Ardatz honen helburua da ikerketan, garapenean eta berrikuntzan
ari diren giza baliabideak indartzea, garapen zientifikoak
eta teknologikoak sortzen dituzten hazkunde aukerak aprobetxatuz.
NEURRIAK
1. neurria: Ikerketa, zientzia eta teknologiaren
arloko giza baliabideetan egiten diren inbertsioei laguntza
ematea, baita jakintza produkzioaren sektorera eramateko direnei
ere.
Neurri honen helburua zientzialarien prestakuntza areagotzea
da, hala nola teknologia produkzio sektorera eramatea.
Jarduera: Ikerlarien prestakuntza.
Ikerkuntza lanetan ari direnen gaikuntza, iker-eremuaren eta
enpresaren edo ekoizpen-eremuaren artean lotura handiagoa egon
dadin eta, horrela, teknologia (ikerketa eta berrikuntza) ekoizpen
sektorera errazago bidera dadin.
Jarduera: Teknologiaren eskakizunei aurrea
hartzea.
IKTBren erabilera trinkoan oinarritutako euskarri metodologikoak
eta pedagogikoak garatzea, biziarteko prestakuntza/heziketaren
prozesuak eta sistemak hobetzeko direnean eta derrigorrezko
irakaskuntzaren ondorengo irakaskuntza zentroetako irakasleriaren
ekimenez eta partaidetzaz garatutakoak direnean.
|