Ardatz honen berariazko helburua ezintasunen
bat dutenak eta bazterketa egoera edo baztertzeko arriskuan dauden
pertsonak lan mundura bideratzea da; asmo horrekin lan munduan
sartzeko aukerak eskaintzen zaizkie ibilbide integratuak eta
enplegu aukerak eskainiz. .
NEURRIAK
1. neurria: Ezintasunak dutenak lan munduan
sartzeko laguntzak.
Lan munduan sartzeko aukerak areagotzea.
2. neurria: Lan merkatutik baztertuta gelditzeko
arriskua duten kolektiboak integratzeko aukerak proposatzea.
Neurri honen barruan beste hainbat kolektibo ere hartuko dira,
beren ezaugarri komuna lan merkatuan sartzeko zailtasuna denean.
Jarduera: Ezinduak lan munduan sartzeko
enpresak.
Jarduera honen barruan laguntza eta bultzada eman zaie lan
merkatu normalizatuan sartzeko zailtasunik handienak dituzten
kolektiboak hartzeko sortu diren enpresei, edo beste era batera
esanda, minusbaliotasun fisikoa, zentzumenezkoa edo psikikoa
dutenak hartzeko direnei. Enpresa horiei laguntzak eman zaizkie,
halaber, gaitasun desberdinetan oinarritzen den programa integral
baten barruan ezinduak kontratatzeagatik; hona programa horrek
lantzen dituen gaitasun arlo batzuk: gaitasun pertsonalaren arloa;
gizarteko gaitasunaren arloa, eta laneko gaitasunaren arloa.
Jarduera horiekin guztiekin ezinduak lan munduan sartzeko erraztasunak
eman nahi dira. |