Industria, eskulangintza, merkataritza eta zerbitzuetako
enpresei inbertsio estrategikoetarako, enpresa berriak sortzeko
eta turismo eta merkataritza sektoreak berpizteko laguntzak
ematea.
Enpresen finantza bideak hobetzeko neurriak ere gehitu dira,
hala nola enpresa horiek munduan zehar zabaltzeko eta sustatzeko
behar direnak. Bestalde, produkzio guneak zaharberritzeko
eta egokitzeko laguntzak ere antolatu dira.
NEURRIAK
1.1 neurria: Laguntzak industria, eskulangintza,
merkataritza eta zerbitzuetako enpresentzat.
e-Pymes Programa
Enpresa txiki eta ertainentzako laguntzak eratu dira, lehenbailehen
"ekonomia digital"era gehi daitezen; halaber, informazio
eta komunikazioaren teknologietarako baliabideak erosi eta
horiek sortzen dituzten premietara egokitzea sustatuko da.
Erantzulea :
Gipuzkoako Foru Aldundia
Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentua
Txekin programa
Enpresa berriak sortu nahi dituzten ekintzaileentzako laguntza:
aholkularitza eta laguntza teknikoa enpresa sortzerakoan eta
enpresa sendotzerakoan. Laguntza zerbitzu hau txekeen bidez
gauzatzen da. Laguntzetan sartzen da, halaber, baliabide telematikoren
bat eskuratzea edo erabiltzea.
Erantzulea :
Gipuzkoako Foru Aldundia
Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentua
ATERPE programa
Giza talde baztertuak berriro gizartera egokitzeko eta gehitzeko
programa. Horren bidez giza talde baztertuak lan merkatura
iristeko ahaleginak bultzatzen eta laguntzen dira eta jarduera
multzo baten laguntzaz baztertuen lan aukerak areagotzen.
Erantzulea :
Gipuzkoako Foru Aldundia
Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentua
1.2 neurria: Produkzio guneak lortzea,
berreskuratzea eta egokitzea, hala nola enpresei zerbitzuak
ematea.
CEI programa
Laguntzak BIC Berrilan eta CEI Arrasate bezalako enpresa
eta berrikuntza zentroentzat, enpresa berrikuntzarako proiektuak
aztertzeko. Laguntzak negozio berrizaleak dituzten ekintzaileei
ere emango zaizkie eta beren proiektuen bideragarritasuna
aztertzen lagunduko zaie, baita finantzaketa eta kokapena
bilatzen ere.
Erantzulea :
Gipuzkoako Foru Aldundia
Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentua
Antzuolako Olaran industria zentroa
Eraikin berezi bat berreskuratzea eta egokitzea, bertan enpresa
zentro edo haztegi bat sortu eta enpresa izpiritua garatzeko
eta sustatzeko eta batez ere enpresa proiektu berriak sortzeko
ekimenari laguntza emateko.
Erantzulea :
Antzuolako udala
Goierriko enpresa haztegia
Pabilioi bat erostea eta egokitzea, bertan enpresa proiektu
berriak hartzeko eta babesteko hasierako fasean daudenean.
Jarduera honekin enpresa ekimen berriak bultzatu nahi dira.
Erantzulea :
Goieki eskualdearen garapenerako agentzia
|