|
Denok
dakigunez, azpiegiturek eskualde garapenean duten zeregina funtsezkoa
da; horren ondorioz, eremu horretako politikak gure eskualdeko garapen
planetan protagonismo nabarmena hartzen du.
|
Azpiegiturak
herri izaera nabarmeneko baliabide ekonomikoen multzoan sartzen
dira, merkatuak hornitu ohi ez dituenak, eta, hala gertatuz gero,
baliabideen esleipen eragingarria lortuko ez luketenak.
|
|
Aurreko
urteetan, herri administrazioek EHAEn azpiegituratan inbertsio programa
zabal bat egin zuten. Programa horrek gaur egun aurrera darrai,
eta, lurreko komunikabideez gain, ekonomi jarduerako alorretarako
sarrera eta elkartrukea errazten duten gainerako komunikabideak
ere hartzen ditu bere baitan.
Ekoizpen jarduerarekin lotutako azpiegiturak zabaldu eta hobetzeko
ahalegin garrantzitsu hori eginda ere, azpiegitura horien maila
eskasa da, abiapuntuak, inbertsio politika horiek gauzatzen hasi
zirenean, ikaragarri baxuak baitziren.
|
Horrela,
lurreko komunikazioaren azpiegitura herri jarduketaren helburu bihurtzen
da, eta eskualdeko garapenean zeregin garrantzitsua ematen zaio.
Berez, bide azpiegitura, alorraren kokapen, aglomerazio eta egituraren
abantailen nolabaiteko hobekuntzarekin zerikusi zuzena du.; gainera,
ekonomiaren balizko hazkundea eta garapena baldintzatzen ditu, industri
ekonomiaren kokapenean eragin garbia izanik.
|
|
Portu
azpiegiturari dagokionez, esan behar da EHAEren kokapen estrategikoa
Europako testuinguruaren barruan, itsas trafikorako azpiegitura
sarea integratzeko aukerak zehazteko elementurik nagusia dela, salgaien
elkartrukeak direla eta ekonomiaren lehiakortasun baldintzak hobetzearren.
|
Portu
sistema integratzeko esku hartzearen estrategia abantailarik handienak
dituzten zereginetan portuen espezializazioa bultzatzean datza,
sistemari oro har onurarik ekartzen ez dion barne lehia saihestuz,
hinterland edo eragin gune bat eskuratzeari dagokionez.
|