Atal honetan Gipuzkoak 1986-1999 aldian jasotako Batasunaren laguntza aztertu nahi da. Aipatutako laguntza Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen du, bai GFAk berak bai Gipuzkoako udalerriek sustatutako ekintzetarako . Azterketa aurrez aipatutako
hiru aldietan banatuko da: 1986-1988 aldia, 1989-1993 aldia eta 1994-1999 aldia.

Udalek zuzenean lortu eta kudeatutako Batasunaren finantzaketa ez da kontuan hartzen.
 
 
 
1994-1996 aldian, Gipuzkoak jaso zuen finantzaketa 17.000 milioi pezeta ingurukoa izan zen, 17.063 milioi pezetakoa zehazki. Kopuru horretatik, 7.290,4 milioi pezeta (%43) EGEFi dagozkio (6.376,1 GFAk kudeatutako proiektuetarako eta 914,3 Gipuzkoako udalen proiektuetarako); 4.410,9 milioi (%26) EGIFi dagozkio, 1.347,2 milioi pezeta (%8) Europar Batasunaren Ekimenei (ekintza berriztatzaileak barne), eta 4.015 milioi pezeta (%23) Kohesio Fondoari.
    
4.9. taula. Finantzaketa orokorra (1994-1999) (1)

(milioika pezetatan.)

Aldia

2 helburua

3 helbu-rua

Batasu-naren Ekimenak (2)

Udalak

KOHESIO FONDOAN

Guztira
94-99

EGEF

EGIF

EGIF

EGEF

EGIF

Batasuna-ren Ekimenak .

94-96

3.137,4

840,6

979,7

501,9

473,0

143,2

11,1

1.375,0

7.461,9

97-99

3.238,7

981,3

1.192,9

815,3

441,3

273,2

18,9

2.640,0

9.601,6

GUZTIRA

6.376,1

1.821,9

2.172,6

1317,2

914,3

416,4

30,0

4.015,0

17.063,5

(1) Ez du 5b helburua barne hartzen, eta ezta NOBEF ere
(2) Ekintza berriztatzaileak barne
| euroak |
   
  EGEFen bitartez jasotako finantzaketa (1994-1999)

1994-1999 aldian Gipuzkoak EGEFen bidez jasotako finantzaketa beste bi alditan banatzen da, 1994-1996 eta 1997-1999, urte horietarako diren bi POPVekin bat etorriz. 1994-1999 aldirako EGEFen finantzaketa orokorra bi sailetan banatzen da: Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA) kudeatutako proiektuak eta Gipuzkoako udalek kudeatutakoak.

GFAk kudeatutako proiektuei dagokienez, finantzaketa 6.376,1 milioi pezetakoa da. Kopurua hau sei jarduera ardatzetan banatzen da.
  1 ardatza: Enpleguari eta enpresen lehiakortasunari laguntza:
Ardatz honen bitartez enpresa eta berrikuntza inkubagailu eta zentroetarako laguntza finantzatzen da, industri azpiegiturako (Industrialdeak, enpresa parkea) politika bultzatzen da, enpresei teknologikoki laguntzen zaie eta ingurugiroaren alorrean inbertsioak burutzea sustatzen da. Kopuru osoa 1.854,7 milioi pezetakoa da.
2 ardatza: Ingurugiroaren babesa:
Ingurugiro mailako hirigintza jarduerak, narriatutako eremu fisikoen birgaitzeak, industriako hondakinen kudeaketa, hodi biltzaileen eraikuntza eta ontziak eta ontzien hondakinak sailkatu, bereizi eta berreskuratzeko beharrezko diren hainbat azpiegitura barne hartzen ditu. Kopuru osoa 870,7 milioi pezetakoa da.
  3 ardatza: Ikerketaren garapena, teknologia eta berrikuntza:
Ikerketa proiektu orokorren burutzapena bultzatzen da, Zentro Teknologiko Babestuek, sektoreko zentroek eta unibertsitate zentroetan kokatutako ikerketa unitateek garatuak. Finantzaketa 721,3 milioi pezetakoa da.
4 ardatza: Garraio sarearen eta errepide azpiegituren garapena:
Ardatz honen bitartez zenbait errepideren eraikuntza bultzatzen da: EN-634 errepidea zabaldu eta hobetzea, EN-1 errepidearen saihesbidea Etxegaraten, GI-131 errepidearen saihesbidea Hernanin, Ibarrako saihesbidea, GI-131 errepidearen (Martutene) eta A-8 autobidearen (Intxaurrondo) lotura. Guztira 1.390 milioi pezetakoa da finantzaketa.
  5 ardatza: Toki eta hiri garapena:
GFAk saneamenduari dagokionez burututako jarduera neurri handi batean finantzatzen da: Txingudiko Badia, Pasaiako Badia, Oria ibaiaren arroa, Urola ibaiaren arroa, Deba ibaiaren arroa. 1997-1999 aldian, ardatz honen edukia aldatu egin da. Saneamendu jarduerak 2 Ardatzera igaro dira, 5 Ardatz hau beste jarduera batzuetarako geratuz, horien artean kultur eta komunitatearen ekipamenduen horniketa, eta zehazki Kursaal proiektua. Kopuru osoa 1.482,7 milioi pezetakoa da.
6 ardatza: Laguntza teknikoa:
Ardatz honetan bertako turismoa bultzatzeko eta ekonomia nazioartera zabaltzeko hainbat jardueraren burutzapena sustatzen da. Ardatz honek 56,7 milioi pezeta finantzatzen ditu guztira.
    
 
4.10. taula. POPV: 2 helburua (EGEF) Gipuzkoako Foru Aldundia
(milioika pezetatan) 
JARDUERA ARDATZAK 
94-96 
97-99
TOTAL 
1. Enpleguaren eta lehiakortasunaren sustapena 
1.156,6 
698,1 
1.854,7 
2. Ingurugiroaren babesa 
244,0 
626,7 
870,7 
3. Ikerketaren garapena 
266,8 
454,5 
721,3 
4. Garraio sarearen garapena 
345,3 
1.044,7 
1.390,0 
5. Toki eta hiri garapena 
1.124,7 
358,0 
1.482,7 
6.Laguntza teknikoa 
0,0 
56,7 
56,7 
GUZTIRA 
3.137,4 
3.238,7 
6.376,1 
| euroak
   
  Gipuzkoako udalei dagokienez, jasotako finantzaketa 914,3 milioi pezetakoa da guztira. Ekintza nagusiak hiru jarduera ardatzetan oinarritzen dira:
  1 ardatza. Enpleguaren eta enpresen lehiakortasunaren sustapena:
Industri azpiegiturara bideratutako jarduerak: Txirrita-Maleo industrigunearen hiritartze berria, Apatta Erreka industrigunea, Eibar, Irun eta Zarauzko industrialdeak, Goierriko zerbitzugunea. Finantzaketa 476,5 milioi pezetakoa da.

2 ardatza: Ingurugiroaren babesa:
Narriatutako eremu fisikoak birgaitzeko jarduerak: Landetako hodi biltzailea. Finantzaketa 20,5 milioi pezetakoa da. 

3 ardatza: Toki eta hiri garapena:
Atal honen barruan honako jarduera hauek burutu dira: Kursaal proiektua, Errenteria Hiria Kulturgunea, Zumarragako Kulturgunea, Lenbur "Burdinbidea" proiektua (Legazpi), Leintz Gatzagako zentro museografiko eta eskulangintzakoa, Urola ibaiaren ezkerraldea egokitzea, erribera inguruko eta aisialdiko eremuak berreskuratzea Bidasoako eskualdean. Finantzaketa 417,3 milioi pezetakoa da.
    
 
4.11. taula. POPV: 2 helburua (EGEF) Gipuzkoako Udalak
(milioika pezetatan) 
JARDUERA ARDATZAK 
94-96 
97-99
GUZTIRA 
1. Enpleguaren eta lehiakortasunaren sustapena 
278,7 
197,8 
476,5 
2. Ingurugiroaren babesa 
 
20,5 
20,5 
5. Toki eta hiri garapena 
194,3 
223,0 
417,3 
GUZTIRA 
473, 0 
441,3 
914,3 
| euroak 
   
  EGIFen bitartez jasotako finantzaketa (1994-1999)

Gipuzkoak EGIFen bitartez jasotzen duen finantzaketa bi atal handitan egituratzen da: 2 helburuaren bidezko finantzaketa, 1.821,9 milioi pezetakoa, eta 3 helburuaren bidezkoa, 2.589 milioi pezetakoa.

   
  2 helburuaren barruan, finantzaketa bi jarduera ardatzen inguruan egituratzen da: lehena enpleguaren eta enpresa mailako lehiakortasunaren sustapena litzateke, 1.631,6 milioi pezetako laguntzaz, eta horietatik 1.373,6 lanean ari direnen birziklapenera eman dira, 138,7 milioi pezeta langabezian dauden aktiboen birziklapenera eta 119,3 neurri osagarrietara (hezitzaileen prestakuntza eta beste) zuzenduak. Bigarren ardatz bat ikerketaren garapenaren ingurukoa litzateke. Zehazki, 190,3 milioi pezeta jaso dira I+G Beka moduan. Jarduera honen bitartez graduatu ondorengo bekadunen kontratazioa sustatu da, hainbat proiektu gara ditzaten.
   
 
4.12. taula. POPV: 2 helburua (EGIF)
(milioika pezetatan) 
JARDUERA ARDATZAK 
94-96 
97-99
GUZTIRA 

1. Enpleguaren eta lehiakortasunaren sustapena

Lanean ari direnen birziklapena
Langabezian dauden aktiboen birziklapena
Jarduera osagarriak
 

655,5
60,4
47,6 
718,1
78,3
71,7 
1.373,6
138,7
119,3 
2. Ikerketaren garapena
I+G Bekak 
77,1 
113,2 
190,3 
GUZTIRA 
840,6 
981,3 
1.821,9 
| euroak |
 
   
  3 helburua medio EGIFetik lortutako finantzaketa 2.589 milioi pezetakoa da, lau jarduera ardatz handietan banatua:
  Iraupen Luzeko Langabetuak (PLD):
Finantzaketa 865,9 milioi pezetakoa da, eta lortu nahi diren helburuak honakoak dira: Gipuzkoako biztanleria aktiboa lan merkatuan txertatzea eta enplegua sustatzea, bi jarduera ildori jarraiki: "ekintza integralak" deitutakoa lehena (lan orientabide eta informazioko jarduerak, berariazko prestakuntza eta lan esperientzia -kontratazioa- lortzeko jarduerak), eta esperientzia programak, hau da, lan esperientzia izatea helburu duen bigarren ildo bat.
Gazte langabetuen txertaketa:
Jasotako finantzaketa 359,4 milioi pezetakoa da. Helburua beren ikasketak amaitu eta lanean hasteko zailtasunak dituzten gazte langabetuei zuzendutako jarduerak burutzea da.

Talde horrentzat, eta batez ere beren gaitasun maila eta enplegatuak izateko duten aukera kontuan hartuta, hiru jarduera maila ezberdin garatu dira:
  • lehena, gaitasun profesional handiko gazteentzat, ikasleen mugikortasuna bultzatzea, atzerrian ikasteko beken bitartez, modu horretara lan merkatuan errazago sar daitezen,
  • bigarrena, lan merkatuan sartzeko eragozpen handiak dituzten gazteentzat, ekintza integralak: lan orientabide eta informazioa, berariazko prestakuntza eta lan esperientzia lortzea -kontratazioa-, eta
  • hirugarrena, aurrez lan esperientziarik ez duten gazteentzat, esperientzian oinarritutako programak, hau da, lan esperientzia izateko kontratazioa.
  Lan merkatutik baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonen integrazioa:
1.342,3 milioi pezetako finantzaketaz, helburua minusbaliotasun motaren bat (fisikoa, sentsoriala edo psikikoa) duten pertsonak lan mundura egokitzeko prozesua sorburu duten prestakuntza eta txertaketa premiei erantzutea da. Hau da, tokian tokiko lan merkatuaren behar eta eskakizunei erantzunez lan merkatuan (aukera berdintasunaz) sartzeko eragozpen gehien dituen taldeetako bati lanerako txertaketa maila hobeak eskainiko dizkion jarduera bat.
Aukera berdintasuna emakumezko eta gizonezkoen artean:
Finantzaketa 21,4 milioi pezetakoa da, eta bere helburua emakumezko eta gizonezkoen aukera berdintasuna erraztea, emakumezkoei zuzendutako prestakuntzako jardueren bitartez, batez ere bi motakoak direnak: lehena, lan esperientzia izaki berriro lan merkatuan sartu nahi duten emakumezkoak; eta bigarrena, emakumezkoak lanbibe berri eta, beraz, generoaren araberako diskriminazio tradiziorik gabekoetara lerratzea.
    
 
4.13. taula. Euskal Autonomi Erkidegoko Programa Operatiboa:
3 helburua (EGIF) Gipuzkoako Foru Aldundia
(milioika pezetatan) 
JARDUERA ARDATZAN 
94-96 
97-99
GUZTIRA 
1. Iraupen luzeko langabetuak
LH Okupazionala
Enpleguari laguntzak
Laguntza teknikoa
76,0 
176,4 
66,1 
74,6 
140,0 
332,8 
150,6 
316,4 
398,9 
2. Gazte langabetuak
LH Okupazionala
Enpleguari laguntzak
61,1 
123,5 
98,7 
76,1 
159,8 
199,6 
3. Pertsonen integrazioa
LH Okupazionala
604,5 
737,8 
1.342,3 
4. Aukera berdintasuna
LH Okupazionala
15,3 
6,1 
21,4 
GUZTIRA 
1.122,9 
1.466,1 
2.589,0 
| euroak |

EGIFeko (3 helburua) 2.589 milioi pezetatik 416,4 udalek kudeatzen dituzte (143,2 milioi pezeta 1994-1996 aldian, eta 273,2 milioi pezeta 1997-1999 aldian).

   
  EUROPAR BATASUNAREN EKIMENAK medio jasotako finantzaketa (1994-1999)
  Gipuzkoak 1.283,2 milioi pezeta eskuratzen ditu Europar Batasunaren Ekimenen bidez. Kopuruaren ikuspegitik, RESIDER programa nabarmentzen da, 675,1 milioi pezetaz. Finantzaketa hau Elgoibarko industri azpiegiturara, Hernaniko Eziago industrigunera, Legazpiko Lenbur proiektura eta Urola garaiko heziketa eskolara bideratu da. INTERREG II programaren bitartez 431 milioi pezeta jasotzen dira, Eurobarrutira, Baiona-Donostia konurbaziora eta Bidasoako azoka barrutira emanak. ADAPT I programatik 64,1 milioi pezeta jasotzen dira, Formul (itsasgarriak) eta Kotemm (konpositeak) proiektuetara bideratuak, eta ADAPT II proiektutik Gipuzkoak 83 milioi pezetako finantzaketa jasotzen du. Azkenik, HORIZON Ekimenetik, Zeharo proiektuaren bidez (minusbaliatuentzako enpleguaren kudeaketa aktiboa), 30 milioi pezeta jasotzen dira.
    
 
4.14. taula. Europar Batasunaren Ekimenak (Eskuratutako laguntza) 
(milioika pezetatan.) 
RESIDER  II 
Elgoibar: Industri azpiegitura
Hernani: Eziago industrigunea
Legazpi: Lenbur proiektua
Urola Garaia: Heziketa eskola
GUZTIRA

84,1
125,8
215,1
250,1
 
675,1 

INTERREG  II
Eurobarrutia
Baiona-Donostia konurbazioa
Bidasoako azoka barrutia 
GUZTIRA
30,0 
126,0 
275,0 
431,0 
ADAPT  I
FORMUL proiektua (itsasgarriak)
KOTEMM proiektua (konpositeak)
GUZTIRA
20,0 
44,1 
64,1 
ADAPT  II 
Sinergia proiektua
83,0 
HORIZON  II 
Zeharo proiektua
30,0 
GUZTIRA
1.283,2
| euroak | 
 
    
  EGEFen 10 artikulua medio jasotako finantzaketa (1994-1999)

EGEF, EGIF eta Europar Batasunaren Ekimenekin batera, Gipuzkoak ekintza berriztatzaileen bidez ere finantzaketa jasotzen du. Zehazki, EGEFen 10. artikulua (ESPARRU programa) medio 64 milioi jasotzen dira.

4.15. taula. Europar Batasunaren Ekimenak (Eskuratutako laguntza)
(milioika pezetatan) 
EGEFen 10. art. 
Enplegu aztarnategi berriak
64 
GUZTIRA
64 
| euroak | 
 
    
  KOHESIO FONDOA medio jasotako finantzaketa (1994-1999)

Gipuzkoak aldi honetan zehar Kohesio Fondotik jasotzen duen finantzaketa munta handikoa da, 4.015 milioi pezetakoa hain zuzen. Baliabide horiek guztiak errepideen azpiegituretara bideratzen dira osoki: 1.375 milioi pezeta Nafarroako autobiara eta 2.640 milioi pezeta Arrizetako lotunera.

4.16. taula. Kohesio Fondoa (Eskuratutako laguntza)
(milioika pezetatan) 
Nafarroako autobia
1.375 
Arrizetako lotunea
2.640 
GUZTIRA
4.015 
| euroak | 
 
| Aurrekariak | 1986-1988 aldia | 1989-1993 aldia | 1994-1999 aldia |  
| 2000 Agenda | Foru kudeaketa | Bisita gidatua | Glosarioa | Home
| Harremanetan jartzeko e-posta |