1993. urteko arautegiak programazio aldi berri bat zehazten du (1994-1999). Aldi horrek ekarritako berrikuntzarik handiena Arrantza Orientabideko Finantza Baliabidea (IFOP) delakoaren sorrera da batetik, eta 6 helburua (demografi dentsitate eskaseko eskualdeak), Suedia eta Finlandia Europar Batasunari atxikitzearen ondorioz sortua, bestetik.

  • 1 helburua: Eskualde atzeratuen garapena.
  • 2 helburua: Industri gainbeherak erasandako eskualdeen birmoldaketa.
  • 3 helburua: Langabezian dauden pertsonen lan txertaketa.
  • 4 helburua: Industriaren aldaketerako egokitzapena.
  • 5a helburua: Nekazal eta arrantza sektoreen doikuntza sustatzea.
  • 5b helburua: Nekazal egiturak egokitzea eta landako eremuen garapena sustatzea.
  • 6 helburua: Demografi dentsitate eskaseko eskualdeak.
 

1.2. taula Europar Batasunaren Helburuak eta Esku hartzeko Fondoak

HELBURUAK

ESKUHARTZE FONDOAK

1 helburua

EGEF, EGIF, NOBEF-O

2 helburua

EGEF, EGIF

3 helburua

EGIF

4 helburua

EGIF

5a helburua

IFOP, NOBEF-O

5b helburua

NOBEF-O, EGEF, EGIF

6 helburua

EGEF, EGIF

 
Egitura fondoek batera esku hartzen dute, eta beren ahaleginak fondoen %85 hartzen duten eskualde mailako lau helburu (1 helburua, 2 helburua, 5b helburua eta 6 helburua) eta Batasun osoa barne hartu eta baliabideen %15 hartzen duten hiru helburu (3 helburua, 4 helburua eta 5a helburua) lortzera bideratzen dituzte.

Egitura fondoen %9 Batasunaren Ekimenetara bideratzen dira; aipatu ekimenek honako auzi nagusi hauei heltzen diete: nazioz eta eskualdez gaindiko lankidetza (INTERREG, REGEN), berriztatzeko gaitasunaren sustapena (STRIDE, TELEMATIQUE, PRISMA, SME), landa eta arrantza eremuen garapena (LEADER eta PESCA, hurrenez hurren), ingurugirorako eta eremu hiritarrerako neurri esperimentalak (ENVIREG eta URBAN, hurrenez hurren), industriaren aldaketarako egokitzapena (ADAPT), industri berregituraketak (RESIDER, RENAVAL, RECHAR, RETEX, KONVER) eta berariazko taldeak lan merkatuan txertatzea (EMPLOYMENT: NOW, HORIZON, YOUTHSTART). Egitura fondoen finantza baliabide guztien %1 laguntza teknikora eta neurri berriztatzaileak bultzatzera bideratzen da (EGEFen 10. artikulua, EGIFen 6. artikulua eta NOBEFen 8. artikulua) .
 
 
Kohesio Fondoa Maastrichteko Itunean sortu zen, eta 1993. urtean jarri zen martxan. Bere xedea Estatu onbeharrenei Batasun Ekonomiko eta Monetarioan sartzeko prestatzen laguntzea da. Fondo horren onuradun lau Estatu dira: Grezia, Portugal, Irlanda eta Espainia. 1994-1999 aldirako 14.500 milioi ekuz hornitu zen fondoa, eta garraioen azpiegitura eta ingurugiro proiektuak finantzatu ziren.
Egitura fondoen azken xedea ekonomi eta gizarte kohesioa baino ez da, alegia, "eskualde ezberdinen garapen mailen arteko aldeak eta eskualde behartsuenen atzerapena murriztea". Europar Batasunaren Itunak ekonomi eta gizarte kohesioa Europako eraikuntzaren oinarri funtsezkoenetakotzat du.
 
| Aurrekariak | 1986-1988 aldia | 1989-1993 aldia | 1994-1999 aldia |  
| 2000 Agenda | Foru kudeaketa | Bisita gidatua | Glosarioa | Home
| Harremanetan jartzeko e-posta |