Tokian tokiko ekimenak sartu dira ardatz honetan: udalerriaren
garapena, hainbat gune birgaitzea eta ekipatzea, herri garraioaren
azpiegiturak hobetzea, turismo eta kulturaren azpiegiturak
garatzea, eta artea eta kultur ondarea zaintzea eta birgaitzea.
NEURRIAK
5.1. neurria: Herrietako hainbat zona
birgaitzea eta ekipatzea.
Gipuzkoako bidegorrien sarea.
Gipuzkoa osoan zehar bidegorri sarea eratzea.
Erantzulea :
Gipuzkoako Foru Aldundia
Garapen Iraunkorrerako Departamentua
Ataungo San Martin auzoko gune historikoa
zaharberritzea.
Ataungo gune historikoa berreskuratzea herritarren topagune
eta bilgune bihurtzeko, eta gurpildunen trafikoa bertatik
kentzea.
Erantzulea :
Ataungo udala
Aintzinako trenbidean bidegorria (Azkoitia).
Zirkuitu bat eratuko da txirrindulari zein oinezkoentzat,
Urolako trenbide zaharra aprobetxatuz.
Erantzulea :
Azkoitiko udala
Auzune bideak hobetzea: eskailera mekanikoak
(Eibar)
Eskailera mekaniko baten laguntzaz zenbait auzoetara iristeko
moduak hobetzea. Programa honen bidez, jende gehien ibiltzen
diren lekuak eta herriko orografia malkartsuaren ondorioz
bertara iristeko zailtasunik handienak dituzten auzoak elkarrekin
lotu nahi dira.
Erantzulea :
Eibarko udala
Herria zeharkatzen duen errepide ingurua
hiritartzea (Ikaztegieta)
Hiritartze lanak, herria zeharkatzen zuen N-1 errepide zaharraren
inguruak egokitzeko, seinaleztatzeko eta espaloiak zabaltzeko.
Programa honekin herriaren narriadura geldiarazi nahi da,
hala nola kalitateko guneak sortu eta inguruak berreskuratu.
Erantzulea :
Ikaztegietako udala
Bidegorria (Oiartzun)
Meategiko trenbide zaharraren zati batean bizikletentzako
bidegorria egin nahi da, eskualdeko herritarrentzat turismo
eta atseden leku bat eratzeko.
Erantzulea :
Oiartzungo udala
Molinao ibaiaren inguruak hiritartzea (Pasaia)
Molinao ibaiaren ertzetan dagoen zona narriatu bat (birmoldatzen
ari diren portuaren inguruetan) berreskuratzea eta hiritartzea
(parke bat egitea); zona horretan gaur egun, bai zaintze egoeragatik
bai tipologia ez egokiagatik, egoera txarrean dauden zenbait
fabrika daude .
Erantzulea :
Pasaiako udala
Amarako parkearen hobekuntza
Amarako parkearen ingurua birgaitu da, berdegunea eta zuhaitz kopurua gehituta. Haurrek erabiltzeko diseinatuta dago, eta jolasguneak eta egonlekua prestatu dira hiri altzariak erabiliz.
Erantzulea :
Donostiako udala
Hondarribia kalea hiritartzea
Hiritartzeko elementu guztiak eraberritu dira: espaloi zabal berriak egin dira, hirigintzako oztopoak deuseztatu dira, lurrazpiko zerbitzuak berritu dira eta zuhaitzak landatu dira.
Erantzulea :
Donostiako udala
Espaloiak egokitzea Askatasunaren Hiribidea
Argiteriako zerbitzuak berritu dira eta semaforoak jarri dira, bai eta hornidura sarea eta euri uren hoditeria ere. Espaloiak zolatu dira (bakoitien aldean), eta kalea asfaltatu da.
Erantzulea :
Donostiako udala
5.3. neurria: Laguntzak, herritarrak herriko
bizitzan txertatzeko azpiegiturak jartzeko eta ekipatzeko.
Erabilera askotako lokala (Zegama)
Lokal bat hartu eta egokitzea, bertan medikuaren kontsulta,
eguneko zentroa eta erretiratuen etxea jartzeko eta herritar
adinduentzat atseden eta osasun leku egiteko.
Erantzulea :
Zegamako udala
5.5. neurria: Turismo eta kulturaren azpiegiturak
Ibilbideak seinaleztatzea eta egokitzea.
Udalentzako laguntzak mendibideak egokitzeko eta zirkuituak
seinaleztatzeko.
Erantzulea :
Gipuzkoako Foru Aldundia
Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentua
Txara II Kultur Zentroa (Donostia))
Lokalak egokitzea kultur jardueretarako.
Erantzulea :
Donostiako udala
Mirandaolako interpretazio zentroa (Legazpi)
Industria pabilioi zahar bat egokitzea, bertan hainbat zerbitzu
eta Mirandaolako parke naturala interpretatzeko zentro jartzeko,
baina eraikinaren industria itxura bere hartan gordez. Parke
honetan, halaber, turismo eta kultur eskaintzaren kalitatea
indartu eta areagotu nahi da.
Erantzulea :
Legazpiko udala
Aizpeako meategiak egokitzea (Zerain)
Turismo gune ospetsu batean abandonatuta dauden burdin meategi
batzuk egokitzea (irispideak, seinaleak, galerietako lanak)
eta Gipuzkoako Burdinaren Bidera eta turismo berde edo landatarrera
atxikitzea.
Erantzulea :
Zeraingo udala
Okendo kulturunea zabaltzea
Erakusketa areto berria eta hitzaldi areto egin dira; liburutegiko instalazioak hobetu dira, eta kulturetxe zaharreko gazte eta haur ekipamenduak berritu dira.
Erantzulea :
Donostiako udala
5.6. neurria: Ondare historiko-artistikoa
eta kulturala zaintzea eta eraberritzea.
Ondare historiko-artistikoa eraberritzea.
Loiolako santutegiko basilikaren kupula barrutik eraberritzea;
Donostiako Santa Teresa komentua birgaitzea eta erlijio ondarea
zaharberritzea.
Erantzulea :
Gipuzkoako Foru Aldundia
Kultura Zuzendaritza Nagusia
Santa Maria dorreko museoa (Zarautz)
Santa Maria dorrea herriko museo bihurtzeko lanak eta arkeologia
indusketa, eta museo horretarako funtsak eta ekipamendua erostea.
Erantzulea :
Zarauzko udala
Victoria Eugenia antzokiaren birgaikuntza
Oinarrizko egiturak hobetu dira, eta kanpoaldea birgaitu da, bai eta ekipamenduz hornitu ere. Sistema teknologikoak berritu dira, eta erabilera askotako dependentzia berriak sortu dira.
Erantzulea :
Donostiako udala
5.7. neurria: Gizarte azpiegiturak eta
ekipamenduak
Ekipamendu soziokulturalak gazteentzat.
Gazteentzat oinarrizko ekipamendu egokituak, gazteek aniztasuna
onartzen ikas dezaten, gizartean parte har dezaten eta kultur
harremanak heda daitezen.
Erantzulea :
Gipuzkoako Foru Aldundia
Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentua
Haur heziketarako zentroa (Ibarra)
Eraikin bat egokitu eta eraberrituko da, bertan haurtzaindegi
bat irekitzeko; bidenabar, eraikinaren inguruak ere egokitu
eta txukundu egingo dira.
Erantzulea :
Ibarrako udala
5.9. neurria: Lanbide heziketarako zentroak
eta tokiko garapen agentziak.
Ziberzentroa eraikitzea (Bidasoa)
Zentro multimedia bat eraikitzea, herritarrentzat eta eskualdeko
enpresentzat informazioaren eta komunikazioaren teknologia
berriak sustatzeko eta IKTren heziketa zentroa irekitzeko.
Erantzulea :
Bidasoa activa - Bidasoa bizirik (Bidasoaldeko garapen agentzia).
Lanbide heziketarako zentroa eraberritzea
(Hernani)
Zentroan lehendik dauden instalazioak eraberritzea eta beste
batzuk gehitzea, lanbide heziketarako zentro bihurtzeko eta
informatika ikastegi bat irekitzeko.
Erantzulea :
Hernaniko udala
|