|
60.
harmarkadaz geroztik gertatutako populazioaren hazkunde nabarmenak,
ingurune naturalaren gainean ekonomi jarduera sakonak eta baliabideen
gehiegizko ustiapenak eragindako presioarekin batera aldatu eta
larriki kaltetu du ingurugiroa.
|
Kaltea
ibaietako nahiz kostaldeko uren kutsadura edota airearen poluzioaren
bidez etorri da, industri hondakinen zabortegiekin dagoen arazo
larria ahaztu gabe.
Ingurugiro arazoa, hainbat gunetan sakonagoa bada ere, Euskal Herri
osoan hedatuta dago, berez.
|
|
Sortzen
diren hondakinen zati handi bat ingurugirora isurtzen da kontrolatu
gabeko era batean. Horrek garrantzi handiko arazoa sortzen du, lurraren,
airearen eta uraren kutsaduran duen eragina dela eta.
|
Horrela,
egoera hori konpondu nahian hainbat jarduketa egin dira ekoizpen
alor kutsatzaile jakin batzuen jarduera murrizteko, baita lehendik
industri jarduerak eragindako ondorio kaltegarriak eteteko.
|
|
Bestalde,
EHAEko lurraldean garrantzi handiko arazoa da industri hondakinena:
agortutako meatokiek, edota birmoldaketa prozesu gogorrak jasan
dituzten alorretako industri instalazioek, besteak beste, berezko
ingurunearekiko aldatutako lursailen azalera handia sorrarazi dute,
edota industri instalazio zaharkitu eta hondatuak izanik, hondamen
irudia sortu dute, dinamika berriak sortzea izugarri baldintzatuz
eta lur horiek berreskuratu eta berriro ordenatzeko beharra sortuz.
Lur horiek birgaitzea bete beharreko helburua dugu, beraz.
|