Ardatz honen helburua aukera berriak eskaintzea da, ez bakarrik
langabeziaren eraginak jasan behar dituztenak lan munduan
sartzeko baita lan berrietara egokitzeko ere; programa honetan
sartu dira, halaber, lana aurkitzeko itxaropena galdu eta
biztanleria aktiboan jarraitzea baztertu zutenak ere.
NEURRIAK
1. neurria: Langabezian daudenei lan merkatura
gehitzeko aukerak eskaintzea.
Neurri honetako jarduerak batez ere langabezian dauden adineko
jendeari (12 hilabeteko langabezia agortu baino lehenagorako)
begira eratu dira, baita langabezian dauden guztientzat ere.
Jarduera: Lanerako prestakuntza
Jarduera honek hiru gaitasun arloz (pertsonala, gizartekoa
eta lanekoa) osatzen den lanbide heziketarako jarduerak aurreikusten
ditu, ohiko lan merkatura iristeko eragozpen handienak dituzten
kolektiboentzat, eta batez ere minusbaliotasun fisikoa dutenentzat.
2. neurria: Luzaroko langabeziari aurre
egitea, iraupen luzeko langabezian daudenak lan mundura bideratzeko
jardueren bidez.
Neurri honetako jarduerak batez ere iraupen luzeko langabezian
daudenentzat antolatu dira.
3. neurria: Gazteak lan mundura hurbiltzeko
bideak eskaintzea.
Neurri honetako jarduerak batez ere langabezian dauden gazteentzat
antolatu dira; jarduera hauen bidez aipatu langabetuei langabezian
sei hilabete egin baino lehen lanbide berrietara egokitzeko
neurriak eskaintzen zaizkie; bestalde, neurri pasiboak neurri
aktiboz ordezteko bideak jorratzen dira.
Jarduera: Prestakuntza-enplegua programa
konbinatua.
Jarduera honetan lan mundura bideratzeko jarduerak aurreikusi
dira: laneko laguntza eta informazioa; prestakuntza berezia
gehienbat IKTBren alorrean, eta lantokian bertan egingo dira
heziketa praktikak. Azken ekimen hori kudeaketa pertsonalizatuan
oinarritzen da eta langabezian dagoen pertsonak horretarako
borondatea erakutsi behar du.
|