Erreformarekin Fondoak ekonomi eta gizarte garapenerako egiazko bitartekoak izan daitezen lortu nahi da. Horregatik, Egitura fondoak ahalik eta eraginkorrenak izan daitezen, beroriek dimentsio bikoitz batean aplikatuko dira: funtzionala eta geografikoa. Horrela, helburu funtzional batzuk zehazten dira,eta helburu
bakoitzaren barruan baliabideak aplikatu ahal izango direneko esku hartzeko eremuak. Aipatu helburuak bost dira: 1 helburua, 2 helburua, 3 helburua, 4 helburua eta 5a eta 5b helburuak.
 
Hiru helburu lurralde mailakoak dira (1 helburua, 2 helburua eta 5b helburua), eta beste hiru horizontalak (3 helburua, 4 helburua eta 5a helburua), laguntzak talde edo biztanleria multzoei zuzentzen baitzaizkie, eta ez eskualdeei. Egitura fondoek aipatu helburuetan modu honetara esku hartzen dute:
Egitura fondoen %10 Europar Batasunaren Ekimenetara doaz: RECHAR (meatze arroak), ENVIREG (ingurugiroaren hobekuntza), STRIDE (berrikuntza eta garapena), LEADER (landako garapena), INTERREG (mugaldeko garapena), REGEN (gas naturala eta elektrizitatea garapen txikiagoko eskualdeetan), REGIS (eskualde ultraperiferikoak), PRISMA (azpiegiturak eta zerbitzuak hobetzeko enpresei laguntzak), TELEMATICA (telekomunikazioen zerbitzu aurreratuen sustapena),
EUROFORM (lan koalifikazio eta aukera berrien garapena nazioz gaindiko neurrien bitartez), NOW (emakumezkoen lan txertaketa eta lanbide heziketa), HORIZON (minusbaliatuen eta eragozpenekiko taldeen integrazio ekonomiko eta profesionalaren sustapena), RETEX (anizkoitze ekonomikoa ehungintza eta jantzigintzaren menpeko eremuetan), RESIDER (lanpostuak sortuko dituzten ekonomi jarduera berriak).
 
| Aurrekariak | 1986-1988 aldia | 1989-1993 aldia | 1994-1999 aldia |  
| 2000 Agenda | Foru kudeaketa | Bisita gidatua | Glosarioa | Home
| Harremanetan jartzeko e-posta |