|
|
Merkatu
ekonomia batean, enpresek, funtsean, hartzen dituzte ekoizpenarekin
lotutako erabakiak; beraz, erakunde horiek ekoizpen jardueraren
eragile nabarmen, eta, ondorioz, eskualdeko garapenaren funtsezko
protagonista bihurtzen dira.
|
Beraz,
gizarte bat ezin da ekonomi arloan aurrera joan, enpresa sarea sendotuta
ez badago eta etengabeko bilakaeran ari ez bada, gizarteak behar
diren ondasun eta zerbitzuen ekoizpenarekin lotuta, egiten dizkion
eskakizunei egokituz.
|
|
|
|
Enpresa
sareak eskualdeko garapenean izan behar duen zeregin garrantzitsua,
eta horrek betetzen duen gizarte eginkizuna argi utzita, enpresa
jarduera babesteko politiken garrantzia azpimarratu nahi dugu, hainbat
jarduketaren bitartez, jarduera hori hobetu eta babesteko tresnak
eskainiz.
|
Betidanik,
EHAEk enpresa sare garrantzitsu bat garatu izan du, enpresa proiektu
autoktonoak sortzeko nahiko ahalmena izan baitu. Proiektu horien
sustraiak hainbat gizarte jokabideen ildotan oinarrituak dira, baita,
enpresa jarduerak aurrera eramateko barneko eta kanpoko bestelako
baldintzetan ere. Gaur egun, Euskal Herriko enpresa sarean desoreka
garrantzitsuak antzematen dira; beraz, beharrezkoa da enpresak bultzatu
eta berritzea, kudeaketa, ekoizpena eta merkaturatzearekin lotutako
arloei dagokienez. Ildo horretan, antzematen da lehiakortasunaren
presioa enpresen arloan ageri dela, eta Euskal Herriko ekonomiaren
garapenak sortzen duen erronkari ekimen pribatuak, batik, bat erantzun
behar diola, nahiz eta herri administrazioek bultzatu eta babesteko
ardura beren gain hartu, sustapen eta laguntza ekintzen bidez.
|
|
|
|
Enpresa
txiki eta ertaina proposatutako garapen estrategiaren oinarrizko
protagonistak dira. Beraz, horiekiko politikak lehiakortasuna handitzera
zuzendutako ardatzen inguruan kokatuko dira.
Industri garapenaren maila handiagoa lortzeko ekintzek Euskal Herriko
industriaren ekoizpen egituraren bultzada eta dibertsifikatze handiagora
jo behar dute.
|
|
|
|
Euskal
Herriko enpresek aurrez topatuko duten lehia mota gogor eragingo
duena azken urteotan izan den industriaren gero eta internalizazio
handiagoa da. Atzerriko enpresa ugarik hartu dute internalizazio
estrategia hori hazteko era bakarra baitute inguruko merkatuek dituzten
mugak kontuan hartuta, bai hazkunde aukerei, baita tamainakoei dagokienez.
|
Bestalde,
aipatu behar da ekoizpen jarduerak sustatu eta babesteko, hiritartutako
industri lurraren garapena bultzatu behar dela, eta horrela hirigintza
arazoei irtenbide bat emango zaie, hirigintza planeamenduak ezarritako
irizpideen barruan, industri lurraren eskaintza bat sortuz.
|
|
|
|
Horrekin
enpresak industrialdeetan berkokatu, enpresa berrien ezarpena erraztu,
eta gune jakinetan industri edo zerbitzu sarea berritu nahi dira,
horrekin guztiarekin, industri hirigintza eta ingurugiroa hobetzea,
baita enpresetan ekoizpena handitzea azken helburua izanik.
|
Europar
Batasunak ardatz hau garatzeko eskainitako diru laguntzen zenbatekoa
-EGEFetik eta Aduanen Birmoldaketarako Planetik datoz nagusiki-
3.890 milioi pezetakoa da.
|
| 1986-1999
eboluzio orokorra |
Ardatza 1 |
Ardatza 2 |
Ardatza 3 |
Ardatza 4 |
Ardatza 5 |
Ardatza 6 |
| 14
urte EB eraikitzen | Bisita Gidatua | Glosarioak
| Home |
| Harremanetan jartzeko
e-posta |
|