|
Mundu
mailako ekonomi lehiakortasuna eskualde bakoitzak teknologi aldakuntzarekin
bat egiteko duen gaitasunak gero eta baldintzatuago dago. Bat egite
horretan, ezagupen zientifiko eta aurrerapen teknikoaren arteko
loturak, nahiz hazkunde ekonomikoan teknikak duen garrantzia handitzeak
funtsezko zeregina dute.
|
Gaur
egun herri aurreratuenetan dagoen zientzia, teknologia eta industriaren
sistema, garapen prozesu baten ondorioa da, eta ikerkuntza zientifikoa
sistema ekonomikoan gero eta gehiago integratzea dakar berarekin.
|
|
Teknologi
garapena teknologi sare ekoiztailearen ondorioa da. Horretarako,
elementurik funtsezkoenak berrikuntzaz gain, ikerkuntzaren, egokitzapenaren,
ekoizpenaren eta teknologien erabileraren arteko lotura egokia,
neurria eta osagarritasuna dira, baita giza baliabideak eta teknologi
inguruneari egokitutako ekoizpen eta komunikazio azpiegitura ere.
|
Herri
agintariek beren jarduketen esparrua markatzeko, hainbatetan teknologia
ikerkuntza, garapena eta berrikuntza bultzatzeko lehentasunezkotzat
jotzen dituzten proiektuetan zuzenean parte hartzen dute eta beste
hainbatetan helburu berberak betetzera zuzendutako beste proiektuetan
ekimen pribatua bultzatu eta harekin elkar lanean aritzen dira.
|
|
Teknologi
politikan herri jarduketak enpresen zerbitzurako elkarrekiko harreman
eta baliabide ingurunea sortzea du helburu, I+G jarduerak, berrikuntza,
kalitatea eta diseinu orokorra enpresan era eraginkorrago batean
sartzearren.
|