|
Gaur
egungo testuinguru ekonomiko orokorrean, aldaketa teknologikora
egokitzeko ahalmenean datza, neurri handi batean, eskualde baten
lehiakortasuna. Horrek, besteak beste, ikerketa zientifikoa eta
teknologikoa sistema ekonomikoan barne hartzea eskatzen du.
Erakunde publikoek prozesu horretan lagundu dezakete, adibidez,
Gipuzkoako Foru Aldundiak fondo komunitarioen laguntzarekin garatutako
politiken eta ekintzen bitartez. Politika eta ekintza horien artean,
besteak beste, aipatzekoa da teknologiaren euskal sarean bildutako
zentro teknologikoen sarea finkatu izana, Industria Teknologiaren
Plana eta Zientzia eta Teknologia Plana garatzeko bide eman baitu.
Era berean, langileen erabateko prestakuntza bultzatu da eta, horretarako,
lanbide-heziketako 39 ikastetxez osatutako sarea sortu da, bai langabeen
bai jardunean dauden langileen zerbitzurako. Hala, etengabeko prestakuntza
eta lanerakoa enplegu-politika aktiboen funtsezko elementu bilakatu
dira.Erakunde publikoek prozesu horretan lagundu dezakete, adibidez,

dira.
|
|