|
Europar
Batasunaren egiturazko esku hartzeak (Egitura Fondoak eta Kohesio
Fondoa) egungo programazio aldia (1994-1999) amaitzean berrikusi
egingo dira, ekonomi eta gizarte kohesioak lehentasun politikoa
mantenduko duen arren.
Horrez gain, 2000. urtearen bueltan Europar Batasunaren alorrean
berebiziko garrantzia izango duten beste gertakari batzuk izango
dira (Diru Batasunaren hirugarren fasearen erabateko jadanekotasuna
eta Ekialdeko herrialdeen atxikipena).
|
|
|
|
|
Egiturazko
esku hartzeen testuinguru honetan, EAE eta, zehazkiago, Gipuzkoa
egungo programazio aldian (1994-1999) Batasunaren egitura finantzaketak
eskuratzeko modu onean izan dira, 1 helburuko eskualdeen finantzaketa
lortzea ezinezkoa dela kontuan izanik, gure BPGren bolumena dela
eta (Batasuneko batezbestekoaren %92 EAEren kasuan, eta batezbesteko
horren %94 Gipuzkoaren kasuan).
|
2
helburuko baliabidea eskuratzerakoan agertutako parte hartze handiak,
bai Estatu Espainiarraren esparruan bai Europar Batasun osoarenean,
eta 3, 4, 5a eta 5b helburuen eta, neurri askoz apalagoan, Batasunaren
Ekimenen eta Kohesio Fondoaren finantzaketa lortzeko aukerak EAEk
nahiz Gipuzkoak finantza baliabide garrantzitsuak eskura ditzaten
ahalbidetu dute.
|
|
|
|
Gipuzkoak,
Europako eskualdeen testuinguruan, langabezia tasa handia, industri
espezializazioa eta Batasuneko batezbestekoak baino biztanleko BPG
apalxeagoa ditu bereizgarri. Aldagai horiek gure ekonomiaren egitura
ezaugarriak eta datorren 2000-2006 programazio aldian Egitura fondoen
finantzaketa eskuratzeko adierazle nagusiak definitzen dituzte.
|
|
|
|
6.1.
taula. EAE eta Gipuzkoa Europaren testuinguruan
(milioika
pezetatan.)
ADIERAZLEA
|
POSIZIOA
(EAE*)
|
EAE
(15=100 EB INDIZEA)
|
Gipuzkoa
(15=100 EB INDIZEA)
|
BPG per capita (1994)
|
110
|
92
|
94
|
Langabezia tasa (1995)
|
197
|
215
|
222
|
Industri enplegua (%) (1995)
|
24
|
125
|
145
|
Biztanleria (1994)
|
59
|
--
|
--
|
Gazteen langabezia tasa (1995)
|
196
|
235
|
188
|
(*)
Europako 204 eskualdeen artean (NUTS II)
| euroak
|
|
|
|
|
|
UBehin
egungo 1994-1999 programazio aldia amaitu ondoren, 2000-2006 programazio
aldi berria zabalduko da. Aldi horretan Batzordearen egiturazko
esku hartzeko politikak nabarmen aldatuko dira.
|
2000
Agendak dagoeneko aldi berri horretan Batzordearen jarduerarako
aurreikusitako oinarrizko orientabideak proposatzen ditu, ondoko
taulan ikus daitekeen moduan.
|
|
|
|
6.2. taula. 2000-2006 aldirako aurreikuspena
(2000 Agenda)
1.
EGITURA FONDOEN KOPURUAREN MURRIZKETA
ARINA AURREKO ALDIAREKIKO
|
- 218.400
milioi eku (1999. urteko prezioak) egun Batasunaren
kide diren hamabost estatuentzat.
-
Transferentziek orotara (Egitura fondoak eta Kohesio
fondoa) ez dute egun edo etorkizunean Batasunaren
kide izango den estatu baten BPGren %4 gainditzerik
izango.
|
2.
HELBURU KOPURUAREN MURRIZKETA
|
-
Hiru helburu (eskualde mailako bi eta giza baliabideetara
bideratutako helburu horizontal bat), egungo zazpien
aldean.
|
3.
1 ETA 2 HELBURUEN (BERRIAK) BIDEZ DIRU LAGUNTZA JASO
DEZAKEEN BIZTANLERIAREN PORTZENTAIAREN MURRIZKETA
|
-
Biztanleriaren %35-40, aurreko %51aren aldean.
|
4.
1 HELBURUAREN LEHENTASUN NAGUSIA MANTENDUKO DA
|
-
Egitura fondoen zenbateko osoaren 2/3 inguru.
-
Batasunaren BPGren %75eko mugaren aplikazio zorrotza.
Langabezia tasa handiko eskualdeei laguntza osagarria.
|
5.
2 HELBURU BERRIA
|
-
Egiturazko eragozpenak dituzten gainerako eskualdeen
aldeko esku hartzeak bilduko ditu.
-
Aldaketa ekonomikoa jasaten ari diren eremuak, gainbehera
doazen landako eremuak edo arrantzaren menpekoak nahiz
arazoak dituzten hiri barrutiak barne hartuko ditu.
-
Ekonomia dibertsifikatuko estrategia integratu bat
bultzatzeko eremu esanguratsuen kopuru mugatu bat
hautatuko da, bereziki menpekotasun sektorial handia
jasaten duten eskualdeak.
-
Diru laguntzak emateko balizko irizpideak: langabezia,
industri enplegua, nekazal eta arrantza enplegua,
gizarte bazterketa maila.
|
6.
3 HELBURUA: LAN MERKATUAREN MODERNIZAZIOA ETA ENPLEGUARI
LEHENTASUNA (IRAKASKUNTZA SISTEMAK, PRESTAKUNTZA ETA
ENPLEGUA)
|
-
Giza baliabideen garapena funtsezko osagai gisa.
-
1 eta 2 helburuetan sartu gabeko eskualdeak barne
hartuko ditu.
-
Lau jarduera esparru: ekonomi eta gizarte aldaketekiko
egokitzapena, hezkuntza sistemak eta etengabeko prestakuntza,
langabeziaren aurkako politika aktiboak eta gizarte
bazterketaren aurkako borroka.
|
7.
EUROPAR BATASUNAREN EKIMENEN MURRIZKETA
|
-
Hiru alorretarako mugaketa (egungo kopuru handiagoaren
aldean): mugaz gaindiko lankidetza, landako garapena
eta giza baliabideak (aukera desberdintasunen aurkako
borroka lan merkatuan sartzerakoan).
-
Emandako baliabideak Egitura fondoen %5era murriztu
ahal izango dira (egungo %9aren aldean).
-
Ekintza berriztatzaileen eta proiektu pilotuen hobekuntza:
proiektu adierazgarrietara mugatzea eta aplikazio
sinplifikatu eta gardena (baliabideen %1).
|
8.
KOHESIO FONDOA MANTENTZEA
|
-
Pertsonako BPG EBren batezbestekoaren %90 baino beheragokoa
duten estatu kideak.
-
Proiektuak ingurugiroaren eta Europan zeharreko sareen
alorrean, garraioaren azpiegiturari dagokionean.
-
3.000 milioi eku inguruko urteko hornidura.
|
9.
EGITURAZKO BABESA ESTATU KIDE BERRIEI
|
-
Hasiera batean, atxikitzen den Estatu orori aplika
dakioke.
-
Urteko laguntzaren mailakako gehiketa, BPGren %4aren
mugaraino.
-
45.000 milioi eku inguruko baliabideak.
|
10.
KOSTUA-ERAGINKORTASUNA ARTEKO ERLAZIOAREN HOBEKUNTZA
|
-
Epe ertainera begira. Ekonomi eta gizarte garapenerako
estrategia integratuak.
-
Bitartekoen sinplifikatzea eta ebaluaketa nahiz kontrolaren
hobekuntza.
|
Iturria:
Ikei
|
|
|
|
|
Egitura
fondoen oinarrizko helburua ekonomi eta gizarte kohesioa mantentzea
izan da eta da, eta are gehiago izango da, herrialde hautagai berrien
atxikipena eta gero, herrialde horien pertsonako errenta Europar
Batasunarenaren batezbestekoaren herena baino ez baita. Fondo hauen
garrantzia garapen atzeratuko eskualdeetarako (1 eta 6 helburuak),
gainbeheran dauden esparruetarako (2 helburua), landa eremuetarako
(5b helburua) eta arrantza sektorerako (5ª helburua) programa
orokorretan islatzen da. Halaber, enpleguaren eta industri birmoldaketaren
alorretan 3 eta 4 helburuak) ere ahalegin handiak egiten ari dira.
Zazpi helburuak hirutara murriztuko balira Fondoen eraginkortasuna
eta gardentasuna areagotuko liratekeela erabaki du Batzordeak, eta
2006. urterako 1 eta 2 helburuetan (ekonomi eta gizarte berregituraketa
jasandako eremuak hartzeko birdefinituko liratekeenak) gastuak Europar
Batasuneko biztanleriaren %35-40 hartzea (egungo %51ren aldean)
proposatzen du.
|
|
|
|
1 helburuko eskualdeei (pertsonako barne produktu gordina EBren
batezbestekoaren %75 baino baxuagoa duten eskualdeak) Egitura fondoen
bi heren esleitzea proposatzen da. Horrez gain, 1 helburuko eremuetan
lehiakortasuna areagotzera eta 2 helburuko eremuetan ekonomia dibertsifikatzera
bideratutako programei lehentasuna ematen zaie. 1 eta 2 helburuetan
sartzen ez diren eta beren hezkuntza, prestakuntza eta enplegu sistemak
egokitu eta berriztatzea beharrezko duten eskualdeetarako 3. helburu
berri bat sortuko da.
|
Egoera,
hasiera batean, ez da gure lurraldearentzat faboragarria. Lehentasunak
eta baliabideak 1 helburuan mantentzean, eta 2 helburuan hainbat
helburu berri eta anitz sartzean, ekonomiaren dibertsifikazioa eta
jarduerako estrategia integratuen burutzapena bultzatzea xede dutenak,
industrian oinarrituta dauden eta pertsonako errenta ertaina duten
eskualdeek, non EAE eta Gipuzkoa sartzen baitira, Batasunaren finantzaketa
eskuratzeko aukera murritzagoak izango dituztela aurreikus daiteke.
|
|
|
|
Hala
ere, Euskal Autonomi Erkidegoko langabezia tasa altuak (Batasuneko
batezbestekoa baino jarduera tasa baxuagoak larriagotua), eskari
ahula izango bide duten industri jardueretarako espezializazio produktiboarekin
eta enpresa berrien eskasiarekin batera, datorren programazio aldian
(2000-2006) Europar Batasunak gure lurraldeari eman beharreko laguntzak
gutxienez manten ditzala eskatzeko zilegitasuna eskaintzen du.
|