1986-1999 aldian Gipuzkoak Europar Batasunetik (EB) jasotako laguntzak zehaztea da orain helburua:

  • Egitura fondoen bitartez, helburu, ardatz eta programengatik.
  • Batasunaren Ekimenen bitartez.
  • Ekintza berriztatzaileen bitartez.
  • Kohesio fondoaren bitartez.

Gipuzkoak urte horietan zehar jasotako finantzaketaren azterketa xehekatuak, eta finantzaketa horren ardatz eta jarduera neurrien araberako banaketaren ondorengo azterketak, Batasunaren Eskualdeko Politikak Gipuzkoan izan duen eraginaren balorazio bat burutzea ahalbidetuko dute.
Lan honetan ez dira 5b helburuaren eta NOBEF-O-aren bitartez lortutako fondoak kontutan hartzen, bere bereiztasun sektorialarengatik.

   
 
Programazio aldi honetan, finantzaketa dezente areagotu zen. Gipuzkoak 6.577,9 milioi pezeta jaso zituen guztira, horietatik 5.659,9 milioi pezeta (%86) Egitura fondoetatik (EGEF eta EGIF) eta 918 milioi pezeta (%14) Batasunaren Ekimenetatik eta Aduanen birmoldaketarako planetatik (233,7 milioi pezeta).
Aldiaren finantzaketa osotik, kopuru handiena 1992 eta 1993 urteei dagozkie. Horrek Gipuzkoak Batasunetik jasotzen duen finantzaketa nabarmen gora doala egiaztatzen du, Egitura fondoen erreforman bertan aurreikusitakoari jarraiki.
   
 

3.2. taula: Europako fondoak Gipuzkoan (1989-1993)

(milioika pezetatan)

ALDIA

EGITURA FONDOAK GUZTIRA

BATASUNAREN EKIMENAK (1)

GUZTIRA
1989-1993

89-91

1.125,4

108,9

1.234,3

92-93

4.534,5

809,1

5.343,6

GUZTIRA

5.659,9

918,0

6.577,9

(1) Aduanen birmoldaketa plana barne hartzen du.
| euroak |
 
| Aurrekariak | 1986-1988 aldia | 1989-1993 aldia | 1994-1999 aldia |  
| 2000 Agenda | Foru kudeaketa | Bisita gidatua | Glosarioa | Home
| Harremanetan jartzeko e-posta |