|
|
Ardatz
honen babesean, GFAk garatutako politikak eta ekintzak ondoko bi
esparruetan barne hartzen dira:
- batez
ere, lanbide-trebakuntza hobetzera zuzendutakoak, bai eskualde-garapenari
(2 helburua) bai eta jarduera ekonomikoaren lehiakortasunari
(4 helburua eta zenbait ekimen komunitario) ere lotuta, eta
|
- batez
ere, lan-merkatuan sartzeko zailtasun handienak dituzten kolektiboak
lan-munduratzera zuzendutakoak (3 helburua eta zenbait ekimen
komunitario).
|
|
|
|
Lehen
atalean, lortu nahi diren helburuak eta aurreikusitako ekintzak
ondokoak dira:
- Bizitza
aktiborako igarobidea errazten duten eta inguruneari zerbitzu
egiten dioten (lanerako prestakuntza eta etengabeko prestakuntza)
erabateko prestakuntzarako zentroen sarea sortu eta bultzatzea.
- Prestakuntzarako
I+G, lanbide-gaitasun berrietarako prestakuntza-beharrei aurrea
hartzera zuzendutakoa.
- Ikasleen
mugikortasuna ziurtatzea (bigarren mailako lanbide-heziketaren
esparrua eta unibertsitate-esparrua).
- Lanbide-heziketa
garatzeko intranet-internet sarea sortzea.
- Pertsonen,
enpresen eta Lurraldearen esparruan, prestakuntzaren kontzeptua
bizitza osoan zehar barne hartzea.
|
|
|
|
Eta, bigarren atalean:
- Esperimentazioa
eta berrikuntza, batez ere nazioz gaindikoa, Europako Batasuneko
biztanleen lanbide-mugikortasuna ahalbidetzeko.
- Berariazko
programa integralak, lan-munduratzeko zailtasun handienak dituzten
kolektiboentzako: emakumeak, gazteak, pertsona minusbaliatuak
eta epe luzeko langabezian daudenak.
- Toki-ingurunea
enplegua sortzeko esparru gisa hartzea, babes publiko-pribatuaren
formulapean, eta Garapen eta Enpleguko Toki Ekimenetarako finantziazioa
lortzeko bide berriak zehaztea.
|
|
|
|
Ardatz hau garatzeko laguntza komunitarioen (batez ere EGIF, ADAPT,
NOW eta HORIZON) zenbatekoa 5.703,5 milioi pezetakoa izan da.
|
| 1986-1999
eboluzio orokorra |
Ardatza 1 |
Ardatza 2 |
Ardatza 3 |
Ardatza 4 |
Ardatza 5 |
Ardatza 6 |
| 14
urte EB eraikitzen | Bisita Gidatua | Glosarioak
| Home |
| Harremanetan
jartzeko e-posta |
|