Euskal Autonomi Erkidegoaren lurraldea 2 helbururako eremu hautagarri gisa zehazturik geratu zen nagusiki, 5b helburuko eremuan sartuak izan ziren Arabako bi eskualde izan ezik (Arabako mendialdea eta Arabako bailarak). Hortaz, 1989-1993 aldian zehar Gipuzkoak Egitura fondoetatik jasotako finantzaketa 2 helburua (EGEF eta EGIF), 3 eta 4 helburu horizontalak (EGIF kasu bietan) eta Batasunaren Ekimenak nahiz NOBEF medio heldu zen.
Espainiako 1989-1993 urteetako Eskualdeko Gizarte Birmoldaketako Plana (PRSS) Batasunaren Laguntza Marko (MAC) bien sorburua izan zen: 1989-1991 eta 1992-1993 MACak. Azken horiek, era berean, 2 helburuaren barruan EGEFek eta EGIFek EAEri ematen dizkioten laguntzak arautzen dituzten bi Programa Operatiboei bide egin zieten. Aldi horretan, Gipuzkoak bi programa horien finantzaketa jaso zuen.
 
 
 
2 helburuaz (EGEF eta EGIF) lortutako finantzaketaz gain, Gipuzkoak 3 eta 4 helburuen bidezko finantzaketa ere jaso zuen (kasu bietan EGIFek bideratua). Horrekin guztiarekin batera, 1989-1993 aldian, Europako Batzordeak finkatutako batasunaren hamalau ekimenetatik lauk Gipuzkoan eragina izan zuten: mugaz gaindiko lankidetzako bat (INTERREG), lanpostuak sortzeko ekonomi jarduera berrien garapenerako bat (RESIDER I Egokitua), aurretiazko esperientzia duten emakumezkoen lan txertaketa sustatzeko bat eta, azkenik, gaitasunari eta enplegua lortzeko aukerei lotutako beste bat (EUROFORM).

Batasunaren programak (COMMET, LEONARDO) eta beste zenbait deialdi ez dira kontuan hartzen.
 
| Aurrekariak | 1986-1988 aldia | 1989-1993 aldia | 1994-1999 aldia |  
| 2000 Agenda | Foru kudeaketa | Bisita gidatua | Glosarioa | Home
| Harremanetan jartzeko e-posta |