|
Hirurogeiko
hamarkadan, populazioaren eta industria-jardueraren hazkunde handiak
Gipuzkoako ingurune naturala nabarmen hondatu zuen eta hondamen
hori ibaien eta kostaldearen egoera txarrean antzematen da, kutsadura
atmosferikoan, industria-hondakinen metaketan, horiek ingurune naturalean
kontrolik gabe isurtzean, etab.
|
|
|
|
Egoera hori
arintzeko asmoz, urak xahutu eta hornitzeko, industria-jarduerak
narriatutako espazioak birgaitzeko eta horiek industria- edo aisia-jardueretarako
berriro erabil daitezen birmoldatzeko programa zabalari ekin zaio.
Era berean, Hondakin Solidoetarako Plan Integralaren bitartez, hondakinak
kudeatzeko eredu berria ezarri da, lurraldearen ingurugiro-kalitatean
eragin nabarmena duena.
|