Ardatz honen helburu nagusia lanbide hezkuntzaren kalitatea
hobetzea da, batez ere irakaskuntza arautuarena; ardatz honetako
jarduerekin lan munduaren premietara egokitutako irakaskuntza
eskaini nahi da. Bestalde, ardatz honi loturik, laguntzak
emango dira eskola porrota ezagutu duten gazteentzat eta inolako
lanbide gaitasunik ez dutenentzat bideratutako programak sustatzeko.
NEURRIAK
3. neurria: Lanbide hezkuntzako azpisistemen
eraginkortasuna eskuratzeko eta hobetzeko baliabideak sustatzea.
Lan mundura bideratzeko gaitasunak areagotzea.
Jarduera: Lanbide heziketaren sistemak
hobetzea.
Jarduera honetan bi motatako jarduerak aurreikusi dira:
- Derrigorrezko irakaskuntzaren ondorengo bigarren mailako
irakaskuntza zentroetako irakasleria IKTren alorrean prestatzeko
jarduerak, berariaz xede horrekin diseinatutako curriculumena
oinarrituta; eta
- bai unibertsitate mailan bai lanbide heziketaren mailan
nazioarteko mugikortasunerako jarduerak.
2. neurria: Heziketa aukera berriak eskaintzea,
derrigorrezko irakaskuntza gainditu ez dutenak lan merkatura
bideratzeko.
Gizarte bermerako programak.
|