Ardatz honen helburua da batez ere lanean ari diren pertsonen
lanbide gaitasunak hobetzea, horiek produkzio sistemaren bilakaerak
sortzen dituen premietara egoki daitezen; enpleguaren egonkortasuna
erraztea, batez ere enplegu prekarioaren eragina gehien jasan
behar duten kolektiboei begira; eta lanpostu egonkorren modalitate
berriak sustatzea, lanpostuek nolabaiteko iraunkortasuna izan
dezaten.
NEURRIAK
1. neurria: Lanean ari direnen lanbide
gaitasunen maila eguneratuko dela ziurtatzea.
Neurri honetako jarduerak lanean ari direnentzat eratu dira
gehienbat, eta jarduera hauek lan merkatuaren eskakizunei
aurrea hartzera bideratzen dira.
Jarduera: Heziketa premiei aurrea hartzea.
Enpresetan zabaltzen ari diren kudeaketa eta antolakuntza era
berriek dakartzaten prestakuntza beharren identifikazioa eta
proposamenak, gaitasun profesional berrien arloan, enplegatuek
eta enpresek beharkizun berriei aurrea har diezaieten eta, hartara,
enplegu mailari eta enplegu kalitateari eutsi.
2. neurria: Dagoen enplegua sendotzea.
Lanean ari direnen eta enpresen egokitzeko gaitasuna sustatzea.
3. neurria: Erakunde publiko eta pribatuak
modernizatzeko prozesuak sustatzea, horiek enplegua sortzeko
eta finkatzeko direnean.
Erakunde publiko eta pribatuak modernizatzeko prozesuak sustatzea,
horiek enplegua sortzeko eta finkatzeko direnean.
|