Ardatz honen helburua da enpresa sortzeko gaitasunari bultzada
bat ematea. Ardatz honetan enplegu autonomoa, enpresa txikiak
eta ekonomia sozialaren bestelako bideak sustatzeko, laguntzeko
eta aholkatzeko neurriak izan dira kontuan. Enplegu iturri
berriak garatuko dituzten proiektuak bultzatuko dira, eta
bereziki ingurumenarekin eta teknologia berriekin zerikusi
dutenak. Ahalegin bereziak egingo dira, halaber, enpresa jarduera
honetan emakumearen parte hartzea areagotzeko.
NEURRIAK
1. neurria: Enplegua sortuko duten jarduera
berriei erraztasunak ematea.
Neurri honetako jarduerak enpresa ekimena indartzeko eta
enpresak sortzeko asmatu dira, garbi dagoelako enplegua sortzeko
modurik egokiena jarduera ekonomikoa sustatzea dela.
Jarduera: Enpresa arloko prestakuntza,
enpresak sortzeko eta garatzeko.
Jarduera honek enpresa mailako heziketarako ekintzak aurreikusten
ditu gazte ekintzaileentzat, betiere lanbide heziketaren garaian
gazte horiengan ekintzarako borondatea eta gaitasuna antzeman
badira. Neurri honetako jarduerak enpresa proiektu jakin baten
inguruan garatzen dira.
|