapitalaren eskakizun zorrotzagoak eta kudeaketa hobetzea
Arrantza Politika Bateratuaren erreforma: epe luzeko jasangarritasuna

nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2011-08-31   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: 2011 Ekaina
 
Kulturak Europa 2020 Estrategiari egin diezaiokeen ekarpena
Donostia, Europako kultura hiriburua
Europako Batzordearen 2014-2020 hainbat urtetarako finantza-esparrua

nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2011-07-28   informazio gehiago: ireki
 
 EGEF finantzazioa: Mediku-ikerketarako eta Ingurumenaren jasangarritasunerako Gipuzkoako proiektuak
 
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzako Departamentuak Gipuzkoa eta Europako Batasunaren inguruko iruzkinaren ale berri bat argitaratu du; non EGEF 2007-2013 finantziazioa jasoko duten bost proiektu berrien helburu eta ezaugarri nagusiak aurkezten dira.
 
Data: 2011-07-26   informazio gehiago: ireki
 
 Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna
 
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzako Departamentuak Gipuzkoa eta Europako Batasunaren inguruko iruzkinaren ale berri bat argitaratu du.
Oraingoan, Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna izenpean, Gipuzkoako eta Europar Batasuneko berdintasun adierazle nagusiak aztertzen dira, lau alor desberdinetatik abiatuta: Errentak, Erabakitzeko esparruak, Prestakuntza eta Enplegua.
 
Data: 2011-07-08   informazio gehiago: ireki
 
 e-udalak: Gipuzkoako udaletan ‘administrazio digitala’ garatzeko Foru Aldundiaren ekimena
 
Estrategia Empresarial aldizkarian argitaratutako artikulua; bertan, e-udalak programaren helburuak eta lorpen nagusiak ematen dira ezagutzera. Ekimen honen bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiak herrialde gipuzkoarretan administrazio elektronikoaren garapenean lan egin du azken zortzi urteotan. Horrez gain, e-udalak programa FEDER 2007-2013 programa eragilearen bidez Europako babesa jaso du.
 
Data: 2011-07-07   informazio gehiago: agiria ireki
 
 Gipuzkoa eta Europar Batasuna: Maiatza 2011
 
Gipuzkoako bost proiektu berrik EGEFren erkidegoarekin baterako finantziazioa jasoko dute.
Europar Batasuneko gobernantza ekonomiko berria
Batasuna Berrikuntzaren alde 2011: ikerketa eta berrikuntzari bultzada krisitik ateratzeko

nabarmentzen diren berriak buletin honetan.
 
Data: 2011-06-30   informazio gehiago: ireki
 
 Apririlako Informazio Buletin berria
 
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzako Departamentuak buletinaren ale berria argitaratu du Gipuzkoa eta Europako Batasunaren gainean.
 
Data: 2011-05-23   informazio gehiago: ireki
 
 SAIATU: Gizarte-Berrikuntza Lehen Pertsonan
 
Martxoaren 7an SAIATU: Gizarte-berrikuntza Lehen Pertsonan izeneko proiektua aurkezteko jardunaldia egin zen Donostian. Europako Gizarte Funtsaren finantziazioarekin batera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak sustatutako proiektu honen helburua lan-munduan txertatzeko arazo bereziak dituzten enplegu-eskatzaileen ekintzailetzaren inguruko berrikuntza bultzatzea da.
 
Data: 2011-05-06   informazio gehiago: ireki
 
 Martxoko Informazio Buletin berria
 
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzako Departamentuak buletinaren ale berria argitaratu du Gipuzkoa eta Europako Batasunaren gainean.
 
Data: 2011-05-02   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoako biztanleko BPGa Europako batez bestekoa baino %39 handiagoa da
 
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzako Departamentuak Gipuzkoa eta Europako Batasunaren inguruko iruzkinaren ale berri bat argitaratu du.

Oraingoan, Pertsonako BPG Gipuzkoan eta Europar Batasunean lemapean, Europar eskualdeen arteko desberdintasunak ezagutzera ematen dira, Gipuzkoarekiko egoera alderatuz.
 
Data: 2011-03-28   informazio gehiago: ireki
 
 EMEKIN, Egitura-Funtsetan gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren praktika egokia
 
Egitura-Funtsetan eta Kohesio Funtsean Gizon eta Emakumeen arteko Berdintasun Politiken Sarearen hirugarren bilkuran berdintasun erakundeetako eta Egitura-funtsen administrazio eta kudeaketako, Autonomia Erkidegoetako, Estatuko Administrazio Orokorreko eta Europako Batzordeko, nola Foru Aldundietako ordezkariek parte hartu dute.

Bilkura honetan, EMEKIN proiektua praktika egoki gisa aurkeztu da, Euskadin Egitura-funtsetan aukera berdintasuna barneratzeari dagokionean. Proiektu honek enpresak sortzeko orduan genero ikuspegia kontuan hartzeko Gipuzkoak hartutako konpromisoa isladatzen du. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak garatutako proiektu hau Europako Gizarte-Funtsarekin batera finantzatu da.
 
Data: 2011-03-24   informazio gehiago: agiria ireki
 
 Otsaileko Informazio Buletin berria
 
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzako Departamentuak buletinaren ale berria argitaratu du Gipuzkoa eta Europako Batasunaren gainean.
 
Data: 2011-03-22   informazio gehiago: ireki
 
 Gipuzkoa, energia arloko iraunkortasunaren aldeko apustua egin duen lurraldea
 
Estrategia Empresarial aldizkariak argitaratu duen artikulua da. Bertan, Gipuzkoako Foru Aldunditik sustatu eta FEDER 2007-2013 Programa Eragilearen bidez Europako babesa jaso duten jarduera nagusiak azaltzen dira. Jarduera horien guztien helburua lurraldean energia-kontsumoa murriztea da.
 
Data: 2011-03-04   informazio gehiago: ireki
 
 TXEKIN, Gipuzkoako Foru Aldundiak ekintzailetzari emandako bultzada
 
Estrategia Empresarial aldizkarian argitaratutako artikulua; bertan, TXEKIN programaren helburuak eta lorpen nagusiak ematen dira ezagutzera. Ekimen horren bidez, Gipuzkoan enpresa-proiektu berrien garapena sustatu nahi da eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak sustatu du. Horrez gain, FEDER 2007-2013 programa eragilearen bidez Europako babesa jaso du.
 
Data: 2011-03-03   informazio gehiago: ireki
 
 Urtarrileko Informazio Buletin berria
 
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzako Departamentuak buletinaren ale berria argitaratu du Gipuzkoa eta Europako Batasunaren gainean.
 
Data: 2011-02-28   informazio gehiago: ireki
 
 Liburu argitalpena: Gipuzkoa, errealitate sozial eta ekonomikoa
 
Argitalpen honek datu estatistikoak biltzen ditu, Europako Batasuna sortu eta ondorengo berrogeita hamar urteetan Gipuzkoako gizarteak eta ekonomikak izandako bilakaerari buruzkoak.
 
Data: 2008-07-18   informazio gehiago: agiria ireki
 
 Liburu argitalpena: 50 urte Europar Batasunaren sorreratik eta 20 urte Gipuzkoa bertan dagoenetik "gizarte eragina eta etorkizunerako begirada"
 
Ospakizun hauek direla eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak argitalpen berri bat kaleratu du. Joan den urtearen amaieran ospatu zen Jardunaldian egindako ekarpenak jasotzen ditu argitalpen honek.
 
Data: 2008-07-18   informazio gehiago: agiria ireki
 
 
rss