Honakoak dira jarduera eremu nagusienak: hondakinen kudeaketa
integrala (hirikoak eta industriakoak), poluzioa zaintzeko
eta kontrolatzeko azpiegiturak indartzea, inguruneak babestea
eta birpopulatzea eta narriatutako inguruneak berreskuratzea.
Ur baliabideei dagokienez, programa honek ura hornitzeko
azpiegiturak hobetzeko neurriak gehitzen ditu.
NEURRIAK
2.1. neurria: dauden azpiegiturak hobetzea,
herriak eta ekonomia jarduerak urez hornitzea eta urak araztea.
Ordiziako ur saneamendua
Ordiziako udal barrutiaren ur saneamendua eta Oria ibaia
garbitzea eta hodi biltzaileak egitea, urak bildu ondoren
Legorretako araztegira eramateko.
Erantzulea :
Gipuzkoako Foru Aldundia
Garapen Iraunkorrerako Departamentua
Herrera-Loiolako hodi biltzailea (Donostialdeko
saneamendua)
Donostialdea-Mendebaldeko gorotz urak Oiartzun ibaiaren arrotik
eskualdeko araztegira eramatea. Araztegi hori Urumea ibaiaren
arroan egingo da.
Erantzulea :
Gipuzkoako Foru Aldundia
Garapen Iraunkorrerako Departamentua
Bergarako kolektorea
Bergarako hondakin urak biltzeko kolektorea eta hainbat adar egingo dira, etorkizuneko arazlekua egin bitartean.
Erantzulea :
Gipuzkoako Foru Aldundia
Garapen Iraunkorrerako Departamentua
Oria Erdialdeko kolektorea
Intertzeptore sarea egin da, Urola Erdialdeko hamar udalerrietako hirietako urak eta hirikoen antzekotzat hartzen diren industria urak biltzeko.
Erantzulea :
Gipuzkoako Foru Aldundia
Garapen Iraunkorrerako Departamentua
Oria Erdialdeko hondakin uren arazlekua (HUA)
Oria Erdialdeko udalerrietako hondakin urak arazteko diseinatuta dago, eta 150.000 biztanleri ematen die zerbitzua. Karga txikiko tratamendu biologikoa eta elika elementuen deuseztapena hartzen ditu barne.
Erantzulea :
Gipuzkoako Foru Aldundia
Garapen Iraunkorrerako Departamentua
|