|
Gipuzkoari
dagokionez, programazio aldi honetan lurraldearen zatirik handiena
2 helburuko eremutzat jo da, 9 udalerri (Aia, Albistur, Alkiza,
Asteasu, Beizama, Bidegoian, Errezil, Hernialde eta Larraul) 5b
helburuko eremuetan sartuz. 1994-1996 eta 1997-1999 urteetako Euskal
Autonomi Erkidegoko Programa Operatiboek (POPV)
|
EGEFek eta EGIFek 2 Helburuaren barruan EAEri ematen dizkioten laguntzak
arautzen dituzte. Berorien bitartez, beraz, Gipuzkoak finantzaketa
jasotzen du. Aurreko programazio aldian bezala, 3 helburuaren bidez
ere finantzaketa jasotzen du (EGIF).
|
|
Europar
Batasunaren Ekimenei dagokienez, Europako Batzordeak 1994-1999 programazio
aldirako finkatutako ekimenetatik lauren onuradun da Gipuzkoa (RESIDER
II, INTERREG II, ADAPT II eta HORIZON II).
|
Horrez
gain, Gipuzkoak abeltzaintzarako ere laguntza garrantzitsuak jasotzen
ditu, bi kontzepturen arabera banatzen direnak: bermearena (nekazal
salneurriak mantentzeko) eta orientabidearena (landako eremuetan
nekazaritza modernizatzera zuzendua).
|
|
Beraz,
1994-1999 aldian zehar Gipuzkoak jasotako finantzaketa honakoen
bitartez bideratzen da: 2 helburua (EGEF eta EGIF), 3 helburua (EGIF),
5b helburua (NOBEF-O eta EGEF), abeltzaintzari emandako laguntzak
(NOBEF-O eta NOBEF-G) eta Europar Batasunaren lau ekimen. 1994-1999
programazio aldi honetan, Kohesio fondoaren kargu jasotako finantzaketa
ere gehitu behar da.
|
Gipuzkoak
1994-1999 aldian zehar jasotako finantzaketak Egitura Fondoak eta
Batasunaren Ekimenak izan ditu iturri. Horrez gain, Ekintza berriztatzaileak
aipatu beharko genituzke.
|